Hona UEUren 2020ko udazkeneko azken jarduerak:
> JARDUNALDIA: HDEH2020: Tresnak sortzen ditugu, tresnek sortzen gaituzte.
Humanitate Digitalak Euskal Herritik I. Jardunaldiak, edo bere akronimo forman HDEH2020.
Teknologia digitalek paradigma aldaketa ekarri dute jakintza esparru eta lan diziplina ezberdinetara, eta baita ere eragile sozial eta kulturaletara ere.
Aurten, egoeraren singulartasuna aitortu eta saio osoa online formatoan egitea erabaki dugu.
- Data: abenduak 18, ostirala
- Tokia: UEUren Ikasgela Birtuala info+
- Izen ematea zabalik.
>> Izen ematea eta informazio guztia: HDEH2020
.
> GRADUONDOKOA: Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan.
Graduondoko honek osasun-jarduera eta hizkuntza, euskara alegia, uztartzea du xede, ikuspegi profesional zein akademikotik, arretaren normalizazioa helburu.
- Izen emate epea zabalik abenduaren 2a arte.
>>> Informazio guztia: Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan
.
Udazkeneko ikastaro hauetan plazak libre daude:
HITZALDI-ZIKLOAK
- Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa (20/21 ikasturtea). info+
- Abenduak 16 – Nasa Yuwe – Ane Ortega eta Arkaitz Zarraga (Munduko Hizkuntza Ondarearen Unesco Katedrako kideak)
- Soziolinguistika Hiztegi Txikia II: Testuingurua, Aktibazioa eta Jarrera. info+
- Abenduak 15 – Jarrera
.
… HASI edota AMAITUTAKO ikastaroak:
- Euskal kultur sorkuntza kultur kritika feministaren begiradapean. info+
- Moodle: hasieratik haratago. (online) info+
- Ikusmira aldatzeko feminismotik zelatan. (online) info+
- Emozioen kudeaketa sakonean. info+
- Gau Beltza ospakizuna antolatzeko ikastaroa. (online) info+
- Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria. info+
- Etxeko bio-hondakinen kudeaketa deszentralizatua. info+
- Sare sozial digitalak genero berdintasunetik aztertzen. info+
- STEM eta generoa gelan txertatzeko klabeak. info+
- Gradu bukaerako lana eta lan akademikoetan trebatzen. info+
- Azterketa sozialerako lau mailak. info+
- Areagotu zure konpetentzia digitala! (MOOC) data berria! info+
- Bideogintza ikastaroa (bideo didaktikoen grabazioa eta edizioa). info+
- Heziketa literarioa Bigarren Hezkuntzan: genero irudikapenak eta identitate sexualak euskal literaturan. (online) info+
.
JARDUNALDIAK – atzeratuta
- NZ4T. Natur Zientzien IV. Topaketa: Itsumustuka. info+
- 2021eko apirilaren 17 eta 18ra atzeratuta
- Komunitateak eta bizi eredu berriak ehunduz. info+
- 2021eko martxora atzeratuta
.
ERRENTERIA 700 URTE: herria eta teknologia jardunaldia. info+
UEU eta Errenteriako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute 2020an Torrekua eraikinaren baitan eta inguruan Humanitate Digitalen gaia herrian sustraitutako gaiekin lantzeko. Nondik gatozen, nor garen eta, bereziki, etorkizunean izan nahi dugunaren inguruan elkarrekin hausnartu nahi dugu, horretarako herriaren hiru momentu historikotan kokatutako hiru hitzaldiz osatutako jardunaldia antolatu dugu.
Egitaraua
- Lourdes Odriozola: Puntako teknologia Errenteriako itsas industrian: XVI-XVIII. Mendeak. Ikusi hizlariari egindako elkarrizketa.
- Miguel Barcenilla: Gizartea eta teknika Oarsoaldeko lehenengo industrializazioan.
- Maitena Urretabizkaia eta Beñat Irasuegi (TEKS sarea): Teknologia digitalak herri bizigarriak eraikitzeko: lana, burujabetza eta etorkizuna.
>>> Izen ematea zabalik! info+
–> Eskuratu hemen Udazkeneko ikastaroen kartela.
.
PREST_GARA 2020/2021
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetarako irakasleei zuzenduriko Prest_Gara 20/21 programako eskaintzaren baitan UEUk 9 ikastaro emango ditu, guztiak online.
- Informazio gehiago: Prest_Gara UEUren eskaintza.
.
NAFARROAKO GOBERNUAREKIN HITZARTUTAKO ESKAINTZA
2020an ere, Nafarroako Gobernuarekin elkarlan hitzarmena sinatu berri dugu, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko departamenduarekin hain zuzen ere. Ikastaro hauek doakoak dira eta izen-ematea publiko zabalari irekia daude baina unibertsitatean ikasten dabiltzan nafar ikasleek izango dute lehentasuna.
- Informazio gehiago: Nafarroako Gobernuarekin hitzartutako eskaintza
.
GRADUONDOKOAK
- UEUk euskarazko 8 berezko titulu sustatu ditu 2020/2021 ikasturterako. Informazio guztia: UEUren Graduondokoak
.
IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA UNIBERTSITATE MASTERRA
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU), UPV/EHUren zentro atxiki gisa, euskaraz eta online eskainiko du master hau 2020-21 ikasturtean. Ikasleen garapen-alor ezberdinekin lotutako ondoko espezialitateak eskainiko dira: Giza eta Gizarte Zientziak, Hizkuntza eta Literatura, Natur Zientziak eta Matematika
- Informazio gehiago: Irakasle-masterra
.
Informazio gehiago:
Irati Iciar
Etengabeko prestakuntzako arduraduna
+34 943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus