40. urteurrenaren argazki lehiaketa

Udako ikastaroek 40 urte betezen dituzte aurten. Hori ospatzeko, lehiaketa berezi bat martxan jartzea erabaki dugu. Berau argazki lehiaketa bat izango da, eta 40 zenbakiaren inguruko edozein argazki bidaltzean datza.

  • Gaia: 40 zenbakiarekin lotutako edozer.
  • Iraupena: Ekainaren 26tik, uztailaren 18ra bitartean, biak barne.
  • JPG formatuan bidali beharko dira.
  • 1024 pixel (zabalera tamaina)
  • Bidalitako argazkiak blog honetan zabaltzeko eskubidea emango zaio UEUri.
  • Nola parte hartu? Email bidez bidali beharko dira argazkiak, komunikazioa@ueu.org Izena, abizenak eta telefono zenbakiarekin.
  • Gehienez BI argazki bidali ahalko dira pertsonako.
  • Sarituak ZOZKETA bidez aukeratuko dira.
  • Hiru sari emango ditugu:
    • UEUk udazkenean edo udaberrian antolatzen dituen ikastaro batean matrikula (hautatzeko).
    • UEUk argitaratzen dituen liburu sorta (UEUk aukeratua).
    • Makaztui, Dimako landetxean asteburu bat bi pertsonentzat.
  • Irabazlea: Irabazleen izenak zozketa bidez erabakiko dira. Karmele Artetxe UEUko Zuzendariak aterako ditu irabazleen izenak, uztailaren 20an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude