- Urriaren 12tik 14ra Poloniako Mrągowo herrian izandako CLA’09 (Computational Linguistics – Applications) nazioarteko workshop-ean AnHitz sistemak bi sari eraman zituen: informazio-bilaketako aplikaziorik onena eta workshop guztiko aplikaziorik onena.

- AnHitz proiektua hizkuntza-, ahots- eta ikus- teknologien inguruko ETORTEK ikerketa estrategikoko proiektua da. 2006-2008 urteen artean aritu gara VICOMTech, Elhuyar Fundazioa, Aholab Taldea, Robotiker eta IXA Taldea arlo
horietan ikertzen . Proiektuaren amaieran demostrazioko
aplikazio bat muntatu genuen, AnHitz izenekoa hau ere, teknologia
ezberdin horien integrazioaren ahalmenen erakusle. Elhuyar Fundazioko Igor Leturiak izan zen
- AnHitz euskaraz hitz egiten duen 3D avatar bat da, eta zientzia eta teknologian aditua. Gai horien inguruko galderak erantzun ditzake, edo gai horietako termino bilaketa eleanitza egin eta emaitzak automatikoki euskarara itzuli. IXA Taldekoak batez ere galderak erantzuteko sisteman eta itzulpen automatikoan aritu izan gara.
Sariaren harira bi esteka:
- Euskadi Irratiko Amaraunean saioan elkarrizketa egin diote Igor Leturiari.
- Elhuyar-eko Hizkuntza-Zerbitzuetako Hizkuntza-teknologiak. Poloniako argazki eta guzti.
Euskaraz
- Teknolopolis programako ikus-entzunezkoa
- Argia aldizkariko ikus-entzunezkoa
- irratia.com, saioa (afaltzera joateko ere inbitatzen diote hor)
- Basque Research
Ingelesez
Idatzi artikulu bat