Osasun-zientzietako Ikertzaileen III. Topaketak: KOMUNIKAZIO-DEIALDIA eta IZEN-EMATEA

2010ean lehen aldiz, eta 2014an bigarrenez, bildu ginen osasun-zientzietako euskal ikertzaile talde polita UEUko egoitza akademikoa den Markeskoan, Eibarren (Bizi-zientzietako ikertzaileen I. topaketak eta Osasun-zientzietako Ikertzaileen II. Topaketak). Bertan ikerketa talde bakoitzak bere ikerketa-lerroak eta lanak aurkeztu zituen. Osasun arloko ikertzaile euskaldunak elkar ezagutzeko parada izan zen hura.

Osasun ikerkuntza euskaraz egiten dela azaleratzea eta euskal ikerlarien arteko harremanak sendotzea izan zen jatorrizko helburuak jarraitzen du xede izaten gaur egun ere. Osasun-zientzietako ikertzaileen III. topaketa honetan aurreko topaketetan parte hartu zutenen ikerketen jarraipenaren berri izatea eta talde berrien parte hartzea sustatzea nahiko genuke.

Era berean, osasun-zientzietan diharduten ikerlari euskaldunen sarea ehuntzen jarraituko dugu. Edizio honetan oinarrizko ikerketaz gain ikerketa klinikoari ere tokia egin nahi diogu, alor horretan egiten den lana zabaldu eta trinkotzeko asmoarekin.

Helburu horrekin sortu zen Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria ere eta bere zuzendaria den Joxerra Furundarena gonbidatu dugu aldizkariaz hitz egiteko.

KOMUNIKAZIO-DEIALDIA

Ikerketa-lana aurkezteko, lanaren laburpena bidali beharko da eta hobesten den aurkezpen-formatua (ahozkoa edo poster bidezkoa) adieraziko da. Batzorde zientifikoak onartu beharko du lana eta aurkezpen-formatua aukeratuko du.

Laburpena honela egituratu behar da:

  • Lanaren/lerroaren izenburua
  • Lerroko partaide edo lanaren egileen izen-abizenak (aurkezlearen izena azpimarratuz)
  • Partaide bakoitzaren lantokia (saila/laborategia/zentroa)
  • Ikerkuntza-lerroa edo lanaren laburpena [Letra: “Times 12”; Luzera: A4 bat baino gehiagorik ez; Lerroen arteko banaketa: bakuna]
  • Hitz-gakoak (2 gutxienez)
  • Formatua (ahozkoa / posterra)

Laburpenak bidaltzeko epea 2018ko urriaren 6an bukatzen da. Lana onartu den ala ez eta formatua urriaren erdialdean jakinaraziko da.
Nora bidali: osasuna@ueu.org helbidera.

 

Ikerketa-lana aurkezteko ezinbestekoa da topaketan matrikula egitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

96 − 94 =