Googlek datu publikoetarako APIa atera du

Googlek public data APIa atera du. Momentuz Google Pluseko datu publikoak soilik irakurri ditzakezu; hots, erabiltzaileen profila eta beraien jarduera publikoa. APIa hainbat lengoaietan erabiltzeko aukera badago, eta HTTPren bitartez RESTful aplikazioak eraikitzeko balio du. Datuak JSON formatuan itzultzen ditu.

Luze itxoindako berria da. Google+eko hazkunde harrigarriaren berri izan dugu lehenago, baina gaur egungo gizarte-sareetan oso lehia gogorra dago, eta hasierako hazkundea ez da nahikoa izango. Gizarte-sarearen inguruan enpresen, garatzaileen eta aplikazioen ekosistema beharrezkoa da. Orain ikusiko da Googlek Androidekin bezala bete betean asmatu duen edo Google Waverekin bezala erreka joko duen.

Gehiago jakiteko, jo Google Pluseko plataformaren blogera, Getting Started on Google+ API.

(function() {
var po = document.createElement(‘script’); po.type = ‘text/javascript’; po.async = true;
po.src = ‘https://apis.google.com/js/plusone.js’;
var s = document.getElementsByTagName(‘script’)[0]; s.parentNode.insertBefore(po, s);
})();

Iñaki Agirre