Clotilde Caro: “Gatazkak seinalatzen duena begiratzera ausartzen bagara, gure bizitza aldatzen da arinagoa bihurtuz”

UEUren udaberriko eskaintzaren barruan “Gatazken ebazpena hezkuntza sistemikotik abiatuta” ikastaroa antolatu dugu Iruñean. Clotilde Caro Herrera izango da irakaslea eta hainbat galdera egin dizkiogu. Matrikula zabalik dago.

Zein da ikastaroaren helburua? Ikastaroan gatazka zer den, zer mezu ematen digun eta nola konpontzen ahal den aztertuko dugu. Gatazkak beti ezkutuan dugun alde bat seinalatzen, nabarmentzen du, normalean onartzea asko kostatzen zaiguna. Gatazkak seinalatzen duena begiratzera ausartzen bagara, gure bizitza aldatzen da arinagoa bihurtuz. Hau ulertzeko, Carl Jung psikiatrarenitzala” kontzeptua eta Bert Helingeren teoria sistemikoa aztertuko ditugu ariketen bidez.

Zer da hezkuntza sistemikoa? Hezkuntza sistemikoa hezkuntza munduan familia konstelazioen teoria eta praktikaren aplikazioa da. Familian eta eskolan Hellingerrek aurkitutako lege sistemikoak errespetatzen ez badira, arazoak eta gatazkak izanen ditugu. Lege hauek onarpenean, errespetuan inklusioan eta esker-ematean oinarritzen dira. Hau da, pertsona batek bere etxean, bere familian, bere lanean ez badu bere bizitza den bezala eta bere ingurukoak diren bezala onartzen, arazoak izango ditu. Beste alde batetik, bere lekuan ez badago, arazoak izango ditu, besteak baztertzen baditu edo baztertuta sentitzen bada, gaizki sentituko da eta ez badu daukana eskertzen, beti kexan eta kritikan biziko da.

Gatazkaetahauenkonponbideaklandukoduzuemoduberezian.Zergatik? Harrigarria da nola bi pertsonen artean zerbait gertatzen denean, bakoitzak bere bertsioa kontatzeko orduan, beste pertsonari errua leporatzen dion. Hori horrela bada, nork dauka ardura? Nor da bestea?  Horrek pentsarazten digu denok gure barruan ikusten ez dugun zonalde bat dugula. Hain zuzen ere, leku itzal honetan sartu beharko gara gatazka konpontzeko.

Zein da erabiliko duzun metodologia? Tailer moduan planteatu dut, horrek esan nahi du erabat esperientziala izango dela, ariketa sistemikoen bidez egingo duguna.

Norentzat da ikastaro hau? Norberaren ezagutza pertsonalean aurrera egin nahi duenarentzat. Bere familian eta lantokian dagokion lekua aurkitu nahi duenarentzat eta gatazkaren jatorria, esanahia eta konponbidea landu nahi dutenentzat. Nahi duten pertsona guztientzat, gatazka bizitzaren motorra baita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude