Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
2017ko udaldirako uretako sorosleak, Bizkaiko hondartzetako Asistentzia, Salbamendu eta Sorospen Zerbitzuaren programaren barruan
Lanpostua: Uretako soroslea Eskainitako lanpostu kopurua: 154 (lanaldi osokoak) Profila: Lehen laguntzak Uretako soroslea DESA edo DEA titulua 18 urtetik gorakoa Hizkuntzak: euskara Kontuan hartuko diren merezimenduak: Espazio Naturaletako Profesionaltasun Ziurtagiria Patroi titulua Beste hizkuntza batzuk: ingelesa, frantsesa… Antzeko lanpostu batean esperientzia izatea Esperientzia edo/eta boluntariotza Gurutze Gorrian, Sorospen eta Larrialdien arloan edo/eta Itsas Salbamenduaren arloan Trebetasun pertsonalak: Taldean lan egiteko trebetasuna Gizarte-trebetasunak Pertsona dinamikoa eta irekia izatea Funtzioak: Erabiltzaileak behar bezala babestea Abisurik jasoz gero, berehala erantzutea Arriskuan dauden edo arreta behar duten bainulari/erabiltzaileei laguntzea Ekipo eta material guztiak erabiltzeko baldintza egokietan edukitzea Hondartzetako Soroslearen Gidaliburuan agertzen diren beste funtzio batzuk Hautapketa-prozesuaren faseak: 2017ko apirilaren 5etik 12ra, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara, Jose María Olabarri kaleko 6. zenbakian, izen-ematea egitea eta ezinbesteko dokumentazioa aurkeztea (NANaren fotokopia, gizarte-segurantzako norberaren zenbakiaren fotokopia, bankuko kontu korrontearen titulartasunaren ziurtagiria, karnet tamainako argazkia, Curriculum Vitaea eta lanposturako eskatutako tituluen jatorrizko agiria eta fotokopia) Proba fisiko konbinatua (lasterketa, 800 m, eta igeriketa, 600 m), 2017ko apirilaren 22an, 09:00etan, Plentziako hondartzan Proba teorikoa (test motako azterketa), 2017ko apirilaren 24an –ordutegia, zehazteko), eta elkarrizketa pertsonala, 2017ko apirilaren 25, 26 eta 27an Nahitaezko prestakuntza, hasierakoa, bi txandatan: 2017ko maiatzaren 6 eta 7an, edo 2017ko maiatzaren 8, 9, 10 eta 11n Nahitaezko prestakuntza, amaierakoa, bi txandatan: 2017ko maiatzaren 13 eta 14an Nahitaezko osasun azterketa eta lan arriskuen prestakuntza (ordutegia zehazteko). Kontratuaren ezaugarriak: Aldi baterakoa, lan edo zerbitzukoa (ekainaren 1etik irailaren 30era)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau