Bidali zure artikulua

Aldiri aldizkarian zure artikuluak argitaratu ditzakezu.

Hauek izango dira Aldiriren hurrengo monografiak:

  • 24. zenbakia: “Paisaia badator” (2015): paisaia arautzen hasi dira berriki Administrazioak. Aukerez eta lehen eraginez idatziko dugu. [artikuluak 2015eko uztailaren 1 arte jasoko ditugu]
  • 25. zenbakia: “Kulturaren hiriburua?” (2016): kulturatik hiri-marketinera doan esparruaz hausnartuko dugu, Donostiaren 2016ko kultura-hiriburutzaren karira. [artikuluak 2015eko urriaren 10 arte jasoko ditugu]
  • 26. zenbakia: “Gizarte zahartua” (2016): demografia-piramidearen aldaketa kezkagarriak ondorio arkitektoniko eta urbanistikoak ekarriko ditu, dudarik gabe. [artikuluak 2016ko urtarrilaren 15 arte jasoko ditugu]
  • 27. zenbakia: “Arkitektura hezi” (2016): arkitekturaren irakaskuntzaz, pedagogiaz eta metodologiez gogoeta egingo dugu. [artikuluak 2016ko apirilaren 1 arte jasoko ditugu]
  • 28. zenbakia: “Egotektura” (2016): ikuskizunaren arkitekturaz eta arkitekturaren inguruko egozentrismoaz arituko gara. [artikuluak 2016ko uztailaren 1 arte jasoko ditugu]

Zure artikuluek monografia horiekin zerikusi gutxi dutela uste arren, edo bidaltzeko data pasa bazaizu, lasai bidali egizkiguzu. Toki bat egingo diegu!

Artikuluak bidaltzeko helbidea: aldiri.aldizkaria@gmail.com

 

Aldiri aldizkarian idazteko oharrak hemen irakurri.

Papereko aldizkarira harpidetzeko informazioa, hemen.

 

 

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude