Zipriztin erdi beltzak

(i) Hasiera: Autodeterminazio eskubidearen alde: salbuespen publiko bakarrak Euskal Herri osoan

Kataluniaren ispiluan

Katalunian ari da mundua aldatzen une honetan. (…)

(…). Bide horretatik, gainera, bertan erabakitzearen printzipioa (sic), batetik, eta independentzia nahi zehatza, bestetik, helburu kolektibo nagusi bihurtu dira. Errepublika katalanaren helburu gauzagarria.(…)

Has gaitezen nazioarteari begira. Katalunia gaur dagoen tokian estatu independentea sortzea benetako aukera da nazioarteko arauei eta praktikari begira. Ukazioaren teorizatzaileek diotenaren aurka, autodeterminazioaren praktika bide irekia da orain eta hemen. Jakin behar da Nazio Batuen Erakundean, 2014ko Asanblada orokorraren 69. saioan, praktika hori modu oso zehatzean arautu dela: «autodeterminazio prozesu oro, herritarren parte hartzea bermatuz, indarrean den estatu baten parte batean gara daiteke, autonomia, federalismoa edota autogobernua baino haratago, banaketa eta Estatu propioa sortuz. Azken kasu honetan, garrantzitsuena zera da, indarraren erabilera ekiditea» (agiriaren 63. puntuan). Are zehatzago: «Estatu propioa lortu ahal izateko lau baldintzak hauek lirateke: populazio iraunkor eta egonkorra, lurralde zehatza, gobernu propioa eta nazioarteko gainontzeko estatuekin harremanetan sartzeko ahalmena. Zentzu horretan, gainontzeko estatuek sortu berri den estatua ezagutzea eta onartzea desiragarria izanda ere, ez da eraketarako baldintza, deklarazio balioa baino ez duen baldintza da». ( agiriaren 75. puntuan)

Karmelo L.

(ii) Progreak eta autodeterminazioa

Parisen gertatukoaren alde?

Autodeterminazioa Parisen

Europako estatu zentralistenetakoak autodeterminazioa normaltasunez eztabaidatzen zuen artean, Espainiak katalanek bozkatutako gobernuko ministroak preso politiko egiten zituen Gaztelako espetxeetan.”

Eta Euskal Herrian?

Gogoratu: EPI espaziotik datozen albisteak eta Ipuintxoaren gehigarriak

Zertan dabil U.U. progre hori?

Iruzkinak (1)

  • joseba

    Jexuxmari Z. zazpigarrena:

    Catalunya, bigarren aukeraren atarian
    (https://www.berria.eus/paperekoa/1832/017/003/2018-01-09/catalunya_bigarren_aukeraren_atarian.htm)

    “Catalunyako elite politikoak uste du nahikoa dela eskubideak edukitzea, gehiengoaren jabe izatea, hauteskundeak irabaztea, mendebaldeko demokrazia giza eskubideen gainean eraikita dagoela eta horrekin koherente izango dela, izan behar duela. Bada bistan da ezetz: araudi juridiko-politikoan zehatz-mehatz jaso gabe dauden eskubideak (autodeterminazio-eskubidea, adibidez) ezin dira egikaritu araudi horren onespenean, haren desobedientzian baizik. (…)”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude