Bilkurako bideo batzuk. Goizeko lau aurkezpen.

YouTube-ko IEB2015 bideo-lista.

Argitaratu ditugu IEB2015 bilkurako lau bideo, goizeko lehen aurkezpenak dira.
Ikusi eta disfrutatu:

09:00-09:30

Jardunaldien aurkezpena

Iñaki  Alegria (UEUko zuzendaria),
Edurne Otamendi (Donostiako Udala)
E. Larraza (Bilkurako kordinatzailea),

IEB bilkuren atzera begira labur bat
Olatz Arbelaitz
Informatikarien Bilkurak 10 edizio bete ditu.

09:30-10:00

ROBOTIKA IKERKUNTZAN

10:00-10:30

ROBOTIKA ENPRESAN

Bilkuraren laburpen/balorazioa (Edurne Larraza, Gaur8)

Bilkuraren laburpen balorazio bat argitaratu du Edurne Larraza-k Gaur8 egunkarian

Robotikan

  • Philip K. Dickek irudikatu zituen androideak oraindik ez dira existitzen. Badira saiakerak, baina oraindik urruti omen gaude sentimenduei dagokienez. […]
  • Enpresa gazteak ere baditugu munduan asko zabaltzen ari den droneen merkatuan.
  • Eta ebakuntzak egiteko beso robotikoa izan zen. Mahats ale bat zuritu zuen mamia ezertarako ukitu gabe! Oso-oso garestiak omen dira robotok, eta euskal enpresa bat diseinu merkeago baten atzetik dabil.

[…]
«Informatikaren irakaskuntza Lehen eta Bigarren Hezkuntzan»

Nik gaitasun digitala alfabetatze orokorrarekin konparatu nahiko nuke. Irakurtzen ikasteak ate asko zabaltzen dizkigu, baina ez da nahikoa irakurtzen jakitearekin, irakurtzen duguna aztertzeko gaitasuna ere landu beharra dago […] benetako alfabetatzea ez da iristen idazten ikasten dugun arte. Izan ere, gure ideia propioak garatzeko aukera ematen digu idazketak.  […]

Gaur egun alfabetatze digitalaren bila bagoaz, mundu digital horretan sortzen ere irakatsi beharko genieke umeei, programatzen, beren sormen teknologikoa gara dezaten. […] Jakin badakigu ume guztiek ez dituztela garatuko milioika lagunek erabiliko dituzten aplikazioak, baina horretara iristeko bideak zabaldu beharko genizkieke.

[…] Badirudi ez ditugula “txapela buruan artaldean ibiliko diren ardi latx elektrikoak” hezi nahi, baizik eta etorkizunean androideei enpatia eman, droneekin urruti bizi direnen bizitza erraztu, kirurgiarako robot merkeagoak garatuko dituzten pertsonak sortu.  […] Hori lortzeko bideak nondik hasi behar duen da dirudienez eztabaidagaia. Irakasleek hartu behar al dute ardura? […] Etorkizunean esan ahal izango dugu Informatikari Euskaldunen Bilkurak bide hori ere ireki duela?

Egitaraua

08:30-09:00

Harrera eta izen ematea

09:00-09:30

Jardunaldien aurkezpena

Ekitaldi honekin Informatikarien Bilkurak 10 edizio beteko ditu. Ongi etorriaren ondoren Olatz Arbelaitzek atzera begira labur bat eskainiko du.

09:30-10:00

ROBOTIKA IKERKUNTZAN

Androideez… eta ardiez?

10:00-10:30

ROBOTIKA ENPRESAN

Erle Robotics: roboten etorkizuna eraikitzen

10:30-11:00

ROBOTIKA MEDIKUNTZAN

Robotika medikuntzan: Tecnaliaren lehen hastapenak

  • Asier Fernandez Iribar
11:00-11:30

Kafe etena

11:30-13:30

KOMUNIKAZIO SAIO PARALELOA

1. saioa.

11:30-11:50. Xuxen: 20 urte zuzentzaile lanetan. IXA taldea/Elhuyar Fundazioa.

11:50- 12:10 Ber2Tek, beste aurrerapauso bat euskararentzako hizkuntz- eta ahots-teknologietan. Igor Leturia. Elhuyar Fundazioa.

12:10-12:30 Ebaluatoia 2014: ingelesa-euskara itzultzaile automatikoen konparazioa. Nora Aranberri. IXA taldea.

12:30- 12:50 Automatikoki sortutako Euskara-Okzitaniera hiztegia. Iker Manterola. Elhuyar Fundazioa

12:50-13:10 Itzulpen automatikoaren egokitzapena txio formaletara. Iñaki Alegria, Mikel Artetxe, Gorka Labaka, Kepa Sarasola. IXA taldea. UPV/EHU.

13:10-13:30. Euskarazko ahots sintesidun produktuak. Mari Susperregi. Elhuyar Fundazioa.

 

2. saioa

11:30-11:50 OharEleanitzak, QR kodeen bitartez landutako eleaniztasuna. Manex Garaio. Albaola Itsas Kultur Fundazioa.

11:50-12:10 ParatidetzaON: Herritarren partaidetza bideratzeko plataforma. Iñaki San Vicente. Elhuyar Fundazioa

12:10-12:30 Hirikilabs. Hiri laborategia. Ibai Zabaleta (Tabakalera) eta Aitzol Astigarraga (Donostia2016).

12:30-12:50 jakinbai.eus / Euskal Material TEKnikoa. Kepa Altube eta Mikel Larreategi. Laneki Elkartea eta jakinbai.eus kudeatzaileak.

12:50-13:10 Arduino, erroboika eta zerbitzua eskolan. Jabi Luengo. Hirukide Ikastetxea (Tolosa)

13:10-13:30 Konpetentzia digitalaren uztarketa ikasarloetan. Josune Gereka. Euskal Herriko Ikastolak (EHI)

13:30-15:30

Bazkaria

15:30-17:30

Mahai ingurua. INFORMATIKAREN IRAKASKUNTZA LEHEN ETA BIGARREN HEZKUNTZAN

Moderatzailea: Montse Maritxalar

Parte hartzaileak:

  • Koldo Olaskoaga (EASO Politeknikoa LHII-Donostia)
  • Joseba Alkorta (Berritzegune Nagusia, Ej)
  • Asier Urio (Mendillorri BHI, iruñea)

IEB 2015 medioetan

ETB1, Teknopolis (2015/11/07):
Euskaraz: Elkarrizketa Edurne Larrazarekin (15:31-25:25)
Gaztelaniaz: Elkarrizketa Edurne Larrazarekin

Berria (2015/10/31): Amesten

Euskadi Irratia (Norteko ferrokarrila, 2015-11-10): Informatikari euskaldunen 2015eko bilkura. Elkarrizketatua: Olatz Arbelaitz

Oroitzapenak

Hasi gara oroitzapenak jasotzen! 🙂

1. Ba al zenekiten 2003an egin zen bilkuran “e” letraz soilik hasten ziren hitzekin osatu zutela hitzaldi baten izenburua? Hona izenburua:

e-kultura eta e-irakaskuntza: egungo egoera eta edukiak eraikitzeko erreminta eta estrategiak

2. Beste bati amatasuna ere datorkio burura IEB entzutean:

IEBk gauza asko gogorarazten dizkit. Hasieratik, inplikazio gehiago edo gutxiagorekin egon naiz IEBren inguruan. Bilerak, elkarrizketak, medioak, aspaldiko lagunekin elkartzea, amatasuna… Nola amatasuna? Haurdun nengoen IV. IEBren koordinatzailea nintzenean. V. eta VII.era seme-alaba jaio berriak eraman nituen. Nola ez du ba IEBk nire buruan marka utziko?

 

Segi horrela zuen oroitzapenak bidaltzen!! Seguru badituzuela gehiago!

Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? LEHIAKETA!

Informaitkari Euskaldunen X. Bilkura ospatzeko kamiseta dotoreak prest ditugu jada, ardi latx elektrikoa protagonista dutelarik. Lortu nahi al duzu kamiseta bat doan? Parte hartu gure lehiaketan!!

Aurtengo bilkurako izenburuarentzat erantzun originalen bila gabiltza eta horixe eskatzen dizuegu. Hona oinarriak:

Zer egin behar da?

Erantzun IEB-ko galderari twitter bidez, @ueu_orokorra -ri aipamena eginda eta #IEB15 eta #ArdiKamiseta traolak erabilita.

Noiz?

Azaroaren 2tik 6ra bitartean, biak barne.

Lehiaketan parte hartzen duen txio bakoitzari zenbaki bat esleituko diogu eta azaroaren 9an kamisetaren zozketa egingo dugu. Hau izan liteke erantzunaren adibide bat:

#ArdiKamiseta Bai, androideek amesten dute ardi latx elektrikoekin, lokartzeko kontatu egiten baitituzte 0101010101… #IEB15 @ueu_orokorra

Zer datorkizu burura IEB entzutean?

Denok bizi izan ditugu momentu gogoangarriak. Asko gozatzen dugu hoietan. IEB-n hainbat aldiz elkartu ondoren, seguru gaude horrelako une bat baino gehiago duzuela buruan.

Buruan dituzuen ideia horiek jaso nahi ditugu! Irudiak baldin badituzue, are hobeto! Esaldi xume bat/irudi bat… Edozerk balio du!

Zuen ideia/esaldi/irudiak bidali hona: ieboroitzapenak@gmail.com

Matrikula irekita!

UEU-ko web orrialdean, esteka honetan, egin daiteke iada Informatikari Euskaldunen Bilkurarako matrikulazioa. Animatu, gustora izango gara eta!
Aurten gainera, bilkuraren X. edizioa ospatzeko kamiseta bat eskuratu ahal izango da. IEB-ra doazenek matrikulazio orrian eskatu dezakete kamiseta.

kamiseta-IEBEskuratu IEB2015eko kamiseta!
Nola? Ezin duzula IEBra etorri, eta kamiseta izan nahi duzula? Lasai! Zuretzako ere egongo da kamiseta eskatzeko aukera! Eskaera posta elektronikoz egin daiteke helbide honetan: i.iciar@ueu.eus
Eskaeran, kamisetaren neurria idatzi beharko da. Neurri aukerak ikusteko sartu honako esteka hauetan:

Behin e-postaz eskaera eginda, ordainketa egiteko argibideak bidaliko dira.

IEB 2015: komunikazio-deialdia

Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin?
Donostia, 2015eko azaroaren 12a

Informatikari Euskaldunen Bilkuraren X. edizioa dugu aurtengoa. Edizio berezia izaki, izenburua ere berezia eman nahi izan diogu: Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? Robotikaren inguruan aritu nahi dugu nagusiki, beraz.

Robotek, mekanikaz eta elektronikaz gain, softwarea behar dute. Gaur egun bada Internet bidez eta gizarte-sareak erabilita robotekin komunikatzeko aukera. Teknologia berriak, aurreratuenak, barneratzen dituzte. Gizartean onarturik daude, eta, besteak beste, etxeko tresna gisa, irakaskuntzan eta medikuntzan erabiltzen dira.

Informatikari euskaldunen bilkura izanik, robotikaren munduaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua bilkurako gaien artean.

Ohi bezala, izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa. Horretara dator, hain zuzen ere, deialdi hau.

Bestalde, euskaraz garatutako edozein klasetako software-produktuak aurkezteko beta ere eman nahi genuke, beti bezala, bilkuran.

Beraz, aipatutako gaietan izandako esperientziaren bat aurkeztu nahi izanez gero, edota euskarazko softwarea ekoizten baduzu, parte hartzeko gonbidapena luzatzen dizugu.

Zer bidali
Esperientzien kasuan, honako hau bidali behar da beheko helbidera:

  • Izenburua
  • Egileen izen-deiturak
  • Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila), non esperientzia bera azaldu eta garatu den ingurunearen berri emango baita
  • Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa

Softwarearenean, berriz, honako hau:

  • Produktuaren izena
  • Ekoizlearen izena edo/eta egileen izen-deiturak
  • Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila), produktua deskribatuz
  • Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa

Nora bidali

Ana Arruarte
Informatika fakultatea
649 p.k., 20080 Donostia

Tel.:943015065
Fax: 943015590
a.arruarte@ehu.eus

Egutegia

  • Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2015-09-23.
  • Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2015-10-05.