[ZUZENKETA: ez dira agortu, ikus beheko azalpena]

Nor da Hobsbawm?
Britainiar historialari marxisten taldeko kide ezagunenetakoa da. Egipton jaio zen 1917an (jada 92 urte ditu!) baina austriarra zuen ama eta ingelesa aita (xehetasunak hemen eta hemen). Laster alderdi komunistako kide egin zen, eta historialari marxisten taldeko partaide. E. P. Thompson eta beste historialari batzuekin batera "historia behetik" ikuspegia landu izan du.
Ikertu dituen gaien artean daude, besteak beste, frantses iraultza, industri iraultza, matxinoak, tradizioen asmakuntza, nazioen eraikuntza, eta mundu mailako historia.
Lastima ezin izango dudala entzun bere solasa. Antza ez da AC/DC gure artean sarrerak agortzen dituen bakarra. Irakurleren batek Hobsbawmen hitzaldira joateko aukera balu eskertuko nioke bere inpresioak kontatzea. Nolanahi ere, hitzaldiak izenbururik ez izateak susmarazten dit antolatzaileek Hobsbawmek esango duenari baino garrantzia handiagoa eman diotela pertsonaia bera ekartzeari.
Erantzunak
Nork: Tarantino.2009/01/31 13:20:48.943 GMT+1
http://www.alkohola.bitacoras.com/
Tarantino: irakurketarako afiziorik ez eta unibertsitatean Historia ikastera sartzen diren ikasleen burutik zer pasatzen den jakin nahiko nuke. Dragoi bola "imajinario kolektiboan"? So what?
Nork: Xabier.2009/02/01 01:50:58.349 GMT+1
Nork: Tarantino.2009/02/01 14:57:51.366 GMT+1
Nork: Xabier.2009/02/01 17:41:02.898 GMT+1
Hobsbawm gonbidatu duena "Alhondiga Bilbao" izeneko erakundea da. Beste hiri askotan bezala Bilbon ere garai batean elikagaiak biltzeko eraikin publiko handi bat zegoen (hori da alhondiga, edo euskaraz alondegia). Orain eraikin hori kultur zentro bihurtu nahi dute, eta artean berrikuntza lanak amaitu ez badituzte ere, aurrerapen antzean-edo hitzaldi ziklo bat programatu dute. (Egitaraua hemen).
Nork: Jurgi.2009/02/02 10:31:20.966 GMT+1
Hobsbawmen hitzaldira joateko sarrerak ezin dira internetez erosi (horiek agortu dira), baina oraindik eskuragai daude liburudendetan (2 eurotan).
Konkretuki Bilboko Anti-Liburudendan oraindik badira sarrerak, eta ziurrenik (ezin izan dut konprobatu) baita gainereako salmenta puntuetan ere: Bilboko Elkar Liburudendetan, Casa del Libro, Librería Cámara, Ibaizabal liburudenda, etab.
Hola bada, larunbat arratsaldean, plan hoberik ez baduzu, 6:30etan Hobsbawm entzun dezakezu Guggenheim museoan. Ez dirudi berriro itzultzeko adinean dagoenik, hortaz aukera aprobetxatzeko modukoa da.
Nork: Jurgi.2009/02/04 17:05:07.969 GMT+1