Matxin itzultzailea Wikipedian integratuta

Urtebeteko lana izan da, luzeak izan dira tramiteak. Baina lortu dugu: Matxin  integratuta dago Wikipediarekin, artikuluak errazago itzuli ahal izateko, espainieratik euskarara.

Ez da itzulpen perfektua baina lagungarria da wikizaleontzat. Esaterako kategoriak itzultzen ditu automatikoki, baita estekak, irudiak edo erreferentziak ere. Postedizioan aritu behar da dezente, bai, batez ere esaldi luzeekin; baina orokorrean lana dezente errazten du.

Elhuyarrek kudeatzen duen API batekin erabiltzen da Matxin, irudi honetan ikusten den bezala:

Matxin “Third party MT service” moduan integratu da Wikimedian.

Matxin erabiliz sortuko diren itzulpenen testuak, eta erabiltzaileak egingo duen postedizioaren emaitzak publikoak izango dira. Edonork erabili ahal izango ditu itzultzailea hobetzeko. Wikipediaren filosofia horixe delako: datu eta kode irekiak erabiltzea. Datu eta kode irekiak erabiltzen direnean hobekuntzak azkarrago egin daitezke. Euskarara itzultzeko, badira beste itzultzaile batzuk, baina irekiak ez direnez beste horiek ezin dira integratu Wikipedian. Matxin bai 🙂

Euskal Wikilarien Elkarteak albiste bat atera du bere blogean eta hor azaltzen du Matxin nola erabil daitekeen: Matxin itzultzaile automatikoa integratu dute Wikipedian.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

+ 72 = 79