Erronka2-ko irabazlea: Ander Mendiola

Horra gure Lagun ezkutua erronkarako programa irabazlea:

#!/usr/bin/python 
import random 
 
#Fitxategitik izenak lortu 
lagunak = [line.rstrip() for line in open('kuadrilla.txt')] 
 
#Izen zerrenda nahastu 
random.shuffle(lagunak) 
 
print("Nork\tNori\n---------------") 
 
#Nahastutako zerrendan bakoitzak bere ondorengoa izango du lagun ezkutua 
for i in range(0,len(lagunak)): 
    print(lagunak[i]+"\t"+lagunak[(i+1)%len(lagunak)])

txapeldunBeste hiru programa jaso ditugu. Zuzenak eta egokiak dira hirurak, horietako bat honezkero Github-en jarrita dago :-). Baina ezarri genituen irizpideen arabera, Ander Mendiola-k bidali duenari eman diogu saria. Gogoratu zer esan genuen: “Baloratuko dena: sinpletasuna eta trinkotasuna”. ZORIONAK, Ander Mendiola!

.

Zu eta beste parte hartzaile horiek… etorriko zarete Durangora astelehenean, ez da?

  • Lagun Ezkutua (alea.eus)

    Denen artean bertsio osatu bat egingo dugu. Lagun ezkutuko programa hori Internet bidez erabili ahal izango den aplikazio bat sortu nahi dugu.
    Eta gainera, zerrendako kide guztien helbide elektronikoa edukita, aplikazioak zerrendako kide bakoitzari mezu elektronikoa bidaliko dio, kide bapoitzak oparia nori egin behar dion jakinarazteko!
    Denon artean bi ordutan lortu baietz!

  • Paraleloan python-hasiberriekin erronka1 ariketa (Hiru zenbakiak goranzko ordenan idatzi) eta liburuko ariketa “liluragarri” batzuk landuko ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude