Lorena Egidazu: “Matematika problema bati soluzioa topatzeko bide bat da”

UEUk Matematika eskuekin eta baliabideekin Haur Hezkuntzan (2-6 urte) ikastaroa antolatu du udaberri honetako eskaintzan. Lorena Egidazu ikastaroko irakasleari galdera batzuk egin dizkiegu gaian sakontzeko asmoz. Matrikula zabalik dago.

perfilerakoZergatik matematika? Matematikak betidanik izan ditut gustuko eta hori horrela izateak, irakasle batek dauka errua, eskerrik asko!!! Garai haietan erronka bat izan zen niretako, bidearen hasiera erakusten zigun baina inoiz ez bukaera. Amaierara heltzeko behar genituen baliabideak ematen zizkigun eta bera beti laguntzeko prest zegoen baina ez zigun inoiz erantzuna ematen.  Bidearen amaierara heltzeko ematen zizkigun baliabideak erabiltzen jakin behar genituen, bestela akabo!! Guzti hau bizi ondoren eta urteek eman didaten esperientziarekin galdera batekin nenbilen buruan: noiz eta nola pilatzen ditugu gure baitan baliabide horiek? Bizitza guztiko kontua dela uste dut baina haurtzaroa da gure goreneko momentua. Multzoak egin behar dira, ordenatu, ezaugarriak aztertu, ezaugarriak aldatu… ZENBAKIKUNTZA ulertu ahal izateko.

Zein da ikastaroaren helburua? Nik esango nuke ikastaro honen helburu garrantzitsuena ideiak sortzea dela. Nik nire irakasleak egiten zuen bezala, ideia berriak sortzeko bidea zabalduko dut baina gero, bakoitzaren prozesu pertsonala izango da, eta berak erabaki beharko du noraino heltzea nahi duen. Ikastaroan logika, zenbakikuntza eta geometria eta espazioa lantzeko jarduera batzuk deskribatzen dira eta hauen zergatia ere azalduko da. Logika lantzea ezinbestekoa dela uste dut eta kontzeptu hori ikastaroko partaideen buruan sartu nahi dut. Oso azkar hasten gara kontatzen eta zenbakien grafia lantzen. Maria Antonia Canals-ek esaten duen bezala: “Haur hezkuntza da, zenbakien abstrakzioa lortzeko garaia eta hori ez da zenbakiak lantzen lortzen”.

12548934_1213110022037101_312114207742299376_nAskok matematika zaila eta aspergarria dela uste dute. Zergatik dela uste duzu? Noiz aspertzen garen planteatu beharko ginateke, galdera horri erantzuteko. Nik zerbait ulertzen ez dudanean, “deskonektatu” egiten dut eta orduak oso luze egiten zaizkit.
Gure ikasleei hori gertatzen zaiela uste dut, bidean galtzen dira baliabiderik ez daukatelako eta ez dute amaiera ikusten. Lehen esan dudan bezala, balore desberdin asko landuz baliabide desberdinez hornituko gara eta oztopoei aurre egiteko prestatuko gara. Gaur egun, tamalez, umeek ez dute nahi beste autonomia, ez dute kalean jolasten, jolastoki egituratuz inguratuta daude, ez dute imajinaziorik eta guzti honek ez die erantzuna topatzen usten. Matematika, azken finean, problema bati soluzioa topatzeko bide bat da. Gure ikasleak ez daude arazoei irtenbidea topatzen ohituta, guk egiten baitiegu dena eta hori matematikako ikasgaian argi ikusten da. Esfortzu pixka bat behar izateak gauza bat gainditzeko “zailtzat” bihurtzen du, ezin gaindigarria, erronka pertsonal bat bilakatu beharrean.

Zein eduki landuko dituzu ikastaroan?  Edukietatik, nabarmendu nahiko nukeen zatia, espazioaren lanketarena da. Haurrek berain burua kokatu behar dute espazioan, horrela inguruko espazio kokatzeko. Gai hau askoz hobeto landuko zuen psikomotrizista batek baina nik ariketa sinple batzuk planteatzen ditut. Espazioan kokatzea, geometria ulertzeko eta logikarako landu behar da. Logikako atalean Montessoriren sailkapenean oinarritzen naiz eta zenbakikuntza eta eragiketak beti era manipulatiboan egitea gomendatzen dut. Garai hauetan eta aurrerago ere, lehen mailatik aurrera manipulazioa ahaztu egiten dela ematen du.

Online ikastaroa da. Zein metodologia erabiliko duzu? Ikastaro hau diseinatu genuenean, argi neukan bideo asko egongo zirela, bi arrazoi hauengatik:

1. Bideoetan materiala argazkietan baino hobeto ikusten dela uste dut eta gainera hitzez azaltzea erresago iruditzen zitzaidan.
2. Ikatasroa arinago izateko. Dena idatziz izan bazen, oso astuna izango litzateke, gauza txiki bat azaltzeko mila azalpen idatzi beharko nituzkeelako

Dokumentazioa ere izango da baina ikastaroa bideotutorialez eta umeekin erabilitako materialez osatuta dago.

Nori zuzenduta dago ikastaroa?
Ikastaroa irakasle, guraso eta aisialdietako taldeei zuzenduta dagoela esan genezake.
Irakasleek, beraien geletan erabili dezaketen materiala aurkituko dute, gurasoek material bera etxean nola landu dezaketen ikusi ahalko dute eta aisialdiko monitoreek tailer desberdinak egiteko materiala ikasiko dute, dena jolas12548934_1213110022037101_312114207742299376_nean oinarrituta dago eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

− 3 = 3