Parte hartu nahi duzu Matxin itzultzaile automatikoa eta Euskal Wikipedia hobetzen? Boluntarioak behar ditugu OpenMT-2 eta Euskal Wikipedia proiektuan, Wikipedian itzulpen automatikoaren bidez hainbat artikulu gehitzeko, informatikari buruz.
Gaia: Wikitzul eguna
Tokia: 24 orduko laborategia. Informatika Fakultatea
Antolatzaileak: Ixa taldea eta Euskal Wikipedia
Eguna: Urriaren 12an (ez dago klaserik)
Ordua: 9:30-13:30
Ordubete beharko duzu Wikipedian artikulu txiki bat itzuli eta gehitzeko. Edo ordu batzuk artikulu ertain bat sortzeko. Hiru aplikazio ezagutuko dituzu: Matxin itzultzailea, Wikipedia, eta itzulpen memoriak erabiltzeko OmegaT sistema.
Urriaren 12an etortzerik ez baduzu zure kabuz ere instalatu eta egin dezakezu (begiratu hemen nola egin). Baina errazago izango zaizu Informatika Fakultatera bazatoz, lagunduko dizun jendea egongo da eta. Giro ederrean. 100.000 hitzeko itzulpen zuzendua behar dugu Matxin itzultzailea hobetzen esperimentatzeko. 50 boluntario beharko ditugu, bakoitzak 2000 hitz itzulita. Orain arte boluntarioak 22 gara eta guztira 6306 hitz sortu/zuzendu ditugu, Wikipedian 36 sarrera berri sortu ditugu.
ANIMATUKO ZARA? AUPA INFORMATIKARI HORIEK!