Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Transmisio eragilea behar du Bertsozale Elkarteak
Urtebeteko ordezkapen bat egiteko Transmisio eragilea behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Curriculum Vitaeak aurkezteko epea: 2017ko azaroaren 15a. Eskaintzen da: Kontratu mota eta ordutegia: obrako kontratua %100eko lanaldiz. Kontratuaren iraupena: 2018ko urtarrilaren 8tik 2018ko abenduaren 31era arte. Lan lekua: Subijana Etxea, Bertsozale Elkartearen egoitza (Amasa-Villabona). Lanpostuaren deskribapena: Urtean zeharreko ekimenok antolatzen jardungo du: Eskolartekoa, Bertso-udalekuak, Ahots Baten Sormen Egonaldia, EHko Bertso-eskolen Eguna, Bertso-eskolentzat hitzaldiak, Sormen Eskolak. Transmisio saileko batzordeok kudeatuko ditu: Bertso-eskolen Batzordea eta Aisialdi Batzordea. Ezinbesteko baldintzak: Lizentziatua edo diplomatua izatea hezkuntza alorreko ikasketetan. Transmisio alorrean lanean jardundakoa izatea. Eskarmentua izatea antzeko lanetan. Ordenagailu-programa ezberdinekin lan egiteko erraztasuna izatea. Baloratuko da: Lanpostuaren deskribapenean zehaztu diren proiektuetan jardundakoa izatea. Taldeen dinamizazioan duen esperientzia. Interesa duenak Curriculum Vitae-a bidali behar du Bertsozale Elkartera (transmisioa@bertsozale.eus), 2017ko azaroaren 15a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu Elkartera: (+34) 943 69 41 29.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau