Lexikoaren Behatokia: Erabiltzen da hitz hau gaur egungo hedabideetan?

Senez aldizkariak artikulu hau argitaratu berri du:
Lexikoaren Behatokia: leiho bat XXI. mendeko hedabideetako euskarari

Euskaltzaindiaren ekimenez sortu zen Lexikoaren Behatokia corpusa 2007an, Hiztegi Batuko Lantaldeak hitzen benetako erabilerari buruzko informazioa eskuratzeko. Ez ea hitz bat testu klasikoetan historikoki erabili den, baizik eta ea XXI. mendeko hedabideotan egunerokoan erabiltzen den.

Elhuyar, UZEI eta Ixa Taldearekin lankidetzan, hamar urtetan ia 60 milioi hitzeko testu-corpus bat eratu da

Corpus horri esker Euskaltzaindiak detektatzen ditu medioetan asko erabili baina hiztegian ez dauden hitzak; esaterako, ea erreferentziatu aditza maiz erabiltzen den ala ez.

Aplikazio horri esker Euskaltzaindiak jakin dezake ea  emandako arauak benetan betetzen diren egunerokoan. Arau bat erabiltzen ez bada, agian moldatu edo hobeto azaldu beharko du.

Zorionez, Euskaltzaindiak bakarrik ez, denok kontsultatu dezakegu LB corpusa web bidez. Eta testuak linguistikoki prozesatuta daudenez, oso kontsulta erabilgarriak egin ditzakegu, esaterako:

Nolakoa izaten da ‘haizea’? Zein adjektiborekin lagunduta erabili ohi da?
Handia
, txikia esatea arruntegia izan daiteke… hitz interesgarriagorik?

Lexikoaren Behatokiak berehala esango dizu: bortitz, suabe, ahul...
Praktikoa da, ez da?

 

Corpus handi, orekatu, lematizatu, etiketatu eta linguistikoki anotatu honen zehaztasunak ezagutu nahi badituzu… irakurri artikulua.

 

Egileak hauek dira:

 

 

 

2 erantzun “Lexikoaren Behatokia: Erabiltzen da hitz hau gaur egungo hedabideetan?” bidalketan

  1. Pingback: Xuxen5.1 (gure zuzentzailearen bertsio berria) | Hizkuntza-teknologiak

  2. Pingback: Blog honen aurkibide osoa (2006-2017) | Hizkuntza-teknologiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

+ 11 = 12