Mintegia: Jarreren sailkapena sare sozialetan (A. Zubiaga, 2017-02-14)

Izenburua: Helburu jakinekiko jarreren sailkapena sare sozialetan.
Hizlaria:
Eguna: Otsailaren 14an
Ordua: 16:00-17:00 (bai 16:00etan)
Gela: 3.2 gela. Informatika Fakultatea

Laburpena:

Sare sozialetako erabiltzaileek helburu, kontzeptu edo ideia ezberdinekiko erakusten duten jarrera antzematea erabilgarria izan daiteke kasu askotan. Hitzaldi honetan bi kasu jorratuko ditut. Batetik, sare sozialetan zabaltzen diren zurrumurruekin batera, erabiltzaileek aldeko zein kontrako jarrera ezberdinak erakusten dituzte, eztabaida sortuz eta zurrumurruen egiazkotasuna adostu nahian. Eztabaida hauetan ematen den diskurtsoa aztertzeko sailkatzaile sekuentzialekin egindako lana azalduko dut. Bestetik, sare sozialetako erabiltzaileen identitate nazionalaren sailkapena jorratuko dut, mugimendu independentisten esparruan. Euskal Herria, Herrialde Katalanak eta Eskozia adibide hartuta, erabiltzaileek naziotasunarekiko duten jarrera sailkatzeko egindako lana azalduko dut.

Bio laburra:

Arkaitz Zubiaga doktorego osteko ikertzailea da Warwickeko Unibertsitatean (Coventry, Ingalaterra). Aurretik CUNY eta DIT unibertsitateetan aritu zen, eta UNEDeko hizkuntzaren prozesamendurako taldean burutu zuen doktore tesia. Sare sozialetako edukiak ikertzen ditu hizkuntzaren prozesamendurako eta datu meatzaritzarako teknikak baliatuz, besteak beste, eta baita giza zientzia konputazionalerako tekniken bidez diziplina arteko atazak landuz ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

6 + = 9