Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua Octet Stream Liburutegiko laguntzailea (Eibar)
Izena emateko epea 2017ko urtarrilaren 24ra arte dago zabalik. Lanpostuaren deskribapena: Helburua: Juan San Martin Udal Liburutegian dauden euskarazko literatura-liburuak apal batetik bestera aldatzea eta euskarazko liburu edo eleberri guztiak apal jakin batzuetan lagatzea. Egindako aldaketa horiek katalogoan eta liburuetan bertan jasotzea. Euskarazko liburu-funtsa ezagutzera ematea. Egindako lanaren memoria egitea eta plantillak prestatzea lekuz aldatu den funts horren jarraipena egiteko. Derrigorrean bete beharreko baldintzak: Ikas-graduatua. Liburutegietan aritutakoa izatea edo liburutegi-prestakuntza izatea. Katalogazio-arauen ezagutza. SHUren ezagutza (sailkapen hamartar unibertsala) Liburuak gaika sailkatzeko ezagutza. Absynet liburutegiak kudeatzeko programaren ezagutza edo horren pareko beste programaren baten ezagutza. 2. HE (Administrazio Publikokoa) Ahal dela, Eibarren edo eskualdean erroldatutakoa izatea. 35 urte edo gutxiago dituen lanbagetua edo 45 urtetik gorakoak, lan eskaintza honen baino 6 hilabete lehenago inskribatuta izatea edo 55 urtetik gorakoak Epe luzeko langabetuak izatea, hau da, lan eskaintza honen aurreko 18 hilabeteetan, gutxienez, 12 hilabetez inskribatua egotea edo Baztertze-arriskuan dauden pertsonak. (2016-06-16ko EHAAn araututakoaren arabera EBAZPENA, 2016ko ekainaren 15ekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena) Minusbaliotasuneko pertsonak edo Familia ardurak dituzten emakumeak (ezgaituak diren senar edo 26 urtetik beherako seme alabak izatea) Genero indarkeriaren biktimak diren emakumeak Kontratu-mota: Obra eta zerbitzua Kontratuaren iraupena: 4 hilabete Lanaldia: % 50 edo egun erdikoa Lanean hasteko data: Berehala Interesa duten pertsonek Lanbiden izena eman behar dute 2017ko urtarrilaren 24a baino lehen, hurrengo lan eskaintza zenbakian: 162017000471. Informazio gehiago nahi izanez gero interesatuek 943-023802 (Lanbide) telefonora deitu edo Lanbideko web orrira jo dezakete.
Sailkatua application/x-msdos-program Euskal Autonomia Erkidegoko Admnistrazioak hainbat Lan-poltsa haunditu behar ditu.
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK LAN-POLTSA HAUEK HANDITU BEHAR DITU: - Administrazioko Goi mailako kidegoa - G. M. T. Kidegoa: Zuzenbidean Lizentziatua Aukera - G. M. T. Kidegoa: Artxibozain, Liburuzain eta Dokumentazioa Eskala (3. H.E.) - G. M. T. Kidegoa: Osasun Publikoa Eskala (3. H.E.) - Orientatzailea (lanekoa) - Administrari kidegoa (2. H.E.) - Enpresako Medikua BETEKIZUNAK: Deialdi bakoitzean berariaz zehazten diren titulazioa eta bestelako betekizunak. Argibideak eta eskariak egiteko: - INTERNET: www.ivap.euskadi.eus Atala: Enplegu Publikoa, Lan-poltsak (Eusko Jaurlaritza) Bide hau erabili behar da eskaria egiteko, baita tasak ordaintzeko ere banka elektronikoko bezeroa bazara, horrela nahi izanez gero. Internet bidezko izapidea KZgunea sarearen edozein gunetan ere egin daiteke. Zuzeneko Argibideak: (Astelehenetik ostiralera, 8:30etatik 14:00ak arte) Vitoria-Gasteiz: IVAPeko egoitza (Donostia-San Sebastián 1, LAKUA) Bilbao: IVAPeko egoitza (Errekalde zumarkalea 18) Donostia-San Sebastián: IVAPeko egoitza (San Bartolomé 28) Oñati: IVAPeko egoitza (Unibertsitate Zaharra) Eskariak aurkezteko epea: 2017ko urtarrilaren 23tik otsailaren 3ko 14:00ak arte.
Sailkatua Garapeneko teknikariak eta sistemetako teknikariak
Sailkatua Euskarako eta gaztelerako filologian lizentziatuak behar ditugu
Euskarako edo gaztelerako filologian lizentziatuak behar ditugu ordezkapenetarako. Bidali zure CVa seaska@ikastola.eus
Sailkatua Hamaika Telebistak komertziala behar du Donostian
Hamaika Telebistak KOMERTZIALA behar du Donostian! Klikatu: https://p.antavo.com/EhE/ eta bidali curriculuma urtarrilak 23a baino lehen.
Sailkatua Octet Stream Java Programatzailea
ava programazioan ezagupen trinkoak dituen programatzaile baten bila gabiltza, gure enpresan lanpostu mugagabe bat betetzeko. Euskara eta Ingelez maila altua baloratuko da. Baldintzak * Informatikan gradua * Java prgramazioa * Web garapena: Javascript, HTML, CSS * XML, XPath, XSLT http://www.lansarean.eus/eskaintza/oreka-it/java-programatzailea
Sailkatua GAZTEZULO ilustratzaile bila dabil!
GAZTEZULO ilustratzaile bila dabil! Zure lana munduari erakutsi nahi badiozu, hauxe duzu zure aukera! gaztezulo.eus/kontaktua
Sailkatua Octet Stream Talentudun gazteak Euskal Herria
Proiektu Berrirako Gazteak Bilatzen dira. Euskal Herrian hainbat lan zentro dituen erakundeak goi mailako ikasketak dituzten pertsona gazteak bilatzen ditu. Konpromezuko pertsonak nahi ditugu, euskararen domeinua eta arlo sozial, kultural edo eta politikoan parte hartu izana erakusteko gai direnak. Baldintzak - Goi mailako prestakuntza (Gradua edo lizentziatura) - Euskara menperatzea - Arlo sozial, kultural edo eta politikoan parte hartu izana *** Proiektu honekin bat egiten baduzu, bidali ezazu zure kurrikuluma eta aurkezpen eskutitza seleccion@ingroupconsultoria.com helbidera. Bertan , funtsezkoa izango da arlo sozial, kultural,..izan duzun partaidetza adieraztea.
Sailkatua Octet Stream PCB diseinuaren eta muntaketaren teknikaria (elektronika)
FUNTZIOAK: Sistema txertatuen elektronikari lotutako proiektuen garapena: Eskematikoen atzipena PCB diseinua Txartel elektronikoen muntaketa eta konponketak Osagaien biltegiaren kudeaketa Mihiztaketa laborategiaren kudeaketa eta mantentze lanak Azpikontratazioen kudeaketa eta sistema elektronikoen fabrikatzaileekiko solaskidea izatea (EMS) ARDURAK: Mihiztaketa laborategiko arduraduna izango da, eta proiektu buruekin eta proiektuen garapeneko buruekin solaskidea izango da. Baldintzak: PRESTAKUNTZA: Mantentze lan elektronikoetako goi mailako teknikaria / sistema txertatuen garapeneko teknikaria / Ingeniaritza Elektronikoko Gradua / Goi mailako zikloa edo gradu baliokideak. ESPERIENTZIA: Lan esperientzia egiaztatua aurretik esandako eginkizunetan (2 urte edo gehiago). GAITASUNAK: Trebetasunak eta ezagutza teorikoak: Diseinu elektronikoko tresnak ezagutzea (adibidez, Altium) Txartel elektronikoak fabrikatzeko prozesuen gaineko ezagutza PCB diseinuaren gaineko ezagutza EMS sistema elektronikoen fabrikatzaileek dituzten eskakizunen gaineko ezagutzak edukitzea baloratuko da Trebetasun pertsonalak: Proiektu buruarekin eta sistema elektronikoen fabrikatzaileekin gai teknikoez hitz egiteko gaitasuna Irtenbideak proposatzeko ekimena eta irtenbideak abian jartzeko gaitasuna Zereginak kudeatu eta lehenesteko gaitasuna https://labur.eus/SgCUL
Sailkatua Octet Stream Teknikari komertziala
eLAIA it-ren RS soluzioa aurkeztu eta bezeroekin kontratazioa ixtea helburu izango duen profila behar da, datuek duten balioaren jarrantzia adierazi eta behar tenknikoak zeintzuk diren ere aurrikusi. RS soluzioa kontratatuko duten bezeroak lortzeaz gain, gure zerbitzuen berri emateko gai izan behar da, eta edozein behar izan tekniko dituenean gurekin harremanetan jar daitezen lortu. Baldintzak Informatikaren ezagutza Harremanetarako gaitasuna, kanpoko-babesa lortzeko gaitasuna, gaitasun komertziala Idatziz eta ahoz ondo komunikatzeko gaitasuna Enpresetan arazo teknikoak konpontzeko gaitasuna Sormena, autoikaskuntza, ordena, autonomia, iniziatiba Euskara eta gaztelania menderatzea Gutxienez 2 urteko lan eskarmentua. Gidabaimena. Interesik baduzu, bidali zure kurrikuluma pdf-n cv[abildua]elaia.es helbidera