2008/11/10 15:23:02.530 GMT+1
Gaur izan dut ASKEk antolatutako jardueren berri. Aurreko urteetan bezala oso interesgarriak dirudite beraz, hurrengo asteko astearte, asteazken eta ostegun arratsaldeak biziki interesgarriak izango dira.
1996 urtean hasi ziren ekimen mota hauek antolatzen eta ordutik hona etengabeko hobekuntza bultzatu nahian ibili dira. Hasieran ekimen gehiago bultzatzen bazituzten ere, orain hiru egun hauek indartzera jo dutela dirudi. Primerako kartela osatzea lortu dute.
Animatu eta parte hartu!


Nork: Iñaki Landa.2008/11/10 15:23:02.530 GMT+1
Etiketak:
fito_rodriguez
santi_duñaiturria
otegi
elvira_souto
ana_santos
aske
frabetti
sturtze
alfonso_sastre_kultur_elkartea
eztabaida
gogoeta
antzezlana
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/10/11 20:43:41.575 GMT+2
Hedabideen mundua ez dago geldirik. Ez hondoratzeko modurik hoberena. Egun gutxitan lau proiektu aurkeztu dira. Bi berriak dira, besteak berrituak edo osatuak.
1.
Kazeta.info sortu da, Ipar Euskal Herriko atari berria.
2.
ETB-3 sortu da, EITBko kanal tematikoa (euskaraz), kulturari eta gazteriari begira.
3.
eitb.com abiatu da, eitbren atari berritua.
4.
iragarkilaburrak.com aurkeztu da, 23 hedabidek bultzatutako ataria, iragarki laburrak zabaltzeko (euskaraz).
Informazio gehiago:
Berria-n,
Kazeta.info-n,...
Nork: pello urzelai.2008/10/11 20:43:41.575 GMT+2
Etiketak:
hedabideak
telebista
prentsa
internet
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/22 21:43:18.945 GMT+2
Elkarri bostekoa emateko eguna izan zen atzo. Elkarri bostekoa emateko ekitaldia. Elkarri zorionak emateko, elkar agurtzeko eta elkar animatzeko.
Ekitaldi atsegin eta beroa izan zuen Berriak Donostiako Kursaalean bosgarren urteurrena ospatzeko. Dantza, bertsoak, musika, umorea, gogoeta... Une hunkigarria ere ez zen falta: Egunkaria-ko auzipetuak oholtzara igo zirenekoa. Txalo zaparrada luze eta beroa jaso zuten. Gogoangarria. Egunkariako auzipetuen izenean, Joan Mari Torrealdaik eskertu zuen bost urte hauetan izandako sostengua. Antzera, Joxean Lizarribar EKTko administrazio kontseiluko lehendakariak eta Martxelo Otamendi Berria-ko zuzendariak. Urte askotako izan dadila.
Horrez gain, bosgarren urteurrenarekin batera, joan den larunbatean Berriak diseinua berritu du. Ez da izan goitik beherako aldaketa, baizik eta doitze bat. Zer iruditu zaizue?
Nork: pello urzelai.2008/06/22 21:43:18.945 GMT+2
Etiketak:
hedabideak
berria
egunkaria
urteurrena
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/22 13:08:39.236 GMT+2
Egin egunkariko eta Egin irratiko langile ohiek blog bat jarri dute martxan, duela 10 urteko gertaerak gogoratzeko:
egin:10urte. Izan eem, datorren uztailaren 14an hamar urte beteko baitira Egin egunkaria eta irratia itxi zituztenetik. Urteurren honetan, gainera, ezin izango dute parte hartu 18/98 sumarioan epaitutako gehienek bidegabeki preso baitaude.
Blogaren sustatzaileek azaldu dutenez, "blogak komunikazio proiektu haietan parte hartu zuten hainbat lagunen
testigantzak jasotzen ditu, baita gertakari heiekin lotutako bideo eta
argazkiak ere".
Gainera, itxieraren hamargarren urteurrenari begira
hitzordu bat jarri dute: Hernaniko polikiroldegian uztailaren 12an artista
esanguratsu eta langile ohien ordezkaritza baten parte hartzearekin
egingo den ekitaldia.
Bloga kudeatzen duen lantaldeak
eposta helbide bat ere ireki du, bi hedabidetako langile ohi eta
kolaboratzaileek beren idazki eta dokumentuak bidaliz ekimenean parte
hartu ahal dezaten:
- egin10urte@gmail.com
Nork: pello urzelai.2008/06/22 13:08:39.236 GMT+2
Etiketak:
hedabideak
egin
askatasuna
adierazpen
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/14 19:45:45.349 GMT+2
Kafe bat hartzen nengoela Noticias de Gipuzkoa egunkaria libre geratu da. Hartu eta portadako argazkira joan zait begirada. Hiru zutabeko argazkia da eta irudian ertzainak eta poltsa batean sartuta dagoen gorpu bat, furgoneta batera sartzen ari direna. Horrela izan dut Tolosan gertatutakoaren berri. Argazki gogor horrek 14. orrian zabaltzen du informazioa. Laburki azalduko dut, zertaz ari naizen argi geratzeko. Tolosan gizon batek bere buruaz beste egin du. Herri erdialdean eta bonzo eran (bere gorputza erre du).
Gogorra, tristea eta kazetaritzan tratu egoki bat emateko zaila. Ez Berriak, ez Garak (ez du aipatzen) ez Diario Vascok ez dute haien portadetara eraman. Berria da ala? Harrigarria eta tristea baina noraino berria? Zer nolako tratua eman behar zaio?
Esan bezala informazioa zabaltzen du 14. orrian. Argazkia ez zait egokia iruditzen baina orri honek zur eta lur utzi nau. Lehenik eta behin, biktimaren izena esaten du (Berriaren Estilo Liburuak hori ez egitea gomendatzen du) eta gertaeraren inguruan xehetasun gehiegi ematen ditu: arreba agertu dela (garrantzitsua da arreba zela edo familia gerturatu zela?), gizonaren neska-lagunaK orain urtebete bere buruaz beste egin zuela etab, gorputza belztuta geratu dela (nola nahi zuten ba geratzea?). Elementu hauek beharrezkoak dira? Bai, esamesetan.
El Paíseko Estilo Liburuak hau dio “1.6. El periodista deberá ser especialmente prudente con las informaciones relativas a suicidios. En primer lugar, porque no siempre la apariencia coincide con la realidad, y también porque la psicología ha comprobado que estas noticias incitan a quitarse la vida a personas que ya eran propensas al suicidio y que sienten en ese momento un estímulo de imitación. Los suicidios deberán publicarse solamente cuando se trate de personas de relevancia o supongan un hecho social de interés general”.
Ale gehiago saltzeko, sentsazionalismora jo du.
Lotsagarria
Nork: Iñaki Landa.2008/06/14 19:45:45.349 GMT+2
Etiketak:
portada
noticias_de_gipuzkoa
tolosa
esamesak
xehetasun_gehiegi
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/11 09:25:42.158 GMT+2
Vocento taldeko El Correo egunkariaren inprimatze gunean jarritako bonbaren harira, adierazpen askatasunaren aldarria jarri dute mahai gainean hedabideek eta kazetari elkarteek. Hona hemen zenbait ikuspuntu gaiaren inguruan:
- Vocento taldearen agiria: "Una leccion de valor""(...)A los muchos que han inundado la redacción del periódico con sus palabras de cercanía, nuestro sincero agradecimiento. A los pocos que siguen sin condenar el chantaje y la violencia, sólo un mensaje, claro y alto: desde Vocento vamos a seguir defendiendo las libertades consagradas por la Constitución y, muy particularmente, porque es nuestro oficio y compromiso con la sociedad, la libertad de expresión y el derecho de los ciudadanos a recibir información veraz, plural e independiente. (...)"- Euskal Kazetarien Elkarteko agiria: "Atentatuaren kontra"
"(...) Ez gara inolaz ere xantaiaren eta lehergailuen indarrez kikilduko. Komunikabideetako langileok lanean jarraituko dugu bizitzaren eskubidearen alde eta adierazpen askatasunaren defentsan, inolako zentsurarik eta presiorik gabe erabilia izan dadin.
Denok jakin behar dugu komunikabideetako langileei zuzendutako erasoek adierazpen askatasuna eta informazio eskubideen kontrako erasoak direla, eta eskubide horiek guztiz oinarrizkoak direla gizarte demokratikoetan. (...)".
- Euskal Pen Klubaren oharra (hitzez hitz):El Correo-ren aurkako atentatua salatu du Euskal PEN Klubak
"Euskal PEN Klubak, ohar labur honen bidez, atzo ETAk Zamudion El Correo-ren errotatibaren aurka buruturiko atentatua salatu nahi du. Erasoa Bilboko egunkariaren kontrakoa ez ezik, adierazpen askatasunaren kontrakoa ere bada. Halaber, Euskal PEN Klubak El Correori eta haren langileei elkartasuna adierazi nahi die.
PEN Kluba Londresen sortu zen 1921ean, eta mundu osoko idazleen eta kazetarien eskubideen alde jarduten du".
- Deia eta Noticias taldearen editoriala: "La censura del terror"(...) "Desde la dignidad del ejercicio de informar, desde la honradez de servir a la opinión plural de los ciudadanos, quienes desempeñamos este oficio le decimos a ETA que la bomba que sacudió de madrugada las instalaciones de El Correo nos ha explotado a todos. Le decimos que, efectivamente, sus intervenciones violentas dan miedo. Pero también le decimos a ETA que, a pesar de que nos damos por enterados, estamos dispuestos a seguir asumiendo la convivencia con ese terror difuso porque sólo desde la libertad de expresión puede construirse una nación y sustentarse un pueblo. Le decimos a ETA que todos somos El Correo, no por corporativismo sino por puro compromiso democrático". (...)
- Gara-ren editoriala: "Ahots guztiak entzun, inor isilarazi gabe"(...) "Inork ez du inor isilarazi behar eta ahots guztiak entzun behar dira». Nork ez du hitz horiekin bat egiten? Bestela esanda, askatasuna aldarrikatzen duen oro hori oinarri hartuta lan egiteko prest al da? Benetako aldaketa demokratikoa behar da. Inork sekula bere burua «ez gaituzte isilduko» esatera behartuta senti ez dezan". (...)- Berria-n, Martxelo Otamendiren artikulua: "Erasoa adierazpen askatasunari"(...) "Ez dugu eskatuko, gatazkaren erdian, estatus berezi bat komunikabideontzat. Ez dugu eskatuko, askotan esan den bezala, komunikabideak gatazkatik atera behar direla, mundu eta herri honetan biziko ez bagina bezala. Baina eska dezakegu, eta eskatzen dugu, komunikabideei, denei, beren lana egiten uztea. Erasorik eta mehatxurik gabe". (...)- El Pais-en editoriala: "Bomba contra el espejo""Casi siempre los atentados han ido precedidos por ataques desde
los medios afines al terrorismo contra lo que consideran falta de
ecuanimidad de la prensa al tratar del 'conflicto'. Hace dos semanas,
tras las detenciones de Burdeos, el diario Gara editorializaba contra
los medios que se habían hecho eco de las versiones de Interior que
atribuían a los detenidos 'altas responsabilidades' en la banda. Ese
rotativo tuvo ocasión de dar su propia versión, si la tenía, pero no
parece que la forma de dirimir entre la suya y la del Gobierno sea
poner una bomba en un lugar donde hay 50 trabajadores".- El Mundo-ren editoriala: "ETA contra la libertad de opinion"(...) "El atentado contra el diario del grupo Vocento es, en realidad, un atentado contra la libertad de expresión y un intento de amedrentar a los periodistas. La banda cumple así las amenazas que ha venido destilando en los últimos meses. Ya el año pasado, desde la páginas de Gara, los terroristas emplazaron a los medios de comunicación a no 'echar más leña al fuego del conflicto'". (...)
Nork: berriki.2008/06/11 09:25:42.158 GMT+2
Etiketak:
hedabideak
askatasuna
atentatua
adierazpen
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/06/08 23:49:12.305 GMT+2
Europako Parlamentua hedabideei buruzko txosten bat eztabaidatzen ari da une honetan. Oraindik ez da iritsi osoko bilkura.
Europako Batasuneko hedabideen kontzentrazioari eta aniztasunari buruz izenburupean txostenaren proiektuak hainbat gai interesgarri jasotzen ditu.
Adibidez:
- Itxurazko aniztasunaren arriskua aipatzen du. Horregatik, hedabideen aniztasunaren kontzeptuan jabegoaren aniztasuna zein edukien aniztasuna kontuan hartu behar dela dio txostenak.
- Hedabideetako langileen lan baldintzak eskasak direla ohartarazten du. Multinazionalek tresneria teknikoan inbertitu dute eta ez langileen baldintzetan.
- Hedabideen ararteko moduko bat sortzea proposatzen du txostenak.
Dena den, gai berriena interneten bidezko hedabideekin lotuta dago:
- Txostenarem arabera, weblogen egileen eta ekoizleen nortasuna eta estatutu juridikoa ez da argi uzten irakurleen aurrean. Horrek zalantzak sortzen ditu iturrien fidagarritasun, inpartzialitate eta babesaz, baita kode etikoen aplikazioaz eta ekinbide judizialei buruzko erantzikizunaz.
- Horregatik
weblogen estatutu juridikoa argitzea proposatzen du, eta dei egiten du borondatezko etiketatzea egiteko. Hau da, weblogen atzean nor dagoen, ze interes eta asmo duen adieraztea proposatzen du Marianne Mikko eurodiputatuaren gidaritzapean egindako txostenak.
Txostenaren proiektua kontsultatzeko:
“Europako Batasuneko hedabideen kontzentrazioari eta aniztasunari buruz”.
Nork: pello urzelai.2008/06/08 23:49:12.305 GMT+2
Etiketak:
hedabideak
europako
weblog
aniztasuna
parlamentua
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/29 16:51:49.848 GMT+2
Hainbat hilabete pasa dira Anton Uriarte paleontoklimatologoaren
bloga bisitatu nuen azken egunetik. Astelehenean, webgune honetaz gogoratu eta sartu egin nintzen. Ez dakit Uriarteren ibilbidea ezagutuko duzuen, baina aldaketa klimatikoaren inguruan kritikoak izateko garrantzitsua iruditzen zait bere
artikuluak irakurtzea.
Asko hitz egin dugu aldaketa klimatologikoari buruz, baina zenbateraino da egia? Zer da egia? Zer ezjakintasuna? Zer puztu da? Ematen dizkiguten datuak, balorazioak... non dago gure zentzu kritikoa? Albisteak kontrastatu behar dira eta gai honetan bi joera nagusi ikusten ditut; alarmistak eta ukatzaileak.
Hedabide gehienak alarmisten alde jokatu dutela uste dut, All Gore buruzagiaren kanpaina aprobetxatuz. Anton Uriartek, El País egunkariaren kasua aipatzen du oraingoan.
Bere bloga interesgarria da komunikabideek aipatzen ez dituzten xehetasunak azaltzen dituelako. Kontrasterako gunea.
Nork: Iñaki Landa.2008/05/29 16:51:49.848 GMT+2
Etiketak:
kontrastatu
co2
anton_uriarte
aldaketa_klimatikoa
ukatzaileak
alarmistak
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/28 11:42:13.849 GMT+2
Kazetaritzan, bi lan tresna funtsezkoak dira: idazluma eta koaderno txiki bat. Beti eskupean behar genituzke, zer gerta ere. Hirugarren tresna grabagailua da. Beharrezkoa baino gehiago, erran nezake lagungarria dela. Hala ere, batzuetan trabagarria ere izan daiteke.
Noiz erabili grabagailua eta noiz apunteak?
- Elkarrizketa bat egiten dugunean, eta galdera-erantzun moduan idatziko dugunean, edo zeharka, grabatzea komeni da, elkarrizketatuak erran duena ahal bezain zehazki jasotzeko.
- Adierazpen bat oso zehatz hartu nahi denean, edo laburra bezain garrantzitsua denean, grabagailuak segurtasun bat ematen du. Gainera, egoeraren arabera, batzuetan errazago da grabagailuarekin aritzea.
- Norbaitekin denbora aski luze batez egon bagara, erreportai baterako, edo pertsona horren inguruko informazio baterako (potreta, erakusketa, liburu aurkezpen), baina ez badugu elkarrizketa gisa argitaratu behar pertsona horrekin ukan dugun elkarrizketa, baizik eta gure artikulua osatzeko baldin bada, grabagailua traba izan daiteke. Elkarrizketa horretan apunterik ez badugu hartu, gero, artikulua idazterakoan, elkarrizketa osoa berriz entzun edo pikatu beharko dugu. Horrek bi ondorio ditu: batetik, denbora galtzea elkarrizketa berriz entzuten eta pikatzen; bestetik, artikuluari zeharkako elkarrizketaren itxura emateko arriskua hartzea. Aldiz, apunteetan, inportanteena apuntatzen dugu, apuntatu ahala garrantzitsutzat daukaguna azpimarratuz goaz, eta artikulua idazterakoan denbora pila bat irabazten dugu. Ez gara hainbeste elkarrizketa horren menpe artikulua osatzerakoan, eta beraz, artikuluak ez luke hainbesteko zeharkako elkarrizketaren itxura…
Nork: eneko bidegain.2008/05/28 11:42:13.849 GMT+2
Etiketak:
metodoa
kazetaritza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2008/05/26 00:09:16.437 GMT+2
Kazetariaren zereginari buruz gogoeta interesgarriak irakurri ditut
Mikel Reparaz kazetariaren ahotan, Argian. Mikel Reparaz (Arbizu, 1975) Radio Euskadiko albistegietako burua da. Kazetari trebea da eta ahots ona du (nahiz eta koordinatzale lanetan ari denez, entzuleok nahi baino gutxiago entzun). Hona hemen elkarrizketatik nabarmendu nahi nituzkeen puntu batzuk:
-
Kazetaritza militantea: "Zer den kazetaritzaren militantea izatea? Zure lana egiari zor izatea,
askatasun osoz lan egitea. Horregatik diot, printzipioz behintzat,
kazetaritzaren militantea izatea ez dela beste militantziekin
bateragarria. Hori da enpresa publiko batek dauzkan zorrak, mugak eta
menpekotasunak gainditzeko modu eraginkorrena".
-
Begirada anitza: "Gauzak argiegi izatea galbidea izan daiteke kazetari batentzat.
Ikuspuntu ezberdinei erreparatzeak eta bestearen lekuan jartzeak, bila
zabiltzan egia hori behar bezala ikusten laguntzen dizute. Beti
pentsatu dut mundu guztia kontentu daukan kazetaria gaizki ari dela,
bakarra kontentu daukana zer esanik ez. Kanpoko eragile guztiak kritiko
eta deseroso baldin badauzkazu, aldiz, ongi ari zaren seinale".
-
Iturriak: "Iturriak beharrezkoak dira. Iturriak hausten edo eteten badira ez
daukazu zereginik. Baina ezin zara inoren lagun izan. Ezin diozu inori
gehiegizko konfiantza eman. Oreka hori da neurtzen eta mantentzen zaila".
-
Kontrastea: "Beti esaten dugu, eman aurretik, bi edo hiru iturritatik konfirmatu
behar dugula berria. Ezin dugu albistea eman konfirmatu eta kontrastatu
gabe. Hedabide batek ezin du beste hedabide batengan konfiantza osoa
jarri. Are gutxiago bizi garen garaiotan".
-
Albisteen iraungitzea: "Geroz eta gehiago obsesionatzen nau albisteen iraungitzeak. Harrigarria
da zein azkar iraungitzen diren. Garai batean, goizeko 8etan eta
iluntzeko 8etan parte berdintsua ematen genuen, eta orain orduro aldatu
behar izaten ditugu albistegiak. Oraintxe kontatzen ari zarena hemendik
ordubetera zaharra da, eta biharko egunkariak dakarrena prehistoria".
Nik ere sinisten dut kazetaritza militantean, egiari zor diona, ikuspuntu ezberdinak ulertzen eta bestearen lekuan jartzen saiatzen dena. Baina aitortu beharra dago zenbaitetan –bakoitzak jar dezala neurria– teoria eta praktika ez datozela bat.
Nork: pello urzelai.2008/05/26 00:09:16.437 GMT+2
Etiketak:
kazetaria
irratia
kazetaritza
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
Hurrengoak