Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua object code Pisukide bila Antiguon 2017-18 ikasturterako
Kaixoo! Pixukide bila gabiltza, pixua Antiguo auzoan dago, unibertsitateetatik 5 minutura oinez. Pixua oso ondo dago, 4 logela, bainugela, egongela, terraza handi bat... ditu. Hilabetekoa 270€ da gastuak aparte. Interesatuta egonez gero jarri gurekin kontaktuan: 675628117
Sailkatua Octet Stream Irakasle-eragile lan poltsan izena emateko epea, zabalik
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak transmisio sailerako IRAKASLE-ERAGILE lan poltsa bat du, aurrera begira sortu daitezkeen beharrei erantzuteko. Bizkaiko Bertsozale Elkartearen transmisio proiektuan izan daitezkeen irakasle-eragile beharrei erantzuteko lan-poltsa du Elkarteak. Poltsan izena emateko epea zabalik dago, bai ikasturte honetan sortu daitezkeen ordezkapenetarako, baita aurrera begira sor daitezkeen ordu gehikuntzetarako ere. Eskatzen da: Bertsolaritza klaseak emateko gaitasuna Bertso mundua ezagutzea Unibertsitate mailako ikasketak izatea; magisteritza gradua izatea edo Irakasle Gaitasun Agiria (CAP/IGZ) izatea hobetsiko da Euskara maila ona izatea, EGA edo baliokidea Gida-baimena izatea Interesatuak bidali CVa eta motibazio gutuna ondorengo helbidera: bizkaia.administrazioa@bertsozale.eus Azken eguna: 2017-03-20.
Sailkatua object code Ruandan bertatik bertara proiektuak kudeatzeko teknikaria, medicusmundi araba/bizkaiarentzat
Hautatzen dugun pertsonak bertatik bertara lan egingo du Ruandan, tokiko bazkideekin batera koordinatuz eta bertan lantalde bat osatuz. Garatu beharreko lanak: medicusmundiren tokiko bazkideen gaitasunak indartu proiektuak modu egokian identifikatu, formulatu eta aurrera eramateko, finantziazio-eragile ezberdinek zehaztutako irizpideen arabera proiektuak kudeatuz. medicusmundiren tokiko bazkideen gaitasunak indartu genero eta giza eskubideen ikuspegia proiektuetan modu egokian txertatzeko. Proiektuaren Bizitza Zikloaren baitako proiektuak identifikatu, formatulatu, jarraipena egin eta ebaluatu, tokiko bazkidearekin batera. Tokiko bazkide bakoitzarekin egindako lana ebaluatu hiru hilean behin. Gainontzeko tokiko bazkideei Finantziazio Eragilearen eta medicusmundiren irizpideak eta orientazioak jakinarazi, Proiektuen Bizitza Zikloari dagokionez. Tokiko bazkideekin batera lan-estrategiak zehaztu medicusmundiren Plan Estrategikoaren arabera. Komunikazio egokia mantendu lantaldearen baitan, eta talde-dinamika egokia sustatu. Bilatzen dugun perfila: Unibertsitate ikasketak. Garapenerako Lankidetzan eta proiektuen kudeaketan formakuntza eta esperientzia izatea. Genero ikuspegiarekin lotutako graduondokoa izatea edo arlo honetan proiektuak kudeatu izana. Tokiko eragileen gaitasunak indartzeko formakuntza edo esperientzia izatea. Frantsesez ahoz zein idatziz adierazteko maila altua izatea. Informatika ezagutzak izatea txostenak, jarraipen ekonomiko-finantzieroa eta komunikatiboa egiteko. Lantaldean lan egiteko gaitasuna izatea eta ekintzailea izatea. Aurreikusten ditugun jarduerak egiteko koordinazio-gaitasuna izatea eta tokiko bazkideei formakuntza emateko gaitasuna izatea. Esate baterako, giza eskubideez, generoaz, formulazioaz, proiektuen kudeaketaz edo landa-eremuetan mugimendu kooperatiboen inguruko formakuntza emateko gaitasuna izatea. Egoki baloratuko dugu: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bultzatutako proiektuak formulatzen eta kudeatzen esperientzia izatea. Nekazaritzarekin edo elkarteen kudeaketarekin lotutako esperientzia eta formakuntza izatea. Ruanda edo Afrikako beste herrialde batzuetako ezagutza edo lan-esperientzia izatea. Taldeak saretzeko, animatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna izatea. Gaitasun eta sistematizazio metodologien ezagutza izatea. Lantaldean aritzeko gaitasuna izatea. Ingelera maila altua. Lanaldia: 2017 apirila – 2018 apirila Soldata: erakundearen baremoaren araberakoa. Hautagaiak: Gaur egungo argazkia duen Curriculum Vitae eta aurkezpen-gutuna bidali: medicusmundi bizkaia Virgen de Begoña kalea, 20, baxua, 48006 Bilbo edo honako e-posta helbideetara: proyectos.bizkaia@medicusmundi.es/itziar.inza@medicusmundi.es Erreferentzia: Cooperante en Ruanda CV bidaltzeko azken eguna: 2017ko martxoaren 25a Behin-behinean hautatzen diren pertsonak elkarrizketa egiteko deituko dira.
Sailkatua application/x-msdos-program Ingeniari elektronikoa (Danobat)
FUNTZIOAK: PLC / PC / CNC programazioa Softwarearen garapena Makinen diseinua eta sorkuntza Makinak martxan jartzea ESKAKIZUNAK: Formazioa: Goi mailakoa Ingenieritza/Masterra (Elektronika / Automatika-Elektronikan) Euskera eta inglesa (gutxieneko maila B2) Ezagutza: Kontrol numerikoak/ PLC eta CNC programazioa/neumatika, lubrikazio eta hidraulika alorretan oinarrizko ezagutza. Antzeko postuetan esperientzia eta ezagutza frogagarria. Makina-Erremintan esperientzia izatea kontuan hartuko da. Pertsona dinamikoa nahi da, iniziatibaduna eta harremanetarako, kudeaketarako eta taldean lan egiteko gaitasuna duena. Idazteko gaitasun handia. Bidaiatzeko prest egotea. ESKAINTZEN DA: Gaitasun handiko taldean lanean hastea. Lana burutzeko beharrezkoa den hasierako formazioa produktu eta teknologietan. Lanean hastea: Berehala. Konfidentzialtasuna bermatuko da. Izena emateko http://cv.danobatgroup.com/eu/ofertas/detalles/93?utm_source=twitter&utm_medium=comunicacion_dg&utm_campaign=DG0174
Sailkatua Octet Stream HTML5 eta Java garatzailea
DIDAKTIKER, didaktikaren ikerkuntzan espezializatutako enpresa aitzindaria da eta Adimen Artifiziala baliatzen duten software multimediak garatzen ditu. I+G taldera batzeko iniziatiba duen eta taldean lan egiten dakien programatzailea bilatzen dugu. Kode ninjak ongi etorriak dira :-) Eskaintzen dugu: Diziplina anitzeko lantalde euskaldun batean aritzea. Lanaldi trinkoa ostiraletan eta udan. Hizkuntzak ordenagailuz lagundurik ikasteko ikerketa proiektu berritzailetan parte hartzea. Berezko lan-hitzarmena onura sozialekin. Baldintzak Euskalduna izatea ezinbestekoa da. Ingeles maila ona izatea ere beharrezkoa da. Eskarmentua HTML5en eta CSS3n. Eskarmentua AngularJSen edo antzeko JavaScript frameworketan. Eskarmentua Javan, SQLn eta Subversionen. Teknologia berrietara egokitzeko erraztasuna eta ikasteko gaitasuna. BALORATUKO DA: MVC, Spring Framework, (progresive) web apps, ES6, UX diseinuak, PHP, software librea eta diseinu grafikoa. Laburpena Enpresa: bai&by Lan mota: Jardunaldi osoa Soldata: 20.000-25.000 Izena emateko lotura honetan http://www.lansarean.eus/eskaintza/bai-by/html5-eta-java-garatzailea
Sailkatua Octet Stream Robotika irakaslea
Gipuzkoako ikastetxe desberdinetan robotikako klaseak emateko irakaslea behar da. Eskolaz kanpoko ekintza, eguerdi zein arratsaldeko ordutegiarekin. Robotikan eskarmentua izatea baloratuko da. Baldintzak Magisteritza, Pedagogia, Ingeniaria, Informatika ikasketak izatea. Haur eta gaztetxoekin esperientzia izatea. Gidabaimena. Soldata: 15.000-20.000 Informazio gehiagorako j.rockbotic@avanzosc.es helbidera idatzi.
Sailkatua Arrasaten agente komertziala behar du aseguru agentzia batek
Irekia eta aseguruen munduan lanbide-karrera egin nahi duen pertsona behar da. Baldintzak: Beharrezkoa da arlo-komertzialean 6 hilabeteko eskarmentua izatea DBHko ikasketa titulua Kotxea eta gidabaimena Arrasaten edo inguruan bizitzea Baloratuko da: Euskara Harremanetarako: Naiara Aranburu naranburu@debagoiena.eus Tlf: 943 79 30 90
Sailkatua Pisukide bila Egian
Sailkatua Itzultzaile bat behar dugu (es-eu)
Saretik hizkuntza zerbitzuak enpresak tolosan duen bulegoan hilabete batzuetarako itzultzailea behar dugu. Izena emateko, idatzi saretik@saretik.eu helbidera. Horretarako azken eguna: martxoak 13. Eskerrik asko
Sailkatua Goi mailako teknikaria lan arriskuen prebentzioan (DanobatGroup)
FUNTZIOAK: Prebentzioko departamentuari laguntza eman. Prebentzioko dokumentazioa eguneratu. Prebentzio arloko kudeaketa lanak (ikuskapenak etab.). Enpresa jardueren koordinatzioa prebentzio arloan. ESKAKIZUNAK: Formazioa: Ingeniaritza teknikoa edo diplomatura / Gradua edo Goi mailako ingeniaritza edo Lizentziatura / Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa (gutxieneko maila B2). Pertsona dinamikoa eta talde lanean aritzeko gaitasuna duena nahi da. Bidaiatzeko prest egotea. ESKAINTZEN DA: Gaitasun handiko taldean hastea lanean. Lana burutzeko beharrezkoa den formazioa produktu eta teknologietan. Lanean hastea: Berehala. Konfidentzialtasuna bermatuko da. Izena emateko hurrengo loturan http://cv.danobatgroup.com/eu/login