Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Guraso Elkartearen Koordinatzailea
Koordinatzaileak Guraso Elkarterako lan egingo du, Elkartea gurasoek osatzen dutelarik. Honako eginkizunak burutu behar dira, besteak beste: •Guraso Elkartearen idazkari lanak, elkarteko batzar eta batzordeetan: deialdiak, aktak, oharrak •Guraso Elkarteko bileren dinamizazioa •Bilerak eta harremanak hainbat eragilerekin: Herri EskolakoZuzendaritza, Udala, Sortzen, kiroldegia, musika eskola, eskolakiroleko eskualdeko Batzordea… •Arlo ekonomikoaren kudeaketa: aurrekontua, kontu orokorra, aurrkeontuaren kudeaketa, ordainketa eta kobrantzak… •Diru-laguntzen kudeaketa: diru-laguntza eskaerak, justifikazioak •Eskolaz kanpoko jardueren kudeaketa: *Eskola-kirolaren kudeaketa *Eskolaz kanpoko bestelako jardueren kudeaketa (kirol jarduerak, dantza, antzerkia, sormen tailerra, argazkilaritza…) *Izen-emateak eta taldeen antolaketa eta jarraipena Honako baldintzak bete behar dira parte hartzeko: • 18 urte baino gehiago izatea • Euskara maila egokia ahoz nahiz idatziz (koordinatzaileak euskaraz egin behar ditu bere lan betekizun guztiak). EGA edo baliokidea baloratuko da. • Informatika ezagupenak: kalkulu orriak, testu editoreak, aurkezpenetarako aplikazioak, posta elektronikoa, internet, sare sozialak… HAUTAKETA PROZESUA Eskabideak eta curriculumak aztertu ondoren, lanpostuaren betekizunak ondoen betetzen dituzten hautagaiei elkarrizketa edota ariketa praktikoa egingo dizkiegu. Horretarako, hautagai horiei telefonoz edota posta elektronikoz jakinaraziko zaie elkarrizketa noiz eta non egin behar duten. Honako alderdiak baloratuko ditugu: •Elkarteetako koordinatzaile gisa izandako lan esperientzia •Kirol, aisialdi edo irabazi asmorik gabeko antzeko elkarteetanizandako lan esperientzia •Kudeaketa ekonomikoan izandako lan esperientzia •Kirol, aisialdi edota arlo sozialeko prestakuntza (begirale, entrenatzaile eta antzeko titulu eta ikasketak) •Astigarraga herria eta Astigarragako herri eskola ezagutzea. AURKEZTU BEHAR DIREN DOKUMENTUAK Hautaketa prozesuan parte hartzeko honako dokumentuak aurkeztu behar dira: • Eskabidea behar bezala beteta (eskabidea egiteko eredua Astigarragako Herri Eskolaren web orrian dago: http://astieskola.eus/eu/guraso-elkarteko-koordinatzailea-hautatzeko-deialdia/ ) • Curriculuma AURKEZTEKO EPEA ETA MODUA Aurkezteko epea amaituko da urtarrilaren 22an Eskabidea eta gainerako dokumentuak bidali behar dira posta elektronikoz, helbide honetara: ahekoordinatzaile@gmail.com Lan-eskaintzaren ezaugarri gehiago: http://astieskola.eus/eu/guraso-elkarteko-koordinatzailea-hautatzeko-deialdia/
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau