25 urte galduta: aurrera bolie!

(i) Autodeterminazio-eskubidea dela eta:

Euskal Herria: 25 urte galduta

Gutxienez, 25 urte galduta

Segida:

Zer gertatu da 2012tik 2017ra? Zergatik?

Gehigarria:

Nazio Batuen Erakundea eta autodeterminazio-eskubidea

Ikus Ultrakrepidariak: askotxo eta nonahi

(ii) Estrategia armatua delakoaz:

Neure egia   

(…) garbi zegoen negoziazio zuzenen bidez konstituzioa aldarazteko, lurralde-batasuna lortzeko edo autodeterminazioa emateko aukera hutsaren hurrengoa zela, estrategia armatu hori utzi beharra zegoela, presoen askatasuna lortu (artean posible zen), eta mugimendu politiko gisa segitu helburu haien aldeko borrokan. (…)

Dena dela, erabakia beste bide batetik joan zen.(…) Palestinako Intifadarekin liluratuta, borroka berrindartzea proposatu zuela: komandoek beren ekintzekin ezin bazuten estatua makurtu, gazteek koktelak eta harriak jaurtiz aztoratu zezatela gizartea. Horra hor kale borrokaren hazia, hainbesteko mina ekarri zuena.(…) Oinazea zabalduz joan zen, baina etsaiaren erantzuna ere gero eta bortitzagoa bihurtu zen, eta hasierako helburuak, hurbildu ordez, gero eta urrunago.

Nire kalkulu pertsonalean, 25 urte alferrik galduta, gehi milaka kaltetu, alde guztietan. Edozein modutan, amaitu da.”

(iii) Bai, amaitu da:

Bukatu da, bukatu du, bukatu dute, amaitu dute, amaitu du, amaitu da, kito

(iv) Urte gehiago galduko ditugu?

Hona ortodoxiaren inguruan (existitzen ez den mandangaren inguruan, alegia) mugitzen den batek dioena, Ziklo aldaketak eta munduko zilborrak direla eta (https://info7.naiz.eus/eu/info_i7/20180515/ziklo-aldaketak-eta-munduko-zilborrak):

(…) Orain dela 60 urte bezala, mundu ikuskera bat dago ezbaian; askapenerako edozein estrategia pentsatzerako orduan naturaltzat hartzen dugun zorua dago krisian. Zoru horrek, prozesua, alderdi abertzaleen hitzarmenetatik pasatu behar dela diosku; edozer egin edo sortzen dugula ere, PNV “erakartzera” bideratu behar duela independentismoak bere bidea.

Sinistu (sic) nahi genuenaren kontra, eta azken zazpi urte hauetan ikusi duguna adibide, ETAren arma uzteak ez du PNV eta EHBilduren arteko elkarlan independentistarik erraztu. Neurri batean, independentismoak sinetsi egin du elkarlanerako arazoa ETA zela. Hau da, sinetsi nahi izan dugu, PNVk, prozesu independentistari ez ekitearen arrazoia, politikoa beharrean morala zela. Ez dugu ikusi gura, PNVk ez duela nahi, eta kito. Eta nahiko balu ere, artikulaziorako oinarria alderdiak izatea, XXI. mendeko Euskal Herrian ez dela ideia onegia. Indar metaketaz dugun kontzepzioak,  subjektu politikoak estatikotzat jotzen dituen XX. mendeko politika ulertzeko moduari erantzuten dio. Funtsean, independentismoaren artikulazioa ulertzeko dugun moduaren, hau da, gehiengoak sortzeko moduaren krisian murgildurik gabiltza.

Badira urte gehiegi alderdi abertzaleen batasunaren errelatoak porrot egin duela. Independentista berriak sortzeko baliorik ez izateaz gain, oinarri independentistak bide horretan esperantza handiegirik ez duenez, aktibaziorako ere ez du balio., Datozen egunetan, seguruenik PNVk Estatuko aurrekontuak aurrera ateratzen laguntzea, porrot horren enegarren konstatazioa izango da. Horrek, EH Bildu, estrategia sinesgarririk gabe uzten duela uste dut; Autogobernu Ponentzian PNVk erabakitzeko eskubidearen (sic) alde egin eta jarraian Estatuarekin konfrontatu.

Guzti honek, independentismoak gaur gaurkoz dituen galdera garrantzitsuenetakora garamatzala uste dut: artikulazio independentista alderdi abertzaleen arteko hitzarmenen bitartez egin ezin daitekeenez eta EH Bilduk “bakarrik” ezin dezakeenez independentismoa artikulatu, nondik jo beharko luke bide berriak? Eta bide berri horretan ze egiteko izan beharko luke EH Bilduk?. Prest gaude bide egokian jartzen gaituzten galdera hauen inguruan aritzeko? edo jarraituko dugu galdera zaharretatik, hau da, “nola erakarriko dugu PNV?” galderatik erantzun berriak etorriko zaizkigula pentsatuz?

Galdera berriek, ezinbestean, EH Bilduren funtzioaren eta izaeraren birplanteatze sakon batera eraman behar gaituzte.(…)

Esan bezala, mundu ikuskera bati erantzuten zion errelatoak ondoa jo du. (…)Sabin Etxea ez da munduko zilbor bakarra, ezta independentismoarentzat egokiena ere. Ziklo berriak zilbor berriak eskatzen ditu.”

Mon dieu!

‘Pentsalari’ horrek horrela idazten badu, … mon dieu!!!!

Hamaika ikusteko jaio gara!

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (Mikel Laboa)

(https://www.youtube.com/watch?v=v0rRkg8NYiE)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude