2022ko azaroaren 22an egin da “Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketaren 6. edizioa: #txiotesia6. Egiten ari diren edo 2019/2022 urte bitartean defendatuta duten tesia 6 txiotan laburtzea izan da ikertzaileen erronka eta 106 ikertzailek parte hartu dute guztira.
Egunak emandakoak ondorengo datuetan laburtu ditugu:
- 106 ikertzailek hartu dute parte.
- 58 emakume eta 48 gizon.
- Parte-hartzaileen %30a doktorea izan da, gehiengoa beraz, doktoregaia.
- Tesia unibertsitate desberdinetan eginda edo egiten ari dira, besteak beste: UPV/EHU, Nafarroako Unibertsitatea, UPNA/NUP, Deustuko Unibertsitatea, UNED, Miamiko Unibertsitatea, Nancyko Unibertsitatea, UPPA eta Valladolideko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Madrilgo Complutense Unibertsitatea.
- Bertan parte hartu dute IKER ikerketa zentroko ikertzaileek, BERCeko (Basque Excellence Researc Center) BC3, Biofisika, Achucarro, BCBL, CFM, BCAM eta DIPC zentroetakoek; BRTAko (Basque Research & Technology Alliance) AZTI, CIDETEC, CICbioGUNE, CICbioMAGUNEkoek eta hainbat institutakoek: Biodonostia, Polymat eta Biocrucesekoek. Eta hainbat eta hainbat ikertaldetakoek: DREAM, ELEBILAB, MAC (Mutaciones Audiovisuales Contemporáneas), NOR, Gluten3S, Hegoa, AFIT, Nanobiocel, Laslab, Molbiol-Cancer, ZIBIO, KideOn, ENEDI, NUMAPS, Ibai ekologia, Deusto Physical Therapiker, Gaixotasun konplexuen Genetika eta Epigenetika, Parte Hartuz…
- Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste: Memoria, Soziolinguistika, Ekologia, Ekonomia, Komunikazioa, Kazetaritza, Biomedikuntza, Polimeroak, Osasuna, Artea, Klima, Enpresa, Literatura, Musika, Filosofia, Ingeniaritza, Kimika, Hezkuntza, Hizkuntzalaritza, Zuzenbidea, Genetika, Zinea…
- Parte hartzaileen %90a berria izan da lehiaketan.
Ikertzaile euskaldunek egiten duten lana gizarteratzea eta lan horren atzean dauden pertsonei izen-abizenak jartzea da helburua. Bi sari banatzen dira: “Txiolari ulergarriena” eta “Txiolari originalena” eta hauek hautatzeko ardura izan du ondorengo epaimahaiak: Uxoa Iñurrieta, Miren Berasategi, Jon Mentxakatorre, Oskar González eta Eider Urkola.
Sari banaketa ekitaldia
Sari banaketa ekitaldia abenduaren 1ean egin da Eibarko Markeskoa Jauretxean eta bertan eman dira ezagutzera irabazleak: Jone Bilbao Antolin izan da Txiolari ulergarriena eta Elena Muñoz Pérez berriz, Txiolari originalena. Urdaibaiko uren saneamenduaren efektuak aztertzen ari da lehena, eta Hesteetako hanturazko gaixotasuna tratatzeko hidrogelak berriz bigarrena.
Sorpresaz beteriko arratsaldea izan da: jolasak, Aitor Cevidanes Miranda Ikergaztearen hitzaldia: “Euskara buruan eta ikertu munduan”… irrifarrez beteriko arratsaldea, online egiten den lehiaketaren alde presentziala.
Sari banaketa ekitaldia grabatu egin dugu eta hemen duzu ikusgai. Baita irabazleen hitzak.
Sari banaketa ekitaldia:
Jone Bilbao, Txioñari ulergarriena:
Elena Muñoz Pérez, Txiolari originalena:
Zorionak eta eskerrik asko parte hartzaile guztiei. Jarraitu dezagun zientzia eta euskara uztartzen. #txiotesia7ra arte!.
UEUren Unibertsitatea.net atariak antolatzen du egitasmoa, eta aurten UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedra izango dugu kolaboratzaile.