2009/12/24 17:39:23.724 GMT+1
Monty Hallen paradoxa
Zer egingo zenuke? Hautatutako atea mantendu, edo bestea hartu oraingoan?
Jende gehienak berdin dela pentsatzen dut. Aukeratutakoari eutsi, edo iritzia aldatu berdin dela, itxita dauden ateen atzean kotxea eta kuia daude eta kokapena ekiprobablea delako. Eta horrela pentsatuta, askok eutsiko liokete lehen aukerari. Steve Selvinek plazaratu zuen paradoxa hau 1975an, baina ezaguna egin zen C. F. Whitaker-rek Marilyn vos Savant-i (garai batean munduko pertsonarik azkarrena) galdetu zionean 1990. Vos Savantek ondo erantzun zuen bere Paradeko zutabean: egokiena beste atea hartzea da.
Nahiz eta ondo erantzun, hika-mika handia zabaldu zuen. 10etatik 9 ez ziren ados Vos Savanten erantzunarekin, unibertsitateko irakasleak eta ikerlariak barne. Ulertzeko baldintzazko probabilitatea ulertu behar da. Hasieran, asmatzeko probabilitatea heren bat da. Baina oker bazaude, Kikok emandako informazioarekin, iritziz aldatuz gero, asmatuko duzu beti. Zuzen bazaude, aldatuz gero erreka joko duzu, noski. Hortaz, aldatzeko politikarekin zure kotxea lortzeko probabilitatea bi herenekoa da.
Azalpen grafikoa hemen duzue ingelesez. Estatu Batuetako telesaioan ahuntzak erabiltzen zituzten. Beste lekuren batean Perseo, bi gorgoiak eta printzesa bat erabili izan dira paradoxa hau adierazteko.
Paradoxaren dotorezia albo batera utzita, erabaki konplexuetan gaizki ulertzen ditugun jazoerak ekiprobableak direla pentsatzeko isuria dugula gogorazi nahi dut honetan. Hauteslearen isuriak kontuan hartu behar dira egoera askotan. Eta informazio berriarekin berriz pentsatu behar ditugu aukerak. Ez dadila izan dena "sostenella y no enmendalla".
Nork: iagirre.2009/12/24 17:39:23.724 GMT+1
Etiketak:
proiektuen_kudeaketa
paradoxak
probabilitatea
estatistika
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)
2009/10/06 15:30:10.251 GMT+2
Proiektuak maite zituzten kudeatzaileak
- CEINeko Carlos Urtasunek proiektuetan hain garrantzitsua den alde psikologikoak jorratu ditu. DeMarco-ren bi liburu oinarri, Adrenaline Junkies and Template Zombies eta Peopleware, lankideak sailkatzeko eta beraiekiko harremanak kudeatzeko aholkuak eztabaidatu ditugu. Usain bezalako jende iaioa, saltsa bologniarrari eta prozedimenduei ken diezaiekeguna, ataza aunitz batera egiteagatiko errendimendu galerak eta lantaldearen inplikazioa kide berrien hautaketan izan ditugu mintzagai.
- CEINeko
Raúl Sanz de Acedok proiektuen kudeaketarako softwarezko tresna bat nola hautatu zuten kontatu digu. Azkenean software libreko Redmine aukeratu dute, web bitartez erabiltzen den tresna bat. Finaleko galtzailea TeamWork izan zuten.
- Thomson-Reuterseko Ángel Sanzek PMIko ziurtagiriak nola lortzen diren azaldu digu. CAPM eta PMP eskaintzen ditu erakunde honek.
Nork: iagirre.2009/10/06 15:30:10.251 GMT+2
Etiketak:
proiektuen_kudeaketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/09/27 22:33:25.666 GMT+2
Web erabilerraztasuna
Web erabilerraztasuna lantzeko arrazoien artean, legea ez da nagusia. Erabilerraztasuna norbanakoak pairatzen dituen gabeziak gainditzen ditu, eta hori ez da ahuntz gauerdiko eztula. Gainera, testu-ingurutik eratorritako murrizketak ere estaltzen ditu, terminal mugikor ahulak edo argiztapen exkaxa kasu.
Erabilerraztasuna zabaltzeko asmoz W3C erakundeak WAI ekimena bultzatu du. Bere baitan ATAG, WCAG eta UAAG arauak daude.
Hitzaldia WCAG arauaren inguruan ibili zen. Lehen bertsioan 3 maila zeuden, eta espainiar legediak 2-AA maila betetzera behartzen du. Zehazki, UNE 139803:2004 egiaztapen araua aipatzen du legeak.
Ordutik WCAG 2.0 argitaratu dute (2008ko abenduaren 11ean), zeinek hautemangarritasun, egingarritasun, ulergarritasun eta sendotasun oinarriak azpimarratzen dituen.
Hala eta guztiz ere, Maria Ángeles irudiko, ez da funtsean aldatu araua.
Gero, hizlariak erabiltzen dituen praktika onak zerrendatu zizkigun. Ez ditut guztiak aipatuko, baina horra hor:
ALT, TITLEetaLONGDESCatributuak erabili.- Kontuz koloreen erabilerarekin, gizonen %10a Daltonismok jota dago eta.
- Adierazgailu semantikoak (
STRONG, EM, H1, H2) erabili, eta utzi diseinua estilu-orrientzarako. LANGatributuak erabili.TABLEetiketa taula-formako datuentarako da, ez diseinua moldatzeko.- Kontuan izan denboraren adierazleak, metadatuetan.
- Murriztu, ahal den neurrian, txertatutako interfazeak, eta alternatibak eskaini.
- Dispositibo guztietako idatzi, ahaztu "hobe zenuke nik gustoko dudan nabigatzailea erabili" bezalako mezuak.
Erabilerraztasunaren kontuan, zeintsuk dira ezagutzen dituzu webgunerik onena eta okerrena?eta ezin diot azken erantzuna zuei xuxurlatzeko tentaldiari eutsi:
TelemadridGaiaren inguruan informazio gehiago, erdaraz, Gaztela eta Leongo INTECOn.
Nork: iagirre.2009/09/27 22:33:25.666 GMT+2
Etiketak:
web
usagarritasuna
erabilerraztasuna
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/09/23 15:45:00 GMT+2
San Petersburgoko paradoxa
Gaurkoan ale bitxi bat ekarri nahi dizuet. Daniel Bernoulli matematikari ospetsuak plazaratu zuen, 1738an San Petersburgon emandako hitzaldi batean. Ideia, hala eta guztiz ere, bere lehengusu Nicolas Bernoulliri zor diogu.
Jo dezagun San Petersburgoko kasinoan joku berri bat asmatu dutela. Jokatzeko, sarrera ordaindu behar duzu, baina gero txanda guztiak dohainik dira.
Croupierrak txanda bakoitzean leon-kastillo botatzen du. Jokalariak kastillo (ifrentzua) ateratzen denean irabazten du, eta jokua bukatu da. Jokalariak irabazteko probabilitate osoa du, gero. Hala eta guztiz ere, saria ez da beti berdina. Lehen txandan asmatuz gero, rublo bat poltsikoratzen du. Bigarrenean, bi rublo. Hirugarrenean, lau rublo. Oro har, 2^(n-1) rublo ematen du kasinoak, n. txandan asmatuz gero.
Zenbat ordainduko zenuke sarrera gisa San Petersburgoko loteria honetan jokatzeko? Daniel Bernoullik sariaren itxaropen matematikoa erabili zuen sarrera hura kalkulatzeko. Lehendabizikoan asmatzeko probabilitatea 1/2 da, bider saria (rublo 1) berdin 1/2. Bigarren txandan asmatzeko probabilitatea 1/4 da, bider saria (2 rublo), berdin 1/2. Oro har, batuketaren termino bakoitza 1/2 da, eta hortaz sariaren itxaropen matematikoa infinitura doa. Zenbat ordainduko luke jokalari batek sartzeagatik? Daukan guztia!
Momentu bat. Sariaren itxaropen matematikoa infinitura doa, baina 1/2 probabilitatearekin rublo bakar bat irabaziko duzu. Benetan duzun guztia jokatuko zenuke? Ez, hortxe dago paradoxa. Jendeak asko jota 25 rublo jokatuko luke, baina ez duen guztia.
Paradoxa honek jendearen erabaki arrazionalak ulertzeko itxaropen matematikoa nahikoa ez dela erakusten digu.
Paradoxa konpontzeko ahaleginean Daniel Bernoullik Baliagarritasun marginal beherakorraren legea zirriborratu zuen, baina auzia ez dago guztiz itxita. Baliagarritasunaren teorian aurrera eginez, baliagarritasuna atributu-anitza dela ebaki zuten batzuek 1970 hamarkadan. Horren ondorioz balioaren hirukia sortu zuen Atkin-ek 1990an, proiektuen kudeaketan urrezko edo altzairuzko hirukia (iron triangle) esaten dioguna.
Katea kritikoa teknika barruan, baleko programazioa, azken finean, pentsamolde honetik datorkigu.
Beste batzuk paradoxa honen eta beste ezintasun batzuen ondorioz positibismoaren eta ekonomia neoklasikoaren kontra jo zuten, eta ikuspuntu postmodernista batetik kontsentsuaren bila abiatu ziren. Proiektuen kudeaketan erabiltzen dugun Delphi metodoa ildo honetatik datorkigu.
Keynesek arrisku erlatiboa aipatu zuen paradoxa hau konpontzeko asmoz.
Proiektuen kudeaketan arriskua nola kudeaketu, eta teknika berriak nola aplikatu jakin nahiez gero, oraintxe duzue aukera "Proiektuen kudeaketarako teknika berriak" ikastaroan.
Nork: iagirre.2009/09/23 15:45:00 GMT+2
Etiketak:
probabilitatea
estatistika
proiektuen_kudeaketa
ekonomia
paradoxak
erabakia
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/09/21 08:40:18.811 GMT+2
Technoratin izena eman (II)
Nork: iagirre.2009/09/21 08:40:18.811 GMT+2
Etiketak:
web20
blogak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/09/21 08:31:03.084 GMT+2
Technoratin izena eman (I)
Nork: iagirre.2009/09/21 08:31:03.084 GMT+2
Etiketak:
web20
blogak
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (1)
2009/06/16 15:11:48.978 GMT+2
Proiektuen kudeaketarako jakinmin bereziko taldea
- Thomson Reuterseko Juan Arraizak OPM3ri buruz hitz egin digu. Praktika onak eta gaitasunak zehazten ditu eredu honek, CMM-ren antzera, eta proiektuen kudeaketan proiektuaren, programaren eta proiektu-zorroaren dimentsioak aztertzen ditu. Dimentsio hauetaz gain erakunde-eragileak aipatu ditu.
- Indrako Carlos Monrealek administrazioarekin eramaten dituzten proiektuen berezitasunez jardun du. Barneko eta kanpoko proiektu kudeatzaileen arteko errol banaketaz, pertsonen garrantziaz (errotazioa gutxitu behar dela), arraskata neurtzeko aldeak (adibidez, bozketarako grina), hierarkiaren egonkortasunaz, arauez lotutako zuzendaritzaz eta horrelakoetaz mintzatu da, edozein proiektuan nagusiak diren arloak ahaztu gabe.
- Tracasako Mans Shapshak IT munduan sartu da, "Analista edo mamua" izenburupean. Bere hitzaldian software txarraren zioak gainbegiratu ditu, probatzeko metodologia kaskarra eta eragiketetako akatsak, kasu, eta diseinu alternatibak arakatzeko beharra defenditu du. Taldearen antolakuntzan The Software Design Studio/House proposatu du, arlo anitzeko teknikariak elkarrekin lanean jartzeko.
Nork: iagirre.2009/06/16 15:11:48.978 GMT+2
Etiketak:
proiektuen_kudeaketa
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/31 17:16:48.573 GMT+2
Unibertsitatearteko irakaskuntza telematikoa
Nork: iagirre.2009/05/31 17:16:48.573 GMT+2
Etiketak:
unibertsitatea
irakaskuntza_telematikoa
ikerketa
liburua
| Permalink
| Erantzunak (2)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/16 14:18:27.237 GMT+2
Erakunde baten helburua
Nork: iagirre.2009/05/16 14:18:27.237 GMT+2
Etiketak:
zuzendaritza
plangintza_estrategikoa
enpresa
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
2009/05/08 14:38:31.330 GMT+2
AnHitz
Lehen hitzaldia Elhuyar Fundazioko Igor Leturiak eskeini zuen. Txundituta utzi gintuen AnHitz 3Dtako pertsonaiarekin. Neskaren mugimendua, hizkuntza batetik bestera pasatzeko abilezia (ahots ezberdinez, momentuz), eta batik bat ahotsa ulertzeko erakutsi zuen adimena harrigarria zen. Ixa taldeko Kepa Sarasolak duela hamar urte hain urruti iritsiko zirenik ez zuela aurrez ikusten aitortu zidan. Egia esanda, galderen ulermenaz eta erantzunen egokieraz Igorrek eman zituen datuak, perfektuak izan gabe, oso txukunak dira.
Nork: iagirre.2009/05/08 14:38:31.330 GMT+2
Etiketak:
ieb2009
hizkuntza_teknologiak
anhitz
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)