Gesaltza Añanako hurrengo bi argazkiak alderatu. Perspektibak berdin-berdinak izan ez arren, bien arteko ezberdintasun nabari bi antzeman daitezke, gatz-larrainen eraberritze-lanak alde batera utzita:
Lehen argazkia 2007koa da. Bigarrena, 2015ekoa. Ezberdintasun nagusia goiko aldeko frontoian ikus daiteke: estalkia kendu diote (azken urteotan herri askotan jazotzen ari denaren kontra). Eta bigarren ezberdintasun bat ere bada: aurreko etxebizitza-eraikinaren adreiluzko fatxada eta arbel-koloreko estalkia materialez aldatu dituzte.
Antza, MECSA bulegoak aurrera eraman duen Edertze Planaren ondorio dira esandako bi esku-hartze interesgarriak, ondare-paisaiaren ikuspegitik burututakoak.
Zer iruditzen?
daniel says:
Ez da erabaki okerra nere ustetan. Pilotalekuaren estalkia, herriaren perfilarekin bat ba zetorren ez legoke gaizki estalkia, baina ikusita nolako eragina duen, ba primerako erabaki dela iruditzen zait. Altxaeraren berrikuntzei dagokionez, ere primeran, paisaia kulturala indartze bidean, halako erabakiak egoki datoztelakoan nago.
Ugaitz says:
Guztiz ados biokin, frontoiaren estalkia paisaia bisualean behintzat eskalaz kanpo zegoen. Eraldaketa interesgarria, dudarik gabe. Honen harira suposatzen dut Dani, frontoiek beregan gutxieneko eskala bat izanik, badirela beste kasu ugari euskal lurraldean paisaiaren profilean protagonismoa hartzen dutenak ez? Badakizu beste adibiderik?
Hala eta guztiz, txalotzekoa oso Añanak eman duen aldaketa bere osotasunean