- Info
Ikasleen txokoa - Iragarkiak
-
Zumaiako udaleku irekietarako begiraleak eta koordinatzaileak
-
Deialdia egiten duena: Zumaiako Udala
Baldintzak:
18 urte beteta izatea. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza tituluaren jabe izatea.
Euskaraz ulertu eta ongi hitz egitea.
Edukia: «Udako udaleku irekietarako» begiraleen eta koordinatzaileen aldi baterako kontratazio laboralak lehiaketa-sistemaren bitartez egiteko deialdia.
Udaleku irekien helburua, berriz, zera da; 3-12 bitarteko umeentzat (hau da, HH3 eta LH6koentzat, biak barne) gozamen-espazio ludikoa eskaintzea balio batzuk landuz, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna eta elkarbizitza, besteak beste.
Begiraleen kasuan, Txanda bakarraren kasuan lan eginez gero, kontratuaren iraupena uztailaren 3tik uztailaren 14 arte (biak barne) edo uztailaren 17tik uztailaren 28ra (biak barne) izango da, edo, bi txanden kasuan lan eginez gero, uztailaren 3tik uztailaren 28 arte (hau barne). Lanaldia, Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontuan izanik ezartzen duena izango da.
Koordinatzaileen kasuan, kontratuaren iraupena ekainaren 26tik uztailaren 28 arte (hau barne) izango da. Hala ere, epe hau aldatu daiteke lehenengo txandari dagozkion egunetara murriztuz edo prestaketa eta ondorengo lanak horrela eskatzen badute handituz, betiere zerbitzuaren beharrengatik. Lanaldia, Udalak aipatutako programari aurre egiteko beharrak kontuan izanik ezartzen duena izango da.
OHARRA: Ez da posible eskaera posta elektronikoz aurkeztea
Epea: 2017/03/13
Kontaktua:
Zumaiako Udala. Foruen Enparantza, 1- 20750 Zumaia (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 86 50 25
Iturria: 2017-02-21eko 36. Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
-
Hamaika Telebistak teknika arduraduna behar du Bilboko egoitzarako
-
Hamaika Telebistak teknika arduraduna behar du Bilboko egoitzarako, harremanetarako: idazkaritza@hamaika.eus
-
EMC ingeniaria
-
Bere eginkizun nagusien artean:
Diseinu, test eta balioztapeneko jardueren garapena bateragarritasun elektromagnetikoari lotuta (EMC)
Diseinu Elektrikoaren/Elektronikoaren euskarria.
Saiakuntzak eta emaitzen azterketak egitea eta arazoak konpontzen laguntzea.
Direktibak eta arauak interpretatzea eta aplikatzea: EMC, ez funtzionalak, etab.
Baldintzak:
Elektronikako Ingeniaritza/masterra, bateragarritasun elektromagnetikoa, sistema txertatuak, energia eta potentzi elektronika.
Elektronika analogiko/digitaleko, potentzi elektronikako eta elektromagnetismoko oinarriak ongi ezagutzea.
Esperientzia produktu eta sistemaren bateragarritasun elektromagnetikoko saiakuntzetan. Emaitzen interpretazioa eta analisia.
Europako direktibak eta araudiak ezagutzea produktu elektriko-elektronikoari dagokionez.
Araudiak interpretatzeko esperientzia eta ahalmena betekizun ez funtzionalen analisia egiteko eta ateratzeko.
Produktua diseinatzeko fasea ongi ezagutzea eta orientatzeko ahalmena, bateragarritasun elektromagnetikoko baldintzak betetzeko.
Informazio gehiago www.ikerlan.es webgunean
-
Zientziatako irakaslea
-
Zientzia perfileko pertsona baten bila gabiltza, 2. Batxilergoko ikasgaiak emango dituena. Gurekin harremanetan jartzeko: garun@garunakademia.com
-
Begiraleak behar dira
-
Apirilaren 10,11 eta 12an, Eskoriatzako Udalak, Txirikila aisialdi elkartearekin elkarlanean 3 egunetako aisi eskaintza bat prestatu asmo du. LH1etik LH6ra ikasten dabiltzan haurrei zuzendutako eskaintza izango da, goizez 10:00etatik 13:00etara. Kirol ekintzak, sukaldaritza, ginkanak, jolasak, igerilekua… gisa horretako ekintzak egingo dira, begirale taldeak programatu eta aurrera eramango dituztenak.
Oporraldiak programa hau prestatzeko begirale bila gabiltza. Interesatuak bidali kurrikuluma ondoko helbidera: gazteria@eskoriatza.eus
Ezinbestekoa izango da:
Euskeraz jakitzea
18 urtetik gorakoa izatea
Baloratuko da:
1. -Begirale titulua izatea, 3 puntu
3.- Magisteritza, psikologia, gizarte hezkuntza, pedagogia ikasten egoteagatik, 3 puntu
4. – Eskoriatzako udaleku irekietan begirale lanak: 2 puntu
5.- Beste herri bateko udaleku irekietan begirale lanak: 1 puntu
6.-Udaleku itxietan egoteagatik. 1 puntu
7.- Txirikila elkarteko kide izateagatik: 1 puntu
Eskoriatzakoek lehentasuna izango dute.
Izena emateko azken eguna: martxoaren 3a
Interesatuak kurrikulumak bidali: gazteria@eskoriatza.eus helbidera edo Tortolis ludotekara eraman.
Informazio gehiago
gazteria@eskoriatza.eus helbidean
943714688 telefono zenbakian
Kultur Etxean, 9:00-14:00
-
Administrazio eta finantzetako goi mailako teknikari bila
-
Durangaldeko enpresa batek administrazio eta finantzetako goi mailako teknikaria behar du enpresaren administrazioa eramateko. Jardun osoko lanpostu egonkorra da. Berehala lanean hastea aurreikusten da. Bidali cv-ak laneskaintzak@gmail.com
-
Aiaraldea Komunikazio Leihoak itzultzaile lan-poltsa osatu nahi du
-
ESKATZEN DUGU:
Lizentziaduna izatea, itzulpengintzan, filologian edo kazetaritzan.
Hizkuntzak: euskara eta gaztelania ezagutza handia.
Sarrerako probaldia gainditzea.
BALORATUKO DUGU:
Ordenagailuz lagundutako tresnak (Wordfast, Trados…) erabiltzen jakitea.
Itzulpen-lanetan esperientzia izatea.
Zinpeko itzultzailea izatea.
Kazetaritzan esperientzia izatea.
Aiaraldean jaio edo bizi izatea
Beste hizkuntza batzuk jakitea.
Administarzioko eta marketineko ezagutzak eta esperientzia.
Proiektuarekiko atxikimendua.
Askitasuna eta iniziatiba gaitasuna.
Interesatuta bazaude, bidali curriculuma eta aurkezpen gutuna otsailaren 23 baino lehen lanpoltsa@aiaraldea.eus helbidera
-
Informatikari bila ari gara CodeSyntax-en
-
Gurekin lan egiteko eta taldera gehitzeko jende bila ari gara. Informatika lanak egiteko bi pertsonen bila, alegia.
Teknologia eta proiektu interesgarriekin lan egiten dugula uste dugu. Teknologia libreekin lan egin eta puntan egoten saiatzen gara. Lantalde honetan ikusten baduzu zure burua, idatzi lasai.
Printzipioz, bi pertsona kontratatzekotan gabiltza:
Web garatzailea:
Ahal dela, Python lengoaia eta Django framework-aren ezagutza.
Beste lengoaiak baloratuko dira (java, php, …).
MySQL, PostgreSQL, ...
Aplikazio mugikorren garatzailea:
Aplikazio natiboak (android, ios) zein hibridoak.
AngularJS, HTML5, CSS, ...
Euskara eta ingelesa maila altua eskatzen dugu eta baloratzekoen artean, antzeko lanetan esperientzia (ezinbestekoa ez bada ere), lan taldean lan egiteko gaitasuna, ekimena, komunikaziorako gaitasuna, software librearen ezagutza, ...
Uste dugu giro oneko enpresa garela. Lantokia Eibarren dugu. Euskara, gaztelania eta ingelesa lan egiteko komeni badira ere, laneko hizkuntza euskara da eguneroko jardunean.
Interesatzen bazaizu bidali zure CV-a helbide honetara: info (a bildua) codesyntax.com
-
Pisukide gazte bila intxaurrondon
-
Kaixo! rakel (24) eta txetxu (27) gara. Intxaurrondo zaharreko gure pisutxorako 3. Pertsona baten bila gabiltza martxoaren 1ean sartzeko (pixkat lehenago ahalko litzake ere) pisuak 3 logela ditu, komuna ezezik beste gela guztiek kalera ematen dute. Pisua berriztatua dago, gas kalefakzioa, 2 balkoi ditu eta bista oso politak. Autobusa/topoa/trena gertu ditu eta grosera edo zurriola hondartzara oinez 15min. Garaje bat dugu txirrinda gordetzeko logelak hegoaldera ematen duen balkoi bat du, eguzkitsua beraz. 90eko ohea, mesilatxo bat eta bi armairu. Eskritorio moduko bat badu ere, nahi izanez gero kendu daitekeena. Pertsona gazte bat bilatzen dugu, pisuko dinamikan txertatuko dena, alaia eta aldi berean garbia. Noizbehinka pintxopotera animatuz gero itzel! prezioa 250 euro+gastuak. Kontraturik gabe. Padroia egiteko aukera badago. Animaliarik ez da onartzen eta erretzeko bi balkoi eder dituzu! deitu edo idatziguzu eta etorri pisua ikusi eta gu ezagutzera! aio!
Informazio gehiagorako: http://www.iragarkilaburrak.com/iragarkia/27790
-
Oarso bidasoko hitzak kazetaria behar du.
-