Konfiantza eta autoestimua poztasunaren ardatz

Une oro, aldaketak suertatzen dira. Batzuk gustukoagoak izaten ditugu, beste batzuk, aldiz, ez. Eraldatze bakoitzak bukaera bat eta hasiera berri bat suposatzen du. Denak, bizitza osoak, erabateko aldaketan dihardu. Eta aldaketa horiei aurre egin ahal izateko konfiantza eta autoestimua izatea lagungarri dira.
Hori lantzen aritu dira “Aldaketa-prozesuetarako gakoak: konfiantza eta autoestimua” ikastarora bertaratutako ikasleek. Miren Harizmendi Soziologian lizentziatua, terapeuta eta ikastaroko irakaslea da.
“Banaketa eta beldurra” ikastaroan landutako bi puntu izan dira.  Besteengandik bananduak sentitzean, geure burua babestearren borrokatzeko beharra ikusten dugu. Horrek eramaten gaitu gure bi barne etsai handienetarikoak kanpora ateratzera: beldurra eta mesfidantza. Gizarte modernoak geure baitan larritasuna (antsietate) eta gogoaren beheraldia (depresioa) sustatzen ditu, eta aldi berean, haietaz elikatu egiten da. Horri aurre egiten ikasi behar dugu eta poztasuna lantzen ikasi behar dugu. Barrenetik indar berria, konfiantza sakona eta amaigabeko inspirazioa izatea lortzen dugu. Horregatik, beharrezkoa da egonkortasun ezarekin bizitza osoan zehar lan egitea. Suertatzen den aldaketa bakoitzarekin geure ulermena areagotu egiten baita, bizitzari buruzko ikuspegia sakonagoa eta zabalagoa bihurtuz. Ondorioz, geurekiko konfiantza handitu egiten da eta inguruarekiko konexioa geuregandik era natural batean jariotzen hasten dira, baita ontasuna, poztasuna eta humorea ere.
Egunero bizitzen dugun erritmo kaotikoari aurre egin ahal izateko gure arima osasuntsu egon behar da, eta horretarako pozik egotea ia derrigorrezkoa da. Nork bere buruarekiko konfiantza lantzea eta autoestimua altu izatea lagungarri dira. Hori lantzen ikasi dute UEUk eskainitako ikastaroko ikasleek, eta ondorioz, poz pozik atera dira Miren Harizmendik eskainitako klaseetatik.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude