Euskal Wikipediaren edizio-maratoia Durangoko Azokan

Urrian wikizale batzuk bildu ginen Matxin itzultzaile automatikoa eta Euskal Wikipedia hobetzeko asmoz, OpenMT-2 eta Euskal Wikipedia  proiektuaren haritik. Wikipedian itzulpen automatikoaren bidez hainbat artikulu gehitzeko.

Orain Durangon egingo dugu beste saio bat Euskal Wikipediakoekin batera 10. urteurrena ospatuko dela eta. Orokorrean wikipediako artikuluen edizioa egingo da, baina gure itzulpen laguntzaren berri ere emango dugu.

Gaia: Euskal Wikipediaren 10. urteurrena. EDIZIO-MARATOIA.
Tokia:  Durangoko Azokan.
Antolatzaileak: Euskal Wikipedia, UEU eta Ixa taldeko OpenMT-2  proiektua.
Eguna: Abenduaren 6an (ez dago klaserik)
Ordua: 10:00-19:30

Ordubete beharko duzu Wikipedian artikulu txiki bat itzuli eta gehitzeko. Edo ordu  batzuk artikulu ertain bat sortzeko. Hiru aplikazio ezagutuko dituzu: Matxin itzultzailea, Wikipedia, eta itzulpen memoriak erabiltzeko OmegaT sistema.

Wikipediako jakintza-alor bateko artikuluen zerrenda atera dezakegu, hutsuneak detektatzen laguntzeko.

  1. Erderaz dauden artikulu eta edukien berri ere eman dezakegu.
  2. Edukiak automatikoki itzuli eta Wikipediara igotzeko aukera ere emango dugu.

Parte hartzeko interesa daukan edonori irekia da. Hori bai, norberak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du.

Abenduaren 6an etortzerik ez baduzu zure kabuz ere instalatu eta egin dezakezu (begiratu hemen nola egin). Baina errazago izango zaizu Durangora etorrita, lagunduko dizun jendea egongo da eta.  Giro ederrean. Animatu zure ingurukoak ere!

Argibideak: Irati Iciar Madinabeitia (943 82 14 26 edota i.iciar@ueu.org)

Erantzun bat “Euskal Wikipediaren edizio-maratoia Durangoko Azokan” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

10 + = 16