Ixa Taldeak 25 urte betetzen ditu (#ixa25)

Lanean gabiltzala 25 urte betetzen ditugu aurten Ixa taldean.

Datorren asteko asteazken eta ostegunerako ospakizun pare bat antolatu ditugu:

AZAROAK 6 (15:30) Informatika Fakultatean, irekia nahi duten guztientzat
Hitzaldia: “The role of Computational Linguistics In Language Engineering – with examples from a task of inferring tumour staging from imaging reports” Jon Patrick  (Health Languages Laboratories (HLL) Sydney, Australia)

AZAROAK 7 (18:30) Gonbidatuentzat. Gonbita jasotzeko, idatzi: ixa a_bildua ehu.es
Hitzaldia: “An Ixa History of Computational Linguistics” Jon Patrick
Bideo-emanaldia:   “Ixak 25 urte”
Mahai-ingurua: Ixa: barne-hotsa eta oihartzuna.

  • Miren Azkarate (Euskal Herriko Unibertsitatea. Euskaltzaindia)
  • Mans Hulden (Helsinkiko Unibertsitatea)
  • Xabier Arregi (Ixa taldea)

ixa25_ikono_jositaBaina ospakizun formal horiez gain,  gonbidatu nahi zaitugu ospakizun honetan modu berezi batean parte hartzera: Txio bat bidali #ixa25 erabilita. Edozerk balio du: agur bat, zorionak eman, anekdota labur bat kontatu, taldekoekin izandako harremanaren berri eman, noiz ezagutu gintuzun… Zeuk ikusi.

Hizkuntza-teknologia giza komunikazioa hobetzeko tresna gisa ulertzen ditugunon komunitatearen “argazki” informal bat egin nahiko genuke horrela. 😉

 

2014ko urtarrila. jasotako agurrak:

Youtube: 30 bideoko lista lagunen zorion-agurrekin

Twitterreko agurrak:  #ixa25

Hemeroteka:

ZIENTZIA.NET IXA taldeak, 25 urte
IXA taldeak, 25 urte (Norteko Ferrokarrila)
Ixa taldea 25 urte betetzen ari da aste honetan (Faktoria)
Ixa taldea, 25 urtez hizkuntza-teknologiak garatzen
Ixa taldeari Aitor Sarriegi
Informatika euskalduntzen
Ixa xuxen
IXA, 25 años de tecnología al servicio del euskera

Erantzun bat “Ixa Taldeak 25 urte betetzen ditu (#ixa25)” bidalketan

  1. Pingback: Blog honen aurkibide osoa | Hizkuntza-teknologiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

54 − = 46