Gabriel Aresti revisited

Mandanga, aka, tontakeria, lelokeria, ergelkeriaz aritu gara, maiz. Hasteko, ikus Derecho a decidir… mandangas!

Aresti eta mandangaz ere ukitu dugu: ikus Gabriel Arestik lelokeriaz, ergelkeriaz edo dena delakoaz (astoek aharrantzaka)

Granada honetan, litekeen Mandanga izeneko antzerki moduko berri bat merezi dugulakoan nago. Autore bat, eskritore on bat behar dugu.

Ikus, konparazio baterako, ondoko bi hauek: Harrizko Aresti Hau eta Kaio Luma Zikina

Bigarrenean honako hau irakur dezakegu:

ARESTI.

Bai, nire aitaren etxea defendituko dut, baina batez ere abertzale diruzaleengandik, produkzio bideak sozializa daitezen debekatzen duten sozialistengandik eta herrien autodeterminazioa ukatzen duten demokratengandik. Beraiek bait dira aberri triste eta ilun hau eman digutenak, guri, lanaren semeoi, ogia ahotik eta euskara gogotik kentzen digutenak. Poetak kontadurian giltzapetu nahi gaituztenak.

Gure folklore aberatsa mistifikatu dute. Eguzkiaren semeak omen gara, ongi kantatzen dugu, ongi dantzatzen dugu, gure hizkuntzak ahaiderik ez dazagu, gure kraneoak neurri espezialak ditu, gure odolak halako rh faktore negatiboa dauka…Gure obligazioa betetzetik edozein gauza ametitu eta onartu dugu gure herritasun eta gizontasunaren ezaugarritzat.

Gure egin beharra, ordea, agirian dago. Gure euskara dignifikatu behar dugu, gaurko bizitze modernoarentzat tresna sufiziente bat izan dadin.

Bien bitartean, gure zazpi poesi liburu zazpi erdera diferenteetara itzultzen ez diren bitartean, gure abesti modernoa Europako dizka best-seller bat ez den bitartean, Nobel Sari bat irabazten ez dugun bitartean, debekatuta dago, neuk debekatzen dut, inork ez du aurrerantzean ezpatadantzarik dantzatuko, inork ez du irrintzinarik botako, inork ez du zortzikorikan kantatuko, inork ez du txapelik jantziko.

Madarikatua izan dadila nire irudia, nire egia, euskal harria ezkutatzeko baino ez badu balio.”

Tartean, eguneroko errealitate gordinean, benetako euskal antzerki ‘independentistak’, parafasia politikoak eta mandangak berak beren horretan segitzen dute.

Badakizue Euskal Herria ez da herri bat, mapa bat besterik ez. Eta gu? Gu ez gara ezer, ezta zonbiak ere. Aspaldiko maoistak behar bide ditugu benetako ‘herria’ egiteko (sic). Progreek horrela diote, gogoratu zer dioten hemen: Akizu y Zubiaga: «Hay que hacer pueblo, no primero el mapa y luego ya veremos».

Gure ustez, aldiz, Euskal Herriak autodeterminazio-eskubidea du, eta kito!

Noiz arte jasan behar dugu zabor hori guztia?

Iruzkinak (1)

  • Akizu eta Zubiaga-ren artikulua, non hauxe dioten, “hay que hacer pueblo, no primero mapa y luego ya veremos.”

    Ez dakit zein den argudioa, baina titulua ez zait gustatzen, zeren Euskal Herria egon baitago, arazoa haren liderrak izan ohi dira, erabiltzen dituzten mezuak, profitatzen dituzteneko interesak, ematen duten eredua, sortzen duten nahasmena, haien mediokritatea eta abar.

    Euskal Herria oso arazo larria dauka, alegia, haren unibertsitatearen (UPVren) mediokritatea eta Europako beste herrialdeekiko homologagarria izan daitekeen Euskal Herriko Unibertsitatearen eza. UPVk kaskarkeria handia dauka klientelismo politiko eta kolonialismo intelektual espainolaren emaitza dena, oso zaila gainditzeko haren menpekotasuna dela eta eta haren autokritikaren faltagatik.

Utzi erantzuna iñigo(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude