Argi-izpi bat iluntasunean

Gogoratu ondoko hau:

Iluntasun bat argitasunean

Segida:

@tobararbulu‏ @tobararbulu

(https://twitter.com/tobararbulu/status/1111907354231091200)

Argi-izpi bat iluntasunean. Zorionak!

Espainiako hauteskundeetan parte ez hartzeko arrazoiak https://www.berria.eus/paperekoa/1876/018/001/2019-03-30/espainiako-hauteskundeetan-parte-ez-hartzeko-arrazoiak.htm … @berria bidez

2019 mar. 30

Espainiako hauteskundeetan parte ez hartzeko arrazoiak

Ez naiz espainola, alemana ere ez naizen bezala, edo senegaldarra. Eta euskalduna izanik Alemanian edo Senegalen bozkatzea ez dagokidala ulertzen dudan bezala, logika horrek berak narama Espainiako hauteskundeak ere aintzat hartu behar ez ditudala ondorioztatzera.(…) Izan ere, Espainiako boz horietan parte hartu ahal izatea zapalkuntza baten seinale da, bortxaz eta nire borondatearen kontra pairatu behar dudan naziotasun faltsu baten inposaketaren ondorio. Abstentzioa eta boikota, okupazioaren aurrean herri menderatuoi berez ateratzen zaigun erresistentzia keinu natural eta eraginkorra da. Nire kasuan bederen, ez dut nire borondatez inon eta inoiz espainol gisa agertu nahi.

Euskaldunon arazoa, bi estatu okupatzaile eta estatu okupatu baten arteko nazioarteko gatazka da, eta hori da nire jokabidearen bitartez munduari erakutsi nahi diodana. (…) gainera, Nabarrako euskal estatu okupatuaren existentzia ukatzea ere suposatuko luke bozkaren keinu ustez inozenteak. Ni ez naiz estatu propiorik gabeko nazio bateko kidea, estatu okupatu batekoa baizik. Eta horrela agertu nahi dut munduan. Euskaldunon estatalitea ukatu gabe, eta menderatzaileendako nire aitortzarik gabe.

Euskaldunok ez dugu demokraziarik. Inperialista den erregimenaren agintepean bizi garelako, eta hori, definizioz, bateraezina delako demokraziaren oinarrizko ezaugarriekin. Demokraziak beti du autodeterminazio eskubidea oinarrian, herriaren botere gisa ere izendatzen denez, bere lurraldean libre den herri zehatz baten premisa galdegiten duelako, funtsezko eskubide ororen baldintza den autodeterminazioaren urraketarik gabe. (…).

Baina, noski, inperialistak diren erregimen horiek ere nahi izaten dute demokratiko gisa agertu. Badakitelako itxura presentableagoa erakusten dutela nazioartean beren benetako izaera demokraziaren mozorropean ezkutatuta; eta itxura irensgarriagoa dela herri menderatuetako biztanleen aurrean eman dezaketena. (…)

(…) Baina, norbaitek ikusten al du hor euskaldunondako interesik? Hurrengo urteetan gure gaineko menderakuntza kudeatuko duen inperialistaren izena eta kolorea zein izango den erabakitzea, ala? Trufa da? Nik ez dut gure zapalkuntzaren kolaboratzaile bilakatu nahi.

(…) Euskal Herriaren interesak defendatzera Madrilera joan beharra dagoelakoan, euskal ordezkariek hartu dute Espainiari zerbitzu hori egitearen lana, politika espainolaren euskal ordezkari zuzenean bilakatzen direla naturaltasun osoz onartuz, zertarako eta herri honen askatasunean eta autodeterminazioan laguntzeko, gainera. (…) erregimena indartu baino ez duela gure parte hartzeak ekartzen. (…)

Espainiar erregimen inperialistaren bihotzean ez dago Euskal Herriarendako tokirik. (…) nork sinesten al du oraindik hor egotea dela gure herriaren biziraupenaren alde egiteko dagoen modurik onena? Norbaitek sinesten al du benetan hor topatuko ditugula politika demokratiko bat garatzeko aukera eta askapen estrategia bat abiarazteko moduko aliatu demokratak? Maila horretaraino gaude asimilatuta?

Bai, argi eta garbi!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude