Etorkizuneko komunikatzaileen ezaugarriak aztertu dituzte Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateak antolatutako Komunikaldiak 08 jardunaldian, joan den martxoaren 5ean. Hedabide tradizionalak, Internet, komunikazio korporatiboa eta ikus-entzunezkoak izan dira landutako arloak.
Hona hemen jardunaldietatik komunikatzaile gazteei begira ateratako aholku batzuk:
* Pasioa, grina eta gogoa izatea. Komunikatzaileak hori behar du, hasteko. Gainerakoak, ikasiko ditu.
* Jantzita egotea informazioari dagokionez. Irakurri egunkariak, liburuak eta erabili hedabideak informazioa jasotzeko.
* Hizkuntza ondo jakitea. Ezinbestekoa komunikatzaile batentzat. Laster hiru hizkuntza erabiliko ditugu komunikazioan.
* Komunikatzaile eta kontalari ona izatea. Jakin egin behar da informazioa transmititzen, kontatzen.
* Kazetaritza sena. Jakitea non dagoen albistea.
* Mugitzen jakitea. Normala da zenbait gauza ez jakitea: galdetu.
* Grabagailua beti prest edukitzea. Loroa aldean eraman, eta gertu pizteko.
* Baliabideak lantzea. Kontaktuak, informatzaileak, etab.
* Ausarta izatea. Ikasketak amaitutakoan, joan atzerrira, ikasi hizkuntzak eta hasi lanean.
* Nork bere buruaren prentsa burua izatea, horretarako Internet erabilita.
* Bloga erabiltzea curriculum gisa.
* Nork bere profila kontrolatzea Interneten, gaur uzten ditugun arrastoak kaltegarriak gerta ez daitezen etorkizunean.
* Marketin birala erabiltzea, eta ez gezurra, nork bere proiektuetarako.
* Jakitea zelan erabili metrika eta analitika, ondorio zuzenak ateratzeko Interneten nork bere intereseko proiektuek sortzen duen trafikoaz.
* Ondo planifikatzea lana.
* Jarraipena egitea hasitako proiektuei.
* Autokritikoa izatea, gauzak hobetzeko.
2008/03/11 10:42:46.353 GMT+1
Etorkizuneko komunikatzaileak
Nork: berriki.2008/03/11 10:42:46.353 GMT+1
Etiketak:
hedabideak
huhezi
komunikazioa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Erreferentziak: (1)
Erreferentziak:
...begiratzeko ere. Dena dela, uste dut HUHEZIn era erabilgarrienean mugitzen hasi direla mundu hau. Berrikin argitaratu zituzten gomendioetan (Etorkizuneko kazetaritzak) blogak irekitzeko gomendatzen zieten ikasle...
Erreferentzia: Erronka berriak - Berriki 2008/05/08 09:46:47.478 GMT+2
Idatzi artikulu bat