UEUko lantaldea: Nor da Nor?

ANDER ALTUNA GABIOLA (Bilbo, 1964)

Ander AltunaArgitalpenen hizkuntza-arduraduna

Urte askoan helduen euskalduntze-alfabetatzean (AEKn) jardun ostean, ikasmaterialak itzultzen eta zuzentzen hasi zen argitaletxe batean. UEUko zuzentzailearen lanpostua 2004an lortu zuen. Harrezkero, UEUren argitalpenen hizkuntza-arduradun dihardu Bilboko bulegoan.

a.altuna@ueu.eus
+ 34 94 679 05 46

 

AMAIA ARROYO SAGASTA (Arrasate, 1983)

Amaia ArroyoOn-line irakaskuntzaren arduraduna

2011. urtean ezagutu zuen UEU: GARATU ikastaro zehatz baterako irakasle bila zegoen eta Amaiak eskaintza jaso zuen e-mailean. Orduan hasi zuen UEUrekin duen harremana. Hainbat ikastaro eman ditu, bai Prest_Gara programan, baita udako ikastaroetan ere. 2017ko martxoan, ikasgela birtualaren lema hartu zuen eta UEUren eredu pedagogikoaren gainean ekarpenak egiteko gogoz sartu zen. Haren egitekoa da UEUren ikasgela birtualaren hezkuntza-jarduera gidatzea eta hori aurrera eramateko gida izatea. Eibarko bulegoan egiten du lan.

a.arroyo@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26
@amaiaarroyo

 

MARIJE BIDAGUREN AJURIA-AUZOKOA (Gernika, 1976)

17884188_10209170636642508_5936552793336439302_nINGUMA datu-basearen arduraduna

UEUrekin lehen kontaktua 2014an izan zuen, lankide baten ordezkapena egiterakoan. Bi urte geroago, dokumentazio-lanetan jarraitu zuen INGUMA datu-basean. Une honetan datu-base horren arduraduna da eta Tesiker euskarazko tesien biltegiaren proiektuan aritzen da. Bilboko bulegoan egiten du lan.

m.bidaguren@ueu.eus
+ 34 94 679 05 46

 

UNAI DEL BURGO GARCÍA (Bilbo, 1978)

Unai del burgoKontabilitate- eta administrazio-arduraduna

2002. urtean izan zuen UEUrekin lehen kontaktua, Ekonomia Sailak antolatutako ikastaro batean. Bertan Euskal Herriko ekonomialaririk onenak ezagutzeko aukera izan zuen: Baleren Bakaikoa, Antxon Mendizabal, Joseba Tobar-Arbulu, Yolanda Jubeto… “Norberak daki nortzuk diren bere maisuak“. Ikastaroa bukatu eta bazkide egin zen. Eta urte betera, UEUn sartu zen lanean, kontulari. Ekonomia sailburu ere izan da tarte batez. Bilboko bulegoan egiten du lan.

u.delburgo@ueu.eus
+ 34 94 679 05 46
@unai_delburgo

 

EMILIO DELGADO MARTÍNEZ (Bilbo, 1976)

Emilio DelgadoInformatika-arduraduna

Donostiako Informatika Fakultatean ikasle zela izan zuen UEUren berri, bertako irakasle eta erabilitako testuliburuen bidez. 1999. urtean, UEUk kudeatzen zuen Ulibarri proiektuan lan egin zuen. Urte bat geroago, UEUko informatika-arduradun lanpostua lortu zuen. Haren egitekoa da proiektuei garapen teknikoa eman eta azpiegitura informatikoaz arduratzea. Bilboko bulegoan egiten du lan.

e.delgado@ueu.eus
+ 34 94 679 05 46

 

ZIHARA ENBEITA GARDOKI (Gernika-Lumo, 1976)

Zihara EnbeitaKomunikazio-bulegoko teknikaria

UEUrekin lehen harremana 1995ean izan zuen, artean oraindik Kazetaritzako ikaslea zela. Kazetaritzako ikastaro batera joan zen Larraonara. Gerora,  2001, 2002 eta 2005eko udako ikastaroetako prentsa-bulegoko kide izan zen. Baita 2002ko UEUren kongresuan komunikazio-arduradunaren laguntzaile ere. Zoriak 2016. urtean bueltan ekarri zuen UEUra. Udako ikastaroetako prentsa-bulegora lehenengo eta UEUren Eibarko bulegora ondoren.

z.enbeita@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26
@ziharae

 

OIHANA GARDOKI IBARRA (Bergara, 1971)

Oihana GardokiEtengabeko  prestakuntzako teknikaria

UEUrekin lehen kontaktua 2010ean izan zuen, arlo akademikoko lankide baten ordezkapena egiterakoan. Lau urte geroago, etengabeko prestakuntzako teknikari hasi zen lanean, eta une honetan Prest_Gara programaren arduraduna da eta arlo akademikoko beste hainbat proiektutan aritzen da. Eibarko bulegoan egiten du lan.

o.gardoki@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26

 

IRATI ICIAR MADINABEITIA (Oñati, 1975)

Irati IciarEtengabeko Prestakuntzaren koordinatzailea

1997(?) aldera ezagutu zuen UEU, Historiako ikaslea zelarik Historia Sailaren bilera batera gonbidatu zuten eta bere lehen hitzaldia emateko enkarguarekin irten zen. Ordutik Historia Saileko kidea da eta Historia sailburua izan zen 2000-2002 urteen artean. UEUn lanean hasi zen 2002. urtean, Udako Ikastaroen arduradun, eta hala jarraitzen du gaur egun ere. Horretaz gain, Etengabeko Prestakuntza arloa eta Lantalde Akademikoaren koordinazioa ere haren esku daude. Eibarko bulegoan egiten du lan.

i.iciar@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26
@IratiIciar

NEKANE INTXAURTZA ETXEBARRIA (Igorre, 1965)

Nekane IntxaurtzaArgitalpenen arduraduna

1984. urtean ezagutu zuen UEU, AEKren bidez, urte horretan bertan Iruñeko udako ikastaroetako glotodidaktika- eta literatura-ikastaroak egin zituen. 1985ean lanean hasi zen UEUn argitalpenen arloan. 1990. urtean hartu zuen lantaldean argitalpenen ardura. Haren egitekoa da UEUren liburu eta aldizkarien argitalpenez arduratzea. Bilboko bulegoan egiten du lan.

n.intxaurtza@ueu.eus
+ 34 94 679 05 46

 

EDURNE KOCH ELIZEGI (Donostia, 1973)

Edurne KochNafarroako egoitzaren arduraduna

2008. urtean hasi zen lanean UEUn, Nafarroako egoitzan lan egiteko pertsona bat behar zela jakin zuenean. Ordura arte, ez zuen UEUrekin inolako harremanik izan, guztiz bestelakoa zen arlo profesional batetik baitzetorren, argazkilaritzatik. Euskaldunon Egunkarian lan egin zuen 7 urtez, beraz esan daiteke bi lanpostuen arteko lotura euskara izan dela. Haren egitekoa da Nafarroako jarduera akademikoaren diseinua egitea eta aurrera eramatea. Iruñeko egoitzan egiten du lan.

e.koch@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26
@egiazkokoxkox

 

AINHOA LATATU NUÑEZ (Bilbo, 1973)

Ainhoa LatatuUnibertsitate-mailako prestakuntzaren arduraduna

1994. urtean ezagutu zuen UEU, Natura Zientziak saileko kide baten bitartez. Sail horren sailburua izan zen 1998tik 2002ra. Eta 2002an sartu zen UEUren lantaldean. Haren egitekoa da unibertsitate-mailako titulazioa lortzeko ikasketak antolatzea, bai eta bilkura edo jardunaldien antolaketan parte hartzea ere. Eibarko bulegoan egiten du lan.

a.latatu@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26
@tatutxiki

MARI KARMEN MENIKA BASTERRETXEA (Lemoa, 1961)

Mari Karmen MenikaIkastetxe Nagusiaren arduraduna

1980. urtean ezagutu zuen UEU, Martin Orberen bidez. Orduan, EHNEn zegoen lanean eta bere ordu libreetan UEUko liburuak mekanografiatu zituen.
1981-1983 ikasturteetan EHUko Euskararako Kabinete Teknikoan lan egin zuen eta, besteak beste, UEUko liburuak mekanografiatu zituen. 1982 eta 1983ko ekaina-uztailean lanean aritu zen arratsaldeetan UEUn, udako ikastaroen matrikulazio eta azpiegitura-kontuetan eta bi urte horietan Udako Ikastaroetan lanean aritu zen Iruñean. 1983ko irailetik gaur egunera arte UEUn lanean dihardu. Urte hauetan lan eta ardura desberdinak izan ditu UEUn: Argitalpenak, Udako Ikastaroak, Jardunaldiak, Idazkari Nagusi, Berezko Tituluak. 2001. urteaz geroztik Ikastetxe Nagusiaren arduraduna eta bertako urtean zeharreko ikastaroen arduraduna da. Eibarko bulegoan egiten du lan.

mk.menika@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26

 

ANE SARASUA ARANBERRI (Eibar, 1971)

Ane SarasuaKudeatzaile nagusia

1997. urtean ezagutu zuen UEU, lan-deialdi bati erantzunez eta medioetan iragarki bat ikusi ondoren. Lehen urteak, kontularitzan pasa ondoren, 2000. urtean erakundeko idazkari nagusia izatea eskaini zioten. Haren egitekoa da UEUren proiektuaren bideragarritasunaz arduratzea. Kudeaketa, finantzak eta giza baliabideen gidaritza uztartzen ditu bere egunerokotasunean, lantaldeak ahalik eta eraginkorren helburuak lor ditzan. Eibarko bulegoan egiten du lan.

a.sarasua@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26

 

IDOIA TORREGARAI MARTIJA (Usurbil, 1974)

Idoia TorregaraiKomunikazio-arduraduna

1996. urtean ezagutu zuen UEU, Elhuyarren bidez, Iruñeko udako ikastaroetako prentsa-bulegoan lan egin zuenean. Hurrengo urteetan bertan jarraitu zuen lan egiten, eta 1999an udako ikastaroen komunikazio-ardura hartu zuen. Urte bat beranduago, UEUko komunikazio-arduradunaren lanpostua lortu zuen. Haren egitekoa da UEUren barne- eta kanpo-komunikazioaz arduratzea. Eibarko bulegoan egiten du lan.

komunikazioa@ueu.eus
+ 34 943 82 14 26
@bootxo

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

76 + = 82