Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da. Materiala on line.

UEUko Ekonomia Sailak “Sistemaren krisia gainditzeko modukoa da” hitzaldiaren materiala zabaldu du sarean. Hitzaldiaren bideoak (1.bideoa eta 2.bideoa) eta erabilitako aurkezpena, hain zuzen. Hitzaldi horren bitartez, Itzarriko lagunen liburu berria aurkeztu genuen ere. Saio partehartzailea izan zen, atsegina, eta bertan bildutakoek aukera izan zuten krisi sistemikoari buruz beren ideiak plazaratzeko.

Hitzaldiko partaideak solasean
Hitzaldiko partaideak solasean

UEUko Ekonomia Sailaren helburua, ekonomiarekin lotutako ezagutza gizarteratzea da, modu errez eta kritiko batean, beti ere gure herria ardatz edo abiapuntu bezala hartuta. Gizarteratze lan horren beste adibide bat, iazko Udako Ikastaroetan emandako hitzaldia duzue: “Krisia induzitua izan da“. Hitzaldi horren bideoa eta materiala sarean eskegi zen ere, edozeinek eskuratzeko moduan.

Informazio gehiago:

Unai del Burgo, Ekonomia sailburua

ekonomia@ueu.org

UEUren Ekonomia Saila