Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian 106 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo euskaraz

Dokumentuaren akzioak

106 ikertzaile euskaldunen tesiak txiokatu ziren atzo euskaraz

2022/11/23 - Unibertsitatea.net
Irabazleak abenduaren 1ean ezagutuko ditugu.

Zorionak emanez hasiko dugu gaurkoa. Zorionak atzo zuen ikerketa euskaraz txiokatzen aritu zineten ikertzaile guztioi! Zoragarria izan zen!

106 parte hartze, zein baino zein interesgarriagoa.

Egunak emandakoak ondorengo datuetan laburtu ditugu:

  • Tesien jakintza esparrua zabala izan da. Besteak beste: Memoria, Soziolinguistika, Ekologia, Ekonomia, Komunikazioa, Kazetaritza, Biomedikuntza, Polimeroak, Osasuna, Artea, Klima, Enpresa, Literatura, Musika, Filosofia, Ingeniaritza, Kimika, Hezkuntza, Hizkuntzalaritza, Zuzenbidea, Genetika, Zinea...
  • Parte hartzaileen %90a berria izan da lehiaketan.
  • Umap-en egun osoan izan zen joera nagusia #txiotesia6 traola.

 

Ikertzaileen parte hartzea jasota dago "Txiotesia" ataleko #txiotesia6 gunean.

 

Ebazpena eta sari banaketa ekitaldia:

Irabazleak epaimahaiak hautatuko ditu eta hauen berri emango dugu abenduaren 1ean egingo den sari banaketa ekitaldian. Eibarren izango da jaia, Markeskoa Jauretxean, 18etan hasita, eta bertan izango dugu Aitor Cevidanes ikergaztea "Euskara buruan eta ikertu munduan. Zientzialari euskaldun baten gorabeherak" hitzaldiarekin. Gainera sariak, mokadua... Bertaratzekoa bazara idatzi helbidera

Etiketak: txiotesia6