Ez nire izenean! Not in my name!

Badakigu noiz izango diren Baskongadetako hauteskundeak, hurrengo apirilaren 5ean.

EH Bildu-k bere neoautonomismoarekin segitzen badu, eta segituko du, noski!, ni neu mendira joango naiz, ez inori inongo bozik ematera.

Aski da, nahiko da. Gehiegi!

Hic eta nunc, hemen eta orain, Independentzia behar dugu, gutxienez horixe lortzeko estrategia argi, garbi eta sendo bat.

Eta epe motzean, Independentzia aldarrikatzen duen mugimendu edo/eta aparatu politiko bat halabeharrezko da, ez inongo mandangarekin dabilen edozein ‘gauza’ edo eta alderdi politikorik. Horiek guztiok soberan daude, aspalditik, gainera.

Gogoratzekoak:

Gure Esku Dago: zer?

Euskal Herria: zenbat urte (gehiago) galduta?

Orain dela 25 urte, Bai Independentziari mugimendua ezagutu genuen, baita Herrien Liga izenekoa ere.

Gogoratzekoak:

Euskal Herria: 25 urte galduta

Gutxienez, 25 urte galduta

Aukera historiko bat galdu (lurperatu!) ondoren (1991tik 2018ra)

25 urte galduta: aurrera bolie!

Aukera historiko bat galdu (lurperatu!) ondoren (1991tik 2018ra)

25 urte galduta. Beraz?

Euskal Herria: zenbat urte (gehiago) galduta?

Ondo dakigu nola izan ziren lurperatuak bi mugimendu horiek, zeintzuek bultzatu zituzten lurperatzeak eta zer dela-eta egin zuten.

Geroago, mandanga1 martxan jarri zutenak ezagunegiak dira. Horien azpijokoa ere hemen salatu dugu, behin baino gehiagotan: Zer gertatu da 2012tik 2017ra? Zergatik?

Hori gutxi balitz, proposatutako lehendakarigaia mandangazale amorratua da (ba ote daki berak mandanga hori ez dagokiola inongo eskubiderik?) eta maldan behera doa:

(https://twitter.com/tobararbulu/status/1222026971841998848)

@tobararbulu # mmt@tobararbulu

Maldan behera, abiadura oso bizian: https://unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/07/09/hurrengo-denboraldian-etb-1ean/.

ZENTSURAk edo moztu zuen ‘afera’…

EH Bilduren Mahai Politikoak Maddalen Iriarte proposatu du lehendakarigai izateko https://berria.eus/albisteak/176713/eh-bilduren-mahai-politikoak-maddalen-iriarte-proposatu-du-lehendakarigai-izateko.htm

@berria bidez

2020 urt. 28

Bai, Kataluniaren antzera!

(https://twitter.com/MACanadell/status/1226597397591154689)

Miquel Aguilar Canadell@MACanadell

El que resulta encara més curiós és….si votem a independentistes, com és que es transformin en autonomistes un cop al poder? Màgia?

Xavier Martínez-Gil @xaviermartinezg

· ots. 9

L’esquizofrenia de La Vanguardia està al límit: Els catalans votem majoritàriament partits independentistes però no volem la independència

Irudia

2020 ots. 9

Ondorioz, mendira joatea izango da nire aukera bakarra, aire sanoago bat hartzera…


Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude