- Info
Ikasleen txokoa - Iragarkiak
-
Goi mailako teknikaria lan arriskuen prebentzioan (DanobatGroup)
-
FUNTZIOAK:
Prebentzioko departamentuari laguntza eman.
Prebentzioko dokumentazioa eguneratu.
Prebentzio arloko kudeaketa lanak (ikuskapenak etab.).
Enpresa jardueren koordinatzioa prebentzio arloan.
ESKAKIZUNAK:
Formazioa: Ingeniaritza teknikoa edo diplomatura / Gradua edo Goi mailako ingeniaritza edo Lizentziatura / Masterra Lan Arriskuen Prebentzioan
Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa (gutxieneko maila B2).
Pertsona dinamikoa eta talde lanean aritzeko gaitasuna duena nahi da.
Bidaiatzeko prest egotea.
ESKAINTZEN DA:
Gaitasun handiko taldean hastea lanean.
Lana burutzeko beharrezkoa den formazioa produktu eta teknologietan.
Lanean hastea: Berehala.
Konfidentzialtasuna bermatuko da.
Izena emateko hurrengo loturan http://cv.danobatgroup.com/eu/login
-
Telebistako errealizatzailea
-
Telebistako errealizatzailea behar dugu #Goiena-n. Interesatuak: idazkaritza@goiena.eus
-
Gure taldean lankide berri baten bila gabiltza
-
MGEPeko Informazio Sistemetako Software Garapen taldean bete beharreko lanpostu bat dugu, eta hau beteko duen kidearen bilaketari ekin diogu.
Gure arloan MGEP eta MUko beste fakultateentzako zerbitzuak ematen ditugu, eta lanpostu honetarako bilatzen duguna analista-programatzaile bat da.
Zer eskaintzen dugu? Urtebeteko kontratua, apirilean hasita.
Zer da bilatzen duguna? Lan egiteko eta ikasteko gogoz dagoen pertsona bat, talde-lanean aritzeko gai dena.
Horretaz gain, hauek dira baloratuko diren hainbat gauza:
Web programazioan esperientzia izatea, bereziki PHP lengoaiarekin eta Symfony framework-a erabilita
Informatika alorreko ingeniaritza edo gradu titulua izatea
Datubaseen ezagutza aurreratua izatea.
Datubaseetan oinarrituriko garapenean esperientzia izatea.
Euskara eta ingeles maila altua
Hezkuntza erakundeetan lan-esperientzia izatea
(Arlo hauetan esaiguzu zeintzuk diren ezagutzen dituzun erremintak, teknologiak, egindako lanak, etab.)
Gure kide berria zu izan nahi baduzu, emaiguzu zure berri hurrengo helbidean:
laneskaintza_is@mondragon.edu
Hautagaiak jasotzeko epea 2017ko martxoaren 15ean bukatuko da, beraz interesaturik egon ezkero bidali zure CVa lehen bai lehen!
-
Bai Euskarari Elkarteak bi langile xerkatzen ditu Ipar Euskal Herrian aritzeko
-
Bai Euskarari Elkarteak bi langile xerkatzen ditu Bai Euskarari Ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen segimendua egiteko
Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:
Curriculuma eta erreferentziak.
Harreman eta antolakuntza gaitasuna.
Antzeko lanetan aritu izana.
Euskara eta frantsesa ongi menperatzea.
Gida baimena eta autoa behar dira.
Baldintzak
Denbora erdiko lanpostua.
Apirila erditsutik ekaina erditsurako kontratua.
www.lansarean.eus
-
ARTIUM Liburutegi eta Dokumentazio-Zentrorako Dokumentazio- eta Berrikuntza-koordinatzailea
-
Liburutegi eta Dokumentazio-Zentrorako Dokumentazio- eta Berrikuntza-koordinatzaile bat lan-kontratu mugagabe eta finkoz kontratatzeko deialdia eta oposizio-lehiaketa bidezko hautaketa-prozesua.
Eskariak aurkezteko azken epea: 2017ko martxoaren 17ko 14:00ak arte.
Eskabide-orriak Artium-en webgunean (www.artium.org) jaso daitezke.
-
2017ko udaldirako eskualdeko koordinatzailea, Bizkaiko hondartzetako Asistentzia, Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuaren programaren barruan
-
Lanpostua:
Eskualdeko koordinatzailea
Eskainitako lanpostu kopurua:
9 (lanaldi osokoak)
Profila:
Uretako soroslea
Dagozkion hondartzen eta jardueren ezagutza orokorra izatea
Aurreko denboraldietan Bizkaiko hondartzetan lan egin izana
UNE-EN-ISO 9001 arauaren oinarriak eta, bereziki, erabiltzaileen gogobetetasunaren berri jasotzeko teknikak ezagutzea
UNE-EN-ISO 9001 arauaren oinarriak eta, bereziki, hondakinen kudeaketako eta ingurumen alderdien identifikazio eta ebaluaziorako erak ezagutzea
Hondartzetako neurketak eta datuen analisia egiteko ezagutzak
Gidabaimena
Itsasontziko patroi baimena
DESA edo DEA titulua
Hizkuntzak: euskara
Kontuan hartuko diren merezimenduak:
Beste hizkuntza batzuk: ingelesa, frantsesa…
Esperientzia edo/eta boluntariotza Gurutze Gorrian, Sorospen eta Larrialdien arloan edo/eta Itsas Salbamenduaren arloan
Trebetasun pertsonalak:
Taldean lan egiteko eta taldeak kudeatzeko trebetasuna
Gizarte-trebetasunak
Pertsona dinamikoa eta irekia izatea
Funtzioak:
Dagokion eskualdeko hondartzetako lan errutinen plangintza egingo du
Bere ardurapean diharduten sorosleek dagozkien funtzioak behar bezala betetzen dituztela begiratuko du
Esleitutako baliabide material guztien mantentze eta erabilera egokia dela gainbegiratuko du
Hondartzan erabilgarri dauden baliabide mugikorren erabilera gainbegiratuko du, aldian-aldian
Gorabeheraren bat antzemanez gero, Koordinatzaile Orokorrari jakinaraziko dio
Hondartzetako Soroslearen Gidaliburuan agertzen diren beste funtzio batzuk
Hautaketa-prozesuaren faseak:
2017ko apirilaren 5etik 12ra, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, Jose María Olabarri kaleko 6. zenbakian, izen-ematea egitea eta ezinbesteko dokumentazioa aurkeztea (NANaren fotokopia, gizarte-segurantzako norberaren zenbakiaren fotokopia, bankuko kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria, karnet tamainako argazkia, Curriculum Vitaea eta lanposturako eskatutako tituluen jatorrizko agiria eta fotokopia)
Proba teorikoa (azterketa) eta elkarrizketa pertsonala, 2017ko apirilaren 27an
Nahitaezko prestakuntza, hasierakoa, maiatzaren 6 eta 7an
Nahitaezko prestakuntza, amaierakoa, maiatzaren 13 eta 14an eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak zehaztu beharreko beste egun batean
Nahitaezko osasun azterketa eta lan arriskuen prestakuntza (ordutegia, zehazteko)
Kontratuaren ezaugarriak:
Aldi baterakoa, lan edo zerbitzukoa (ekainaren 1etik irailaren 30era)
-
2017ko udaldirako uretako sorosleak, Bizkaiko hondartzetako Asistentzia, Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuaren programaren barruan
-
Lanpostua:
Uretako soroslea
Eskainitako lanpostu kopurua:
154 (lanaldi osokoak)
Profila:
Lehen laguntzak
Uretako soroslea
DESA edo DEA titulua
18 urtetik gorakoa
Hizkuntzak: euskara
Kontuan hartuko diren merezimenduak:
Espazio Naturaletako Profesionaltasun Ziurtagiria
Patroi titulua
Beste hizkuntza batzuk: ingelesa, frantsesa…
Antzeko lanpostu batean esperientzia izatea
Esperientzia edo/eta boluntariotza Gurutze Gorrian, Sorospen eta Larrialdien arloan edo/eta Itsas Salbamenduaren arloan
Trebetasun pertsonalak:
Taldean lan egiteko trebetasuna
Gizarte-trebetasunak
Pertsona dinamikoa eta irekia izatea
Funtzioak:
Erabiltzaileak behar bezala babestea
Abisurik jasoz gero, berehala erantzutea
Arriskuan dauden edo arreta behar duten bainulari/erabiltzaileei laguntzea
Ekipo eta material guztiak erabiltzeko baldintza egokietan edukitzea
Hondartzetako Soroslearen Gidaliburuan agertzen diren beste funtzio batzuk
Hautapketa-prozesuaren faseak:
2017ko apirilaren 5etik 12ra, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, Jose María Olabarri kaleko 6. zenbakian, izen-ematea egitea eta ezinbesteko dokumentazioa aurkeztea (NANaren fotokopia, gizarte-segurantzako norberaren zenbakiaren fotokopia, bankuko kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria, karnet tamainako argazkia, Curriculum Vitaea eta lanposturako eskatutako tituluen jatorrizko agiria eta fotokopia)
Proba fisiko konbinatua (lasterketa, 800 m, eta igeriketa, 600 m), 2017ko apirilaren 22an, 09:00etan, Plentziako hondartzan
Proba teorikoa (test motako azterketa), 2017ko apirilaren 24an –ordutegia, zehazteko), eta elkarrizketa pertsonala, 2017ko apirilaren 25, 26 eta 27an
Nahitaezko prestakuntza, hasierakoa, bi txandatan: 2017ko maiatzaren 6 eta 7an, edo 2017ko maiatzaren 8, 9, 10 eta 11n
Nahitaezko prestakuntza, amaierakoa, bi txandatan: 2017ko maiatzaren 13 eta 14an
Nahitaezko osasun azterketa eta lan arriskuen prestakuntza (ordutegia zehazteko).
Kontratuaren ezaugarriak:
Aldi baterakoa, lan edo zerbitzukoa (ekainaren 1etik irailaren 30era)
-
Irakasle bat kontratatu nahi du Ikus-entzunezko Komunikazio graduak Argazkigintza artistikoa eta Grafismoa ikasgaiak emateko
-
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak irakasle bat kontratatu nahi du Ikus-entzunezko Komunikazioa graduan berehala eskolak ematen hasteko. Irakasleak eman beharko ditu bi ikasgai: Argazkigintza artistikoa eta Grafismoa.
Interesatuek bidali beharko dute curriculuma, "Komunikazioa" ezagutza arloa aukeratuta, hurrengo helbidera:
http://www.mondragon.edu/eu/guri-buruz/lan-egin-gurekin
2017ko otsailaren 28ra arte jasoko dira interesatuen curriculumak.
Honako ezagutzak hartuko dira kontuan kontratazioa egitarakoan:
Argazkigintza artistikoa
Reflex argazki kamera.
Adobe Photoshop.
Adobe Lightroom (edo Camera Raw programa).
Argazkigintza garaikidearen oinarriak.
Argazki erakusketa garaikide bat antolatzeko gaitasuna.
Grafismoa
Adobe After Effects.
Telebista programa batean grafismo egokiak identifikatzeko eta sortzeko gaitasuna.
Ezinbesteko baldintzak:
Lizentziaduna izatea.
EGA tituluduna izatea.
-
Kutxa Ekoguneko Ingurumen Hezkuntzako Arduraduna
-
Lanpostuaren deskribapena eta perfila Kutxa Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortzeko makina bat ideia proposatzen dituen parkea da. Kutxa Fundazioak bultzatuta, bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da hezkuntza, aisia eta berrikuntzaren bitartez.
Aldi berean, herri eta eskualdeetan aliantza bidezko proiektuak sustatzen ditu beste erakundeekin batera jasangarritasunaren sarea josiz.
Ardurak eta eginkizunak:
INGURUMEN HEZKUNTZAKO PROGRAMA- Estrategia desberdinetako
arduradunekin Ingurumen Hezkuntza eskaintza definitu (0-18 urtekoentzat) eta
eskaintza hau gauzatzeko prozesuak proposatu. Eduki berriak hezkuntzarako baliabide bihurtu, hezkuntza programa osatu, garatu, eta ebaluatu, bai diseinu fasean eta exekuzio fasean; eta helburu hau lortzeko behar diren materialak sortu edo lortu. Hezitzaileen taldea kudeatu (formazioa, ebaluaketa, ...), behar denean hezitzaile lanetan lagundu eta programaren kalitatea eta berrikuntza sustatu. Hezkuntza formala zein aisiarekin lotutakoaren aurrekontuak kudeatu.
PARKEAREN DISEINUA- Ingurumen hezkuntzarekin lotutako edukien diseinua eta planifikazio lanak egin, garapenean eta exekuzioan lagundu, eta jarraipena egin. Edukiak hezkuntzarako baliabide bihurtzen lagundu eta haur eta familien ikuspuntutik beharrak asetzen lagundu.
KOMUNIKAZIOA- Ingurumen Hezkuntzarekin lotutako marketin eta komunikazio teknikariekin elkar lana egin.
KUTXA FUNDAZIOA- Kutxa Fundazioaren aterkipean dauden hezkuntzako beste proiektuekin eta pertsonalarekin harreman izan eta elkarlana egin.
Hautagai izateko baldintzak:
1.Hezkuntzako alorreko titulu ofizial bat izatea oinarrizko ingurumen jakintzarekin osatua. Baloratuko dira ere ingurumen zientziatan edo biologian lizentziatua edo graduatua izatea, hezkuntza alorreko jakintzarekin osatua.
2. Ingurumen hezkuntzan, hezkuntza formalean edo denbora librean gutxienez
urte bateko lan esperientzia izatea.
3.Ibilgailuak gidatzeko B motatako baimena izatea.
4.Euskarazko C1, EGA edo baliokidea izatea.
5. Ingeleseko ulermena bermatuta izatea.
6. Ingurumen eta jasangarritasun gaietan sentsibilizatuta egotea (kontsumo
ohiturak, hondakinen kudeaketan, arlo horretan formazioa izatea, afizioetan
natura, ...).
7. Asteburu batzuetan lan egiteko disponibilitatea
Hautagaiaren perfila:
1. Autonomoa eta lan desberdinetara egokitzeko ahalmena.
2. Haur eta gazteekin lana egiteko pazientzia eta jarrera positiboa.
3. Sortzaile eta berritzailea izatea.
4. Diziplina ezberdineko lantaldean aritzeko gaitasuna.
5. Plangintzarako eta egoera berriei moldatzeko gaitasuna.
Tfnoa. 943 55 20 20 | www.ekogunea.eus
-
Naturan hezitzailea baso eskola bat pilotatzeko
-
(aurkezteko azken eguna martxoak 3 da)
Kutxa Ekogunea etorkizun jasangarriago bat lortzeko makina bat ideia proposatzen dituen parkea da. Kutxa Fundazioak bultzatuta, bere misioa kontzientziaziotik ekintzara igarotzeko bidea erraztea da hezkuntza, aisia eta berrikuntzaren bitartez. Aldi berean, herri eta eskualdeetan aliantza bidezko proiektuak sustatzen ditu beste erakundeekin batera jasangarritasunaren sarea josiz.
Baso eskola bat pilotatu nahi dugu Kutxa Ekogunean. Ikasturte honen bukaeran hasi, eta irailetik aurrera datozen bi ikasturte osoetan (2017-2018 eta 2018-2019).
Bilatzen ari garen pertsonaren perfila hurrengoa da:
-Formazioa: hezkuntzako gradua edo Haur Hezkuntzakoa
-Haurrekin esperientzia denbora librean, eskolan eta naturan
-Naturazalea edo ta naturaren ezagutza
-Ikasteko eta entzuteko gaitasunak: “ustekabekoak” kudeatzeko malgutasuna eta etengabe “sortzen” joango den proiektu konplexu baterako ikasteko eta lan-talderako gaitasunak
-Trebezia sozialak: publikoarekin harremantzeko gaitasuna, entzuteko gaitasuna, haurrekin pazientzia
-Elebiduna (euskara eta gaztelera) eta hitz egiteko erraztasuna
-Musikazalea eta hobe instrumentu bat jotzen badu edota abestea gustatzen bazaio
Gure eskaintza:
-Prestakuntza-
oMateriala eta aholkularitza
oMartxotik Ekaina arte ikastaro luze bat 5 asteburuetan
oEkainaren azken astean ikastaro trinko bat: naturaren ezagutza eta joko librea
oBerak proposatutako pedagogia berde eta pedagogia berritzaileen inguruko prestakuntza
-Kontratua:
oMartxotik ekainera
o2017-2018 ikasturtea eta agian 2018-2019 ikasturtea ere
Telefonoa:943 552020/ekogunea@ekogunea.eus