Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua Octet Stream Eibarko Udala. Administraria
Lanpostuaren deskribapena: eUdala proiektuaren garapenean babesa ematea administrazio elektronikoa sustatzeko xedearekin, barnera zein kanpora begira. Betebeharrak: Espedienteen gestorean inprimakiak eta prozedurak sartzea Inprimakiak formulario bihurtzea Espedienteen gestorearen ezarpenean eta erabileran parte hartzea (erabiltzaileak prestatzea, aholkularitza, herritarrei arreta ematea, gertakariei irtenbidea ematea, etab.) Betebeharreko baldintzak: Administrazioa eta kudeaketako goi mailako heziketa-zikloa ofimatikako ezagutzekin (Office librea), bereziki Word edo antzekoa. 3. Hizkuntza eskakizuna izatea Eibarren erroldatua izatea lehenetsiko da. Bestelako baldintzak: Ondorengo talde bateko langabetuak: ● 35 urteko edo gehiagoko pertsonak. ● 45 urtetik gorakoak, baldin eta enplegu-eskatzaile gisa gutxienez 6 hilabete eman badute. ● 55 urtetik gorako pertsonak. ● Luzaroko langabeak. Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurretiko 18 hiletan, gutxienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian 12 hilabete eman dutenak. ● Gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonak. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak eta haien elkarbizitza-unitateko kideak ez ezik, honako hauek ere hartzen dira gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonatzat: – Hemezortzi urtetik hogeita hamarrera bitarteko gazteak, adingabeak babesten dituzten erakundeetatik datozenak. – Drogazaletasun-arazoak dituzten edo bestelako mendekotasun-arazoak dituzten eta errehabilitazioko edo gizarteratzeko prozesuan dauden pertsonak. – Espetxean egonik, beren espetxe-egoeragatik enplegu bat eskura dezaketen eta beren lan-harremana uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuaren 1. artikuluan araututako lan-harreman bereziaren aplikazio-eremuaren barruan ez duten presoak, baita baldintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere. – Preso adingabeak, adingabekoen zigor-erantzukizuna arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren aplikazio-eremuan daudenak, eta beren egoeragatik enplegu bat eskura dezaketenak, eta beren lan-harremana uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretuak onartutako adierazitako Legearen Araudiaren 53.4 artikuluak adierazten duen lan-harreman berezien aplikazio-eremuaren barruan ez dutenak, baita zaintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere. – Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako urgentziazko bizitoki-zentroetan ibili diren pertsonak. – Desgaitasuna dutenak. – Familia-erantzukizunak dituzten emakumeak. Familia-erantzukizunak dituzten emakume deritze beren kargura ezkontidea eta/edo 26 urtetik beherako seme-alabaren bat edo 26 urtetik gorako seme-alaba ezinduren bat edo harreran hartutako adin txikikoren bat dutenei, beti ere familia-unitateko kideen bataz besteko banakako errenta ez bada lanbide-arteko gutxieneko soldataren % 75 baino handiagoa. Agiri bidez behar bezala egiaztatu beharko dira aurreko baldintza horiek. – Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezkoak. Kontratu-mota: Obra eta zerbitzua. Kontratuaren iraupena: 6 hilabete (lanaldiaren % 100) Lanean hasteko data: berehala Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2017ko azaroaren 3a baino lehen, hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162017010355. Web orriaren bitartez ezin izango da eman izena. Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.
Sailkatua Transmisio eragilea behar du Bertsozale Elkarteak
Urtebeteko ordezkapen bat egiteko Transmisio eragilea behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Curriculum Vitaeak aurkezteko epea: 2017ko azaroaren 15a. Eskaintzen da: Kontratu mota eta ordutegia: obrako kontratua %100eko lanaldiz. Kontratuaren iraupena: 2018ko urtarrilaren 8tik 2018ko abenduaren 31era arte. Lan lekua: Subijana Etxea, Bertsozale Elkartearen egoitza (Amasa-Villabona). Lanpostuaren deskribapena: Urtean zeharreko ekimenok antolatzen jardungo du: Eskolartekoa, Bertso-udalekuak, Ahots Baten Sormen Egonaldia, EHko Bertso-eskolen Eguna, Bertso-eskolentzat hitzaldiak, Sormen Eskolak. Transmisio saileko batzordeok kudeatuko ditu: Bertso-eskolen Batzordea eta Aisialdi Batzordea. Ezinbesteko baldintzak: Lizentziatua edo diplomatua izatea hezkuntza alorreko ikasketetan. Transmisio alorrean lanean jardundakoa izatea. Eskarmentua izatea antzeko lanetan. Ordenagailu-programa ezberdinekin lan egiteko erraztasuna izatea. Baloratuko da: Lanpostuaren deskribapenean zehaztu diren proiektuetan jardundakoa izatea. Taldeen dinamizazioan duen esperientzia. Interesa duenak Curriculum Vitae-a bidali behar du Bertsozale Elkartera (transmisioa@bertsozale.eus), 2017ko azaroaren 15a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu Elkartera: (+34) 943 69 41 29.
Sailkatua MGEPeko Informazio Sistemetako Software Garapen taldean lankide berri baten bila gabiltza
MGEPeko Informazio Sistemetako Software Garapen taldean bete beharreko lanpostu bat dugu, eta hau beteko duen kidearen bilaketari ekin diogu. Gure arloan MGEP eta MUko beste fakultateentzako zerbitzuak ematen ditugu, eta lanpostu honetarako bilatzen duguna analista-programatzaile bat da. Zer eskaintzen dugu? Urtebeteko kontratua, azaroan hasita. Zer da bilatzen duguna? Lan egiteko eta ikasteko gogoz dagoen pertsona bat, talde-lanean aritzeko gai dena. Horretaz gain, hauek dira baloratuko diren hainbat gauza: Informatika alorreko ingeniaritza edo gradu titulua izatea Web programazioan esperientzia izatea, bereziki PHP lengoaiarekin Datubaseen ezagutza aurreratua izatea. Datubaseetan oinarrituriko garapenean esperientzia izatea. Euskara eta ingeles maila altua Hezkuntza erakundeetan lan-esperientzia izatea (Arlo hauetan esaiguzu zeintzuk diren ezagutzen dituzun erremintak, teknologiak, egindako lanak, etab.) Gure kide berria zu izan nahi baduzu, emaiguzu zure berri hurrengo helbidean: laneskaintza_is@mondragon.edu Hautagaiak jasotzeko epea 2017ko urriaren 24an bukatuko da, beraz interesaturik egonez gero bidali zure CVa lehen bai lehen!
Sailkatua object code Lan-deialdia Hezkuntza-teknikari postua betetzeko
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) lan-deialdia zabaldu du Bilboko bulegoan Hezkuntza-teknikari postua betetzeko. Hautagaiek urriaren 6a arte izango dute epea egk@egk.org helbide elektronikora eskatutakoa bidaltzeko: emaileko gaian “Hezkuntza teknikaria”, curriculum dokumentua IzenAbizenak.CV_HEZKUNTZA.pdf/doc. izendatuta eta motibazio gutuna IzenAbizenak.GUTUNA_HEZKUNTZA.pdf/doc bezala izendatuta. Hauek izango dira prozesuan kontuan hartu izateko hainbat data: Curriculumen bidalketa, urriaren 6a arte (eguerdiko 12.00ak arte). Froga idatzia nork egin behar duenaren jakinarazpena, urriak 10ean. Froga Idatzia Bilbon, urriak 17. Elkarrizketa nork egin behar duenaren jakinarazpena, urriaren 23an. Elkarrizketa eguna, urriak 24ean. Lanean aritzeko hautatuaren jakinarazpena, urriak 25. Lanean hasteko data, azaroaren hasieran. Informazio gehiagorako http://egk.eus/wp-content/uploads/2017/09/Hezkuntza-deialdia-2017.pdf
Sailkatua Komunikazio proiektu desberdinetan aritzeko pertsona behar dugu
Eskatzen dena: Kazetaritza, komunikazio, publizitate edo marketin arloko ikasketak Komunikazio plan eta ekintzen garapenean eta exekuzioan esperientzia Komunikazio kanpaina desberdinen ardura eramateko gaitasuna Bezeroekin harremanak izateko erraztasuna eta gaitasuna Sare sozialen dinamizazioan ezagutza eta esperientzia Euskaraz jakitea Honako ezaugarriak oso kontuan izango dira: Lea-Artibai eskualdekoa izatea Multimedia alorrean lan egiteko gaitasuna: gidoigintza, bideo edizioa… Taldean lan egiteko gaitasuna Teknologia berriekiko ezagutza eta gertutasuna: webgintza, mugikorretako aplikazioak… Eskaintzen dena: Aldi baterako ordezkapena egiteko lan kontratua Lan talde gazte batean integratzea Lanpostuan interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, irailaren 29a baino lehen, "komunikazioa" erreferentzia adieraziz.
Sailkatua Octet Stream #LanEskaintza BERRIAk 2017-2018rako zuzenketa-itzulpengintza beka deialdia zabaldu du.
Eskaera orria https://t.co/TrL2NPC1oW
Sailkatua Lanku Bertso Zerbitzuak enpresak DISEINATZAILE-MAKETATZAILEA behar du
EGITEKOAK Diseinu lanak, euskarri desberdinetan Maketazio lanak, euskarri desberdinetan Sailaren lan eta gestio orokorrak Bezeroekin eta hornitzaileekin harremanak ESKAINTZEN DENA Hasieran, sei hilabeteko lan-kontratua, lanaldi erdiz (asteko 20 orduko lanaldian) Lan ordutegi finkoa izango da, bezeroen ordutegietara egokitua Kontratua 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera Behin sei hilabeteko froga-epea igarota, lanaldi erdiko kontratu finkoa ESKATZEN DENA Diseinu eta maketazio programak dominatzea (Adobe InDesign, Photoshop, Illustrator…) Diseinu zein maketazio lanetan esperientzia izatea Diseinu-maketazio arloko tendentzia berrien eta estilo desberdinen ezagutza Narrazio digitalaren inguruko ezagutza Ikasketak: erdi edo goi-mailako ikasketa espezializatua izatea Euskara menperatzea. BALORATUKO DA Komunikazio arloko tendentzia berrien eta estilo desberdinen ezagutza Jarrera proaktiboa eta dinamikoa, lanerako autonomia eta erabakiak hartzeko nortasuna, eta enpresari dagozkion lan orokorrak egiteko prestutasuna izatea Bertsolaritza eta kultur mundua ezagutzea Proiektuak garatzeko eta harremanetarako gaitasuna Gidabaimena eta ibilgailu propioa izatea Interesa duenak Curriculum Vitaea eta motibazio gutuna bidali beharko ditu urriaren 9a baino lehen, ondorengo helbideetara: Lanku Bertso Zerbitzuak, Martin Ugalde Kultur Parkea, 20140 Andoain lanku@lanku.eus Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat aipatu helbidera edota deitu 943 260 755 telefono zenbakira.
Sailkatua Octet Stream R ikastaroa
Kotxea eramango dut Gorliztik 30eko saiorako Itzuli egingo naiz goizago. Eguerdian bueltan izan beharko naiz Inor eramatea nahiko balu, niri idatzi
Sailkatua Hasiz Hazi Beka: ekin­tzaileen­tzako Kabiene Elkarteak duen elkarlan-gunean egonaldirako beka Usurbilen
BALDINTZAK — Adinez nagusia izatea. — Beterri-Burun­tza eskualdeko udalerritakoren batean (Andoain,Astigarraga,Hernani,Lasarte-Oria,Urnieta eta Usurbil) erroldatua egotea. — Usurbilgo Udalarekiko zerga-betebeharrak beteta eduki­tzea. — Usurbilgo Udalerrian enpresa bat sor­tzeko ekimena gara­tzen ari izatea. — Ekonomi Jardueraren gaineko Zergan alta emanda ez egotea edo gehienez ere 2017. urtean alta eman dutenak, eta norberaren kabuz ekonomia jarduera bat gauza­tzen ez ari­tzea. Gara­tzen ari diren proiektuak baino ezingo dira aurkeztu, deialdiaren helburua ekin­tzaileen ekimen berriak defini­tzen eta abiarazten lagun­tzea baita. EDUKIA: Beka hau Kabiene eta Usurbilgo Udalaren arteko lankide­tzan oinarri­tzen da. Kabiene Usurbilgo freelance eta autonomoen elkartea 2016ean sortu zen, herriko hainbat profesionalen premiek bul­tza­tuta eta helburu argi ­batzuekin, hala nola elkarlaneko ekonomia eta justizia soziala susta­tzea eta heda­tzea; lokal bat eskain­tzea profesionalek, elkarteek eta artistek, lanerako espazioak ez ezik, baliabideak eta esperien­tziak parteka­tzeko leku bat izan dezaten; norbanakoekin eta beste elkarte ­batzuekin elkarlanean arituta sor­tzen diren proiektu laboralak eta artistikoak erraztea eta susta­tzea; eta proiektu horiek abiarazteko espazio bat eskain­tzea. Usurbilgo Udalak beste alde, ekin­tzaileei lagun­tza eskaini nahi die sor daitezkeen enpresa proiektu berriak garatu ahal izateko. Horretarako Beterri Burun­tza eskualdeko ekinean zerbi­tzuan eskain­tzen diren lagun­tzaz balia­tzeko aukera ere izango dute. EPEA: 2017/09/30 KONTAKTUA: Usurbilgo Udala Joxe Martin Sagardia Plaza 20170 Usurbil (Gipuzkoa ) Telefonoa: 943 37 19 51
Sailkatua Komertziala behar dute BERTON-PREST! aldizkariek eta URIOLA.eus plataformak
BERTON eta PREST! Bilboaldeko aldizkariak eta URIOLA.eus plataforma publizitatea saltzeko eta harpidetza kanpainak sustatzeko eta kudeatzeko PERTSONA BATEN BILA GABILTZA. Eskatzen da: lan komertzialetan eta sustapen lanetan eskarmentua izatea; izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna edukitzea; euskara ondo menperatzea; Bilbo eta Bilboko auzoak ezagutzea. Eskaintzen da: lanaldi erdiko kontratua; lantokia Deustun. Interesa duenak bidali CVa bilbokouriola@gmail.com helbidera 'komertziala2017' erreferentzia zehaztuz, 2017ko irailaren 22 baino lehen. Informazio gehiago: 94 447 10 42 telefonoan.