46.Udako Ikastaroak – PROPOSAMENAK bidaltzeko epea ireki dugu

2018an Udako Ikastaroen 46. ikastaldia izango dugu eta hasi gara dagoeneko antolaketarekin.  UEUren sarea zabala da eta horri esker urtero proposamen ugari eta interesgarriak jasotzen ditugu, UEUrekin lan egin nahi duen orori irekita dugun deialdiei esker.

Ikastaro/Jardunaldia proposatu nahi duzula? Hona argibideak.

2018ko Udako Ikastaroen ezaugarriak:

  • Datak: 2018ko ekainaren 25tik uztailaren 13ra. (oharra: bestelako data batzuk behar izanez gero, kasuan kasu aztertuko dira).
  • Tokiak: Eibar, Baiona, Iruñea eta proposatutako jarduerak behar duen tokia (kasuan kasu aztertuko da).
  • Barnetegia: Baionan Bernat Etxepare Lizeoan barnetegia izango dugu, beraz barnetegia behar duten jarduerak kontutan hartuko dira.
  • Formatua: tailerrak, ikastaroak, hitzaldiak, gogoeta guneak, mintegiak, jardunaldiak, topaketak…
  • Iraupena: 10/15 ordukoak, 2/3 egunetan ematekoak.
  • Jarduna: goizez soilik edo goiz eta arratsaldekoa.
  • Behin ikastaroa onartuta, uztailera bidean eman beharreko antolaketako urratsak gidatuak dira.

 

Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: 2017ko azaroaren 21etik 2018ko urtarrilaren 31 (barne) arte.
  • Proposamena bidaltzeko ondoko formularioa osatu behar da: UI46 formularioa
  • Proposamen guztiak aztertuko dira eta otsailaren erdialderako erantzungo da.

 

Ideia bat daukazu baina ez dakizula ikastaro bihurtu daitekeen, irakasle on bat ezagutzen duzu eta bere ikastaro bat gustura egingo zenuke… lasai bidali ideia, guk lagunduko dizugu forma ematen.

Zuen proposamen eta iradokizunak ongi etorriak izango dira, aurrez mila esker!
Edonolako galdera, zalantza edo iradokizunik izanez gero, idatzi edo deitu lasai.

 

Kontaktua:
Irati Iciar, Udako Ikastaroen arduraduna,
943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

49 − = 45