Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua Administratzailea bilatzen dugu
Bartzelonako Euskal Etxeko administrazioaz eta kontabilitateaz arduratuko den pertsona baten bila gabiltza. Betekizunak: Hantzeko postu batean esperientzia izatea. Titulazio egokia (ADE, Ekonomia, Administrazioa, etab). Lanarekiko inplikazioa, ardura eta seriotasuna. Aintzat hartuko da: A3CON eta FileMaker Pro programak ezagutzea eta haiekin lan egitea. Office programak ezagutzea eta batez ere Excell programarekin lan egiten jakitea. Euskara (C1 maila). Katalana (C1 maila). Elkartearen ezagutza eta Elkarteko kide izatea Behar duguna: Iniziatiba eta motibazio handia duen pertsona, taldean lan egiteko gai dena eta proiektu hau aurrera egiteko gogoa duena. Lan egiteko grina, ideia berriak eta gogo handia behar da. Eskaintzen duguna: proiektu profesional interesgarria, Elkartearen egoerarekin bat egiten duen soldatarekin. 20 ordu/asteko, goizeko ordutegia. Interesa dutenek CV bidali behar dute 2017ko irailaren 25 baino lehen a barcelona@euskaletxeak.org Erreferentzia: Administrazio arduraduna Aukeraketa prozesua 2017ko irailaren 27 arte izango da.
Sailkatua object code Komunikazio proiektu desberdinetan aritzeko pertsona behar dugu
Eskatzen dena: Kazetaritza, komunikazio, publizitate edo marketin arloko ikasketak Komunikazio plan eta ekintzen garapenean eta exekuzioan esperientzia Komunikazio kanpaina desberdinen ardura eramateko gaitasuna Bezeroekin harremanak izateko erraztasuna eta gaitasuna Sare sozialen dinamizazioan ezagutza eta esperientzia Euskaraz jakitea Honako ezaugarriak oso kontuan izango dira: Lea-Artibai eskualdekoa izatea Multimedia alorrean lan egiteko gaitasuna: gidoigintza, bideo edizioa… Taldean lan egiteko gaitasuna Teknologia berriekiko ezagutza eta gertutasuna: webgintza, mugikorretako aplikazioak… Eskaintzen dena: Aldi baterako ordezkapena egiteko lan kontratua Lan talde gazte batean integratzea Lanpostuan interesa izanez gero, bidali curriculuma, curriculum@iametza.eus helbidera, irailaren 29a baino lehen, "komunikazioa" erreferentzia adieraziz.
Sailkatua Anboto komunikabideak elkarteak komertziala behar du
Anboto komunikabideak elkarteak komertziala behar du. Eskatzen da: gaiarekin lotutako ikasketak izatea, euskaraz jakitea, interneteko jakintza, lantaldean lan egiten jakitea, izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna eta autoa edukitzea. Baloratuko da: publizitatean eta arlo komertzialean eskarmentua izatea eta durangaldekoa izatea. Curriculumak astekaria@anboto.org helbidera bidali irailaren 26a baino lehen. http://www.iragarkilaburrak.com/iragarkia/28463
Sailkatua object code Harpidetzak, sustapena eta komunitatea landuko dituen pertsona baten bila gabiltza
Harpidetzak, sustapena eta komunitatea landuko dituen pertsona baten bila gabiltza. Eskatzen da: lan komertzial eta sustapen lanetan eskarmentua izatea. Marketin arloko ezagutzak izatea. Izaera dinamikoa eta harremanetarako gaitasuna edukitzea. Gutxienez ega edo baliokidea den euskara maila izatea. Busturialdean bizitzea edo ingurua ongi ezagutzea. Gidabaimena eta autoa izatea. Eskaintzen da: lanaldi osoko kontratu iraunkorra. Lantokia gernika-lumon. Interesa duenak bidali cva lh@hitza.eus -era "sust-2017" erreferentzia zehaztuz, 2017ko irailaren 22a baino lehen. http://www.iragarkilaburrak.com/iragarkia/28469
Sailkatua object code Bizkaian bertsolaritza irakasle eragile izateko lan poltsa, zabalik
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak transmisio sailean IRAKASLE-ERAGILE izateko lan poltsa zabaldu du, aurrera begira sortu daitezkeen beharrei erantzuteko. Gaur hasi eta irailaren 13ra arte egongo da izena emateko aukera irakasle-eragile izateko lan poltsan. Ikasturte honetan sortu daitezkeen ordezkapenetarako, eta aurrera begira sor daitezkeen ordu gehikuntzetarako erabiliko da lan poltsa hau . Eskatzen da: Bertsolaritza klaseak emateko gaitasuna Bertso mundua ezagutzea Unibertsitate mailako ikasketak izatea; magisteritza gradua izatea hobetsiko da Euskara maila ona izatea, EGA edo baliokidea Gida-baimena izatea Interesatuak, CVa eta motibazio gutuna bidali bizkaia.administrazioa@bertsozale.eus helbidera. Azken eguna: 2017-09-13.
Sailkatua Octet Stream Dinamizatzaile lanpostua betetzeko eskaintza zabaldu du Euskarabilak
Euskarabila Euskaldunon Elkartea dinamizatzaile berri baten bila dabil. Lan eskaintza abuztuan zabaldu dute eta interesdunek irailaren 15era arte dute curriculuma bidaltzeko euskarabila@gmail.com helbide elektronikora. Dinamizatzaileak elkartean erabakitako ekimenak dinamizatu eta koordinatuko ditu, diru-laguntzak kudeatuko ditu, bazkideekin komunikazioa eta harremanak bideratuko ditu, eta euskaldunekiko eta elkarteekiko sarea sendotzeaz arduratuko da. Lan kontratua bederatzi hilabetekoa izango da -urritik ekainera bitartekoa-, 10 orduz astean. ESKATUKO DUTENA Euskara ondo menperatzea ahoz zein idatziz Harreman pertsonaletarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea Gestiorako gaitasuna izatea Ekimeneko pertsona izatea Talde lanerako prestutasuna IKTen inguruko ezagutza eta zaletasuna BALORATUKO DUTENA Soziolinguistikako oinarrizko ezagupenak izatea Hizkuntza plangintzari lotutako ikasketak izatea Talde dinamizazioan eta antolaketan esperientzia izatea Hego Uribekoa izatea
Sailkatua Hamaika Telebistak komertzialak behar ditu Donostiako komertzial sailean lan egiteko
Sailkatua Octet Stream Lan eskaintza
http://funtsak.com/eu/eskaintza
Sailkatua Neska euskalduna lan bila
21 urteko neska euskalduna lan bila, merkataritza jarduerak tituloa eskuratu berri eta tabernan esperientziduna eta umeak zaintzen. Edozein lan egiteko prest nago.
Sailkatua Pisu bila Donostin 1. lauhilekorako 2017/2018
Kaixo, 22 urteko neska naiz eta Antiguo inguruan pisu (gela) bila nabil 1. lauhilekorako. Beraz, lauhileko horretan gelaren bat libre daukan pisuren baten berri izanez gero, kontaktatu nazazue mesedez!