Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2010/04/25 19:07:24.165 GMT+2

Irrati askeak, jendearen hitzak dokumentala

Radios libres, la voz de la gente izeneko dokumentala eskaini digu Mistelera irratiak. Hona HEMEN ikusgai.

Nork: arantza.2010/04/25 19:07:24.165 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Erreferentziak: (0)

2009/09/24 22:02:15.987 GMT+2

Juan Vega ikasleak irabazi zuen Casares-eko lehiaketa

Juan Vega altsasuarrak, Ikus-entzunezko lizentziatuak, irabazi zuen Donostiako Altza auzoko Casares Irratiak antolaturiko irrati-antzertiari buruzko lehiaketa, "Hiltzaile baten adimenean" lanarekin.


Nork: arantza.2009/09/24 22:02:15.987 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (1) | Erreferentziak: (0)

2009/06/02 10:38:31.098 GMT+2

Irratia-antzertiaren lehiaketa Donostiako Casares irratian

Berriz ere, Donostiako Altzako irratiak antolatu du Irrati-antzertiaren lehiaketa. Bertan euskarazko zein gaztelaniazko lanak onartzen dira, 8-15 minutuko iraupena dutenak.
Antzerti-lanak bidaltzeko epea ekainaren 12an amaitzen da, eta saria 700 eurokoa da. Norbaitek gehiago jakin nahi izanez gero, honako dokumentu honetan dauka: oinarriak.

Nork: arantza.2009/06/02 10:38:31.098 GMT+2
Etiketak: irrati antzerti | Permalink | Erantzunak (0) | Erreferentziak: (0)

2009/05/28 10:46:56.454 GMT+2

AUDIOBOO: soinu-sarea

AUDIOBOO
Norberak bere soinu-mapa osatzeko aukera du jada. Audioboo sare sozial honen bidez, erabiltzaile bakoitzak bere perfilean igo dezake Iphone-aren bidez grabatu duen zerbait. Gainera, satelitearen bidez non grabatu duen adierazten du Google Maps-en zehaztasunez kokatuz. Minipodcast edo podcast azkarraren funtzioa du eta 5 minutuko grabazioan eskegi daitezke perfilean. The Guardian egunkari britainiarrak dioenez, lehenengo hiru hilabeteetan milioi bat bisita izan ditu webgune honek. Gehiago irakurtzeko:  "AudioBoo is new talk of the net. British sound-sharing website attracts 1m page views in first three months"

Nork: Ibon Fernandez.2009/05/28 10:46:56.454 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Erreferentziak: (0)

2009/05/14 12:49:11.926 GMT+2

Radionomy: egin zure irratia Interneten

 Aukera asko dago Internet bidez norberak bere irratia sortzeko, klasean ikusi izan dugun bezala, podcast moduan esaterako. Radionomy-k zer du berezia? Web orrialde berak ordaintzen ditu jartzen dituzun edukien eskubideak, hau da, zure irratsaioan jartzen dituzun kantuen egile eskubideak bere kargu geratzen dira. Eta hau entzunda, jendearen zalantza nagusiena ea enpresa honek irabaziak nondik ateratzen dituen jakitea da. Kontua da noizean behin publizitate kuña batzuk jartzera behartzen dutela erabiltzailea. http://www.radionomy.com/

Nork: Ibon Fernandez.2009/05/14 12:49:11.926 GMT+2
Etiketak: internet | Permalink | Erantzunak (0) | Erreferentziak: (0)

2009/03/17 10:04:08.183 GMT+1

La Rosa de los Vientos

Iñakik webgune interesgarri baten berri eman digu: rosaventeros. Bertan, irrati-dramatiko ugari aurki ditzakegu: fikziozkoak, dokudramak, beldurrezkoak, historikoak... Interesgarriak, benetan.

Horren harira, ikertzen hasi naiz eta La Rosa de los Vientos irratsaioarekin topo egin dut. Irratsaioa Onda Cero ematen dute, larunbat gauean (ordubatetik 4etara). Bitxia omen du...

Gehiago ezagutu nahi duenak, orrialde bata edo bestea bisitatzea besterik ez du.

Nork: Iñaki Larrañaga/arantza.2009/03/17 10:04:08.183 GMT+1
Etiketak: irrati soinu dramtiko | Permalink | Erantzunak (0) | Erreferentziak: (0)

2009/03/05 12:44:51.965 GMT+1

FORREST GUMP (BSO) Musika: Alan Silvestri


Abesti hau aukeratu dut musikaren inguruko gaia aztertzen ari garela aprobetxatuz. Betidanik gustatu izan zait banda sonora hau, baina klasean aztertu genuena abesti honekin lotu dut segituan.

 

Musikaren funtzio hainbat betetzen dituen abesti ederra genuke hau. Pianoaren laguntzaz, pelikula honen eszena batean kokatzen gaitu zuzen zuzenean. Hots, Forrest bankoan eserita dagoenean autobusaren zain eta ikusten da nola luma bat bere inguruan hegan dagoen. Pertsonaia bakarrik dago eta nolabaiteko melankolia sortzen du. Beraz, pertsonaia horren izaera bakartia transmititzen duen abestia dela esango nuke eta era berean, pelikula osoa girotzen duena.

 

Baina pelikula horri erreferentzia egiteaz gain, abesti honek melankolia kutsu oso indartsua dauka. Abestia hasieran gozoa da, leuna, motela, pianoaren laguntzak soilik indartzen duena..baina geroago bere erritmoa edo intentsitatea handituz doa entzulearen emozioak areagotuz. Niri abesti honek haurtzarora garraiatzen dit. Abesti hau entzuten dudan bakoitzean, txikia nintzen garaiak gogorarazten dizkit: ama nola etortzen zen txikitan ohean nengoela, manta batekin estaltzen ninduenean eta ondo lo egin esaten zidanean. Edo bestela, iradoki dezake oinez ikasten ari den haur batek berak bakarrik zutik jartzea lortzen duen momentua. Haurtzaroko hainbat eta hainbat kontu ekartzen dituen abestia dela esango nuke. Sentimenduak pizteko gaitasun handia du eta malkoa jauzi dakioke edonori abesti hau entzutearekin bakarrik.

 

Bestalde, norberaren bizitzaren bidaia ere irudika dezake. Jaiotza, gaztaroa eta oraingo momentua. Oroitzapenak banan-banan ordenatzen laguntzen duen musika da, lehen aipatu dudan erritmoaren intentsitate horrengatik. Beraz, bizitzaren bidaia irudika dezakeen abestia ere badela esango nuke.

 

Ekarpen hau egin nahi izan nahi dut, benetan funtzio anitz bete ditzakeen abestia dela iruditzen zaidalako: leku bat girotu, zerbait adierazi, zerbait kontatu, denboran zeharreko bidaia, iraganeko oroitzapenak, zerbait zoriontsuaren lorpena, maitasuna...

Abestia entzun nahi baduzue (Arantza), hona hemen pianorako bertsio bat http://www.youtube.com/watch?v=Vb0i8ZTQB2o

Nork: Janire Diaz Jauregi.2009/03/05 12:44:51.965 GMT+1
Etiketak: musika soinu adierazpen | Permalink | Erantzunak (0) | Erreferentziak: (0)

2009/03/03 12:16:24.105 GMT+1

Last FM, musika entzuteko webgunea

Irrati-narratiban ikusitako aste honetako gaiarekin, musikarekin, erlazioa duen baliabide bat da. Nire ahizparen bitartez ezagutu nuen web orri hau: Last.fm ; berez musika jarraian entzuteko irrati online gisa funtzionatzen du. Edozein musika tendentzia( tag), abeslari edo talderen izena bilatuz gero, bere abestiren bat, osorik, entzuteko aukera izando duzu. Gero, abeslari eta talde horrekin  zerikusia duten abestiak entzungo dira, jarraian, inongo etenik gabe, kalitate bikainean eta dohainik. Kontu bat egiteko aukera duzu ere, horrela, entzuten ohi duzun musika motaren arabera, antzeko artisten gomendioak egingo dizute, abesti batzuk faborito bezala izendatzeko aukera izango duzu nahi duzunean berriz ere entzuteko etab.

Gainera, web orrian sartu beharrean, software bat deskargatzeko aukera dago, aplikazioa zure ordenagailuan zuzenean izateko. Aukera hau oso erosoa da, abestiak entzuten dituzun bitartean  aplikazioa ordenagailu pantailaren beheko barran geratzen delako eta ez duelako batere oztopatzen beste gauza batzuk egiteko.

Software deskagatzeko link-a: http://www.lastfm.es/download.

Nork: Estibaliz Ortega.2009/03/03 12:16:24.105 GMT+1
Etiketak: irrati musika soinu | Permalink | Erantzunak (0) | Erreferentziak: (0)

2009/03/03 12:12:15.417 GMT+1

Soungle, soinuen bilatzailea

"Interesgarria iruditu zaidan soinu direktorioa aurkitu dut Interneten. Soungle du izena eta bilatzaile baten modura funtzionatzen du.  Hasierako orrialdean bilatu nahi dugun soinuaren etiketak idatzi eta oso era sinplean agertuko zaizkigu erantzunak. Hala ere, euren datu basean aurkitzen diren soinuak bakarrik erakutsiko ditu Soungle-k.
Soinuak jaitsi baino lehen, hauek entzuteko aukera ematen du.
Kode libreko orrialdea da, beraz, doakoa da soinuen deskarga. Orrialdea ingelesez dago, hortaz, bilaketak egiterakoan kontuan hartu terminoak ingelesez idatzi beharko ditugula".

Nork: Aimar Ruiz (3. mailako ikaslea).2009/03/03 12:12:15.417 GMT+1
Etiketak: irrati hots soinu bilatzaile | Permalink | Erantzunak (0) | Erreferentziak: (0)

2009/02/16 14:25:22.038 GMT+1

Soinu-paiasiak

Irrati-narratiba ikasgaiko EHUko ikasleei ariketatxo bat proposatu nien: begiak itxi eta hamar minutuz inguruan zituzten soinuak aditu eta, ondoren, horiek deskribatu, hau da, soinu-paisaia egin.
Autobusean (Bizkaibus zein beste herrialdeetatik campus-era ekartzen dituzten horietan), mendian, hondartzan, eskola-aretoan, liburutegian, Bilboko Areatzan..., hamar minutuz geratu, begiak itxi eta mundu izugarria jaso dute gehienek. Ezkerretik eskuinera, aurretik atzera, goitik behera entzuten diren hots etengabeak; bat batean gurean sartzen direnak; mina egiten digutenak eta goxoak, gizakiok egindakoak eta naturarenak...; ozenak, ahopekoak... Hotsez inguruturik gaude (kutsadura akustikoa ere tarteko), eta oso gutxitan geratzen gara aditzen...
Soinu batzuk lausotzen dira hondoko plano batean eta beste batzuk, aldiz, lehenengo planoan agertzen zaizkigu argi eta garbiak (guk nahita, askotan...).
Era berean, donostiar neska batek Argiako kazetari batekin izandako elkarrizketa bat irakurtzera gonbidatu ditut. Horretan, soinuz beteriko errealitatea deskribatzen digu lehenengo pertsonan. Interesgarria benetan!!
Gaur, berriz, gure irratietako soinuetan zehar bidaiatzeko eskaera egin diet. Guraso edo amon-aitonei galde dezaieten bizitzaren soinu-bandari buruz, euskal irratien soinu-historia egin dezaten. Aurretik, ni saiatu naiz euskal irratien historia laburki azaltzen..., baina aspertu direlakoan nago. Historia baino istorioak nahiago dituztelako.
Dena den, espero dut gurasoekiko elkarrizketa horretatik gure irrati-historiara hurbiltzea, irrati-hotsak baitaude asko eta askoren oroimenen atzetik.

Nork: arantza.2009/02/16 14:25:22.038 GMT+1
Etiketak: irrati soinu-paisai hots soinu | Permalink | Erantzunak (1) | Erreferentziak: (0)

bisitari