Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2008/04/27 21:17:16.585 GMT+2

Aurreikuspen apokaliptikoak prentsa idatziarentzat



Sareko kazetaritzari buruzko kongresu edo mintegi guztietan ez dira falta prentsa idatziari buruzko aurreikuspen apokaliptikoak. Interneteko hedabideen munduan halako joera bat dago, prentsa idatzia (batez ere egunkari tradizionalak) eta beren etorkizuna auzitan jartzeko. Hala ere, ezin dira gutxietsi iritzi hauek datuak kezkagarriak baitira.

Joan den astean, Madrilen izandako kongresuan, zenbait gogoeta interesgarri topatu dut, teletipoei esker.

- Gumersindo Lafuente (Soitu.es): paperezko egunkariek audientzia galduko dute, orri gutxiagoekin kaleratu beharko dira, baina kalitate gehiagorekin. Kazetari kualifikatuagoak beharko dituzte. Beste egunkari batzuek, ordea, galerari aurre egiteko ideologizatuko dira “erakargarriagoak” izateko.
    Ez dirudi egunkariek kalitatearen apustuan gehiegi sinesten dutenik. Audentziak lortzeko lehian, behintzat, ez. Jarrera ideologikoak, efektismoam eta horikeria, ordea, indartzen ari dira egunkari serionetan ere.

- Fernado Jauregui (Diario Critico): paperezko egunkariek espezializatu beharko dira eta audientzia zehatzagoengana zuzendu beharko dira erosteari eusten dion publikoa atxikitzeko. “Inork ez du leitzen informazioen ehuneko ehuna”. “Agian kartara egindako egunkari bat erosiko luke jendeak”.
    Kartara egindako egunkaria: interesa ez dago bakarrik gustuko gaian, albiste denak sortzen du interesa. Gainera, ez dut asmatzen nola egin daitekeen erosleen gustuen araberako egunkari bat paperean.

Egun hauetan, bi datu esanguratsu kaleratu dira paperezko egunkarien gainbehera ikusteko. Publizitateak behera egin du, bai Prisan, bai Vocenton.
- Prisa: Cinco Dias (-18,2) eta El Pais (-8,4), iazko datuekin alderatuta.
- Vocento: - %15-20 (iturri ez ofizialen arabera)


Azkenik, iragarpen bat Microsoft-eko presidente Steve Balimerren eskutik:

    - “[Hamar urteren buruan] edukietara –guztietara– elektronikoki iritsiko da: egunkaria, pelikulak, musika edo telebista. Ez dut uste 12 urte barru jakingo dugunik bereizten egunkari bat edo telebista programa bat. Edukiak kontsumitzen ditugun modua asko aldatuko da”.

Horrelako bilakaera ez da harritzekoa, edukiak telefono mugikorren bidez nola zabaltzen ari diren ikusita… Honek bai ematen duela zer pentsatu.

Nork: pello urzelai.2008/04/27 21:17:16.585 GMT+2
Etiketak: hedabideak etorkizuna prentsa internet | Permalink | Erantzunak (1) | Erreferentziak: (2)

Erantzunak

Kaixo Pello.

Egunkariek beti bizi izan dute ikuspegi apokaliptikoak. Gogoratzen dut klasean irakasle batek (ez dut gogoratzen Txema Ramirez de la Piscina, edo Joxi Basterretxea, edo beste bat izan zen) honako hau (ez da adierazpen literala baina bai ideia jasotzen duena) esan zuela egunkariek vs hedabide elektronikoek eztabaida horren harira:

"Egunkaria desagertuko dela beti esan dute komunikabide berri bat atera denean, irratia agertu zenean egunkaria desagertuko zela esan zuten, egunkariak ez baitzuen irratiaren azkartasuna. Baina egunkariak irudia ere eskaintzen zuen eta bizirik iraun zuen.

Telebista agertu zenean egunkaria desagertuko zela esan zuten, telebistak soinuari irudia ere gaineratzen ziolako. Baina egunkariek telebistak ez duen sakontasuna daukate informatzeko momentuan eta bizirik iraun zuten.

Orain hedabide elektronikoak datoz, berriro ere egunkariak desagertuko direla esaten dute".

Adierazpen horrekin guztiz bat nator, soilik aipatu bitxikeria bat, hedabide elektronikoko guruetako bat egunkaria argitaratu du. Alegia, internetetik paperera egin du jauzi.

Egia da salmentak erori direla, erori ziren ere irratia eta telebista agertu zirenean. Aldaketak ematen hasi dira eduki eta ideologia ikuspegitik, baina bizirik iraungo dutela uste dut.

Agian, nik behintzat, papera oraindik maite dudalako izango da.  

Nork: Aritz Garate.2008/04/28 23:49:01.396 GMT+2

Erreferentziak:

...riki 2008/05/15 09:59:27.345 GMT+2 Euskal edizio digitalak Edizio digitalen zalea naiz. Aritz Garateri gertatzen zaion moduan nik ere papera maite dut baina edizio digitalek duten fre...

Erreferentzia: Euskal edizio digitalak - Berriki 2008/05/15 11:16:00.211 GMT+2

...loga 2009/04/23 12:24:37.274 GMT+2 Euskal edizio digitalak Edizio digitalen zalea naiz. Aritz Garateri gertatzen zaion moduan nik erepapera maite dut baina edizio digitalek dute...

Erreferentzia: Euskal edizio digitalak - hijosdelangelgorria 2009/04/23 12:25:51.849 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari