Ekonomiaz, euskal kazetarien ezjakintasuna nabarmenegia da

(i) Ez dute ekonomiaz ezer ulertzen

Ekonomia zaila omen da, DTM oso zaila bide da, nahiz eta “8 urteko haur batek DTM uler dezake askoz errazago eta arinago ekonomian doktore batek baino1.

(ii) Etsenplu soil bat, askoren artean…

Bai, askoren artean; beraz ondoan aipatuko dena EHko edozein euskal kazetarirengan ikus daiteke, inolako dudarik gabe (!)

(iii) Hasierarako, ikus Banku zentralak, gobernu defizitak eta zerua bere lekuan

Bai, banku zentralek, oro har, gobernu-bonoak erosten dituzte, nahiz eta ezertarako ere ez behar horrelako erosketak.

(iv) Albistea:

Zorra erosteko programa defenditu du Draghik2

Europako Banku Zentraleko presidentearen ustez, finantza tirabirek eragin “esanguratsua” izan dute atzeraldi ekonomikoan, eta ondorio horiei aurre egiten lagundu du zorraren erosketak. Draghik ez du zantzurik eman EBZren asmoez.

Mario Draghik “diskurtso akademikoa” eman du gaur Lindaun (Alemania), eta ez du aztarrenik eskaini Europako Banku Zentralak zorra erosteko programarekin dituen asmoei buruz. Xede horretarako, askoren ustez, foro egokiagoa (sic) izan daiteke datorren ostiralekoa: AEBetako Erreserba Federalak biltzarra egingo du Wyomingen, Jackson Holen, eta EBZko presidentea izango da gonbidatu nagusia.

Hala ere, oso posible da ekonomista italiarrak ezertxo ere ez esatea Jackson Holen, EBZn kezkatuta daudelako Draghiren hitzek dibisa merkatuetan duten erantzunarekin (sic). Esaterako, Sintran eman zuen hitzalditik hona, bi hilabete eskasetan, dolarrarekiko %5 handitu da euroaren prezioa. Igoera handiago batek suspertzearen olatuan dagoen euroguneko ekonomiari kalte egin liezaioke. Eta hori gerta daiteke behar baino goizago badator zorra erosteko programaren arintzea prestatzeko diskurtsoa (sic eta resic).

Edonola ere, Mario Draghik, gaurko bere hitzaldian, zorra erostearen defentsa sutsua egin du. Italiarrak azaldu duenez, krisiari erantzuteko, epe motzeko interes tasak jaistea izaten da banku zentralen ohiko tresna, baina tasak maila behereenean egonda, ezin denean gehiago jaitsi, ezohiko politikak jarri behar dira abian (sic). Horietako bat da tasak epe luzean behean lagatzeko konpromisoa erakustea. Baina azken horren eraginkortasuna areagotu daiteke, Draghiren arabera, “beste ezohiko politikekin konbinatuz“.

Ezohiko politika horietako bat izan da zorra erosteko programa. Finantza tirabirak aintzat hartzen dituzten ikuspegi berriek, Draghiren aburuz, “erakutsi dute tirabira horiek uzkurtu egin dezaketela ekonomia, eta eskala handiko zorra erosteak uzkurdura hori samurtu dezakeela, inbertsiogileen arriskurako ahalmena handituz (sic), aktibo arriskutsuekiko balantzak hobetuz (sic), eta bankuen kreditu jarduera bultzatuz (sic)“.

Galdera:

Ulertuko ote du inoiz kazetari horrek zertan ari den Draghi jauna, eta zer egin beharko zukeen EBZko nagusiak baldin eta DTMz pixka bat, soilik pixka bat, jakingo balu?

Ezekoan nago, beste iturri batean irakurritakoa kopiatzen du, soilik, besterik ez! Inongo iritzi propiorik gabe. Inolako izpiritu kritikorik gabe. Errepikatzea eta ‘autoritatean’ aurrean (Draghi jauna, noski) men egitea.

Azpimarragarriena: esan bezala, Draghi jainkoaren hitzak errepikatuz idaztea, baina ulertu gabe zertan dautzan hitz horiek!

(v) Caveat:

Draghi jaunak oso argi dauka zer nahi duen

ECB‏ @ecb3

Draghi: Our mandate is neither growth nor employment but price stability

2017 uzt. 20

(vi) Ondorioak:

Agian Draghik inoiz ikasi ahalko luke, pixka bat gutxienez. Kazetari horrek, alta, inoiz ez! Ezintasun genetikoa bide daukate euskal kazetariek. Dakitena da statu quo-ari eustea eta edozein mailatako ‘agintariei’ kasu eta men egitea, bada ezpada ere, noski…

Eta horrela doa gure kazetarien istorioa, ezjakintasuna nagusi ekonomia arloan.

(Hobe ez aipatzea politika eta azken ‘trabestismo’ lotsagarria, sasi-intelektualei segituz eta autodeterminazio printzipio unibertsala alboratuz, behin eta berriz! )

Berriro, edozein euskal komunikabidetan gertatzen dira fenomeno berezi horiek.

Lasai, ez da ezer gertatuko! Hurrengoan gauza bertsua edo/eta are okerragoa aipatuko da jende askoren diruaz martxan jarritako komunikabide demokratiko, plural, ireki eta super-abertzale horietan guztietan, inongo lotsarik gabe… eta ezelako erantzukizunik barik…


Alegia, “MMT: an 8-year-old can grasp more readily than a PhD” (ln https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2017/05/08/the-nation-aldizkaria-eta-dtm/).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude