Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Eibarko Udala. Administraria
Lanpostuaren deskribapena: eUdala proiektuaren garapenean babesa ematea administrazio elektronikoa sustatzeko xedearekin, barnera zein kanpora begira. Betebeharrak: Espedienteen gestorean inprimakiak eta prozedurak sartzea Inprimakiak formulario bihurtzea Espedienteen gestorearen ezarpenean eta erabileran parte hartzea (erabiltzaileak prestatzea, aholkularitza, herritarrei arreta ematea, gertakariei irtenbidea ematea, etab.) Betebeharreko baldintzak: Administrazioa eta kudeaketako goi mailako heziketa-zikloa ofimatikako ezagutzekin (Office librea), bereziki Word edo antzekoa. 3. Hizkuntza eskakizuna izatea Eibarren erroldatua izatea lehenetsiko da. Bestelako baldintzak: Ondorengo talde bateko langabetuak: ● 35 urteko edo gehiagoko pertsonak. ● 45 urtetik gorakoak, baldin eta enplegu-eskatzaile gisa gutxienez 6 hilabete eman badute. ● 55 urtetik gorako pertsonak. ● Luzaroko langabeak. Luzaroko langabetzat joko dira kontratatu aurretiko 18 hiletan, gutxienez, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa inskribatuta egon eta langabezian 12 hilabete eman dutenak. ● Gizarte-bazterketa jasateko arriskua duten pertsonak. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak eta haien elkarbizitza-unitateko kideak ez ezik, honako hauek ere hartzen dira gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonatzat: – Hemezortzi urtetik hogeita hamarrera bitarteko gazteak, adingabeak babesten dituzten erakundeetatik datozenak. – Drogazaletasun-arazoak dituzten edo bestelako mendekotasun-arazoak dituzten eta errehabilitazioko edo gizarteratzeko prozesuan dauden pertsonak. – Espetxean egonik, beren espetxe-egoeragatik enplegu bat eskura dezaketen eta beren lan-harremana uztailaren 6ko 782/2001 Errege Dekretuaren 1. artikuluan araututako lan-harreman bereziaren aplikazio-eremuaren barruan ez duten presoak, baita baldintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere. – Preso adingabeak, adingabekoen zigor-erantzukizuna arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren aplikazio-eremuan daudenak, eta beren egoeragatik enplegu bat eskura dezaketenak, eta beren lan-harremana uztailaren 30eko 1774/2004 Errege Dekretuak onartutako adierazitako Legearen Araudiaren 53.4 artikuluak adierazten duen lan-harreman berezien aplikazio-eremuaren barruan ez dutenak, baita zaintzapeko askatasuneko egoeran daudenak eta preso ohiak ere. – Euskal Autonomia Erkidegoko agintaritza eskudunek baimendutako urgentziazko bizitoki-zentroetan ibili diren pertsonak. – Desgaitasuna dutenak. – Familia-erantzukizunak dituzten emakumeak. Familia-erantzukizunak dituzten emakume deritze beren kargura ezkontidea eta/edo 26 urtetik beherako seme-alabaren bat edo 26 urtetik gorako seme-alaba ezinduren bat edo harreran hartutako adin txikikoren bat dutenei, beti ere familia-unitateko kideen bataz besteko banakako errenta ez bada lanbide-arteko gutxieneko soldataren % 75 baino handiagoa. Agiri bidez behar bezala egiaztatu beharko dira aurreko baldintza horiek. – Genero-indarkeriaren biktima diren emakumezkoak. Kontratu-mota: Obra eta zerbitzua. Kontratuaren iraupena: 6 hilabete (lanaldiaren % 100) Lanean hasteko data: berehala Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2017ko azaroaren 3a baino lehen, hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162017010355. Web orriaren bitartez ezin izango da eman izena. Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu beharko dute.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau