Gabriel Arestik lelokeriaz, ergelkeriaz edo dena delakoaz (astoek aharrantzaka)

Egun hauetan liburuxka bat idazten ari naiz, edo beste era batera esanda, liburu batean egon zitezkeen arlo, kapitulu eta azpi-kapituluak zirriborroak prestatzen…

Hona hemen topatu dudana (in Greziako finantza ministroa: Yanis Varoufakis, alegia, Greziako historian egon den bluff-ik handiena eta, hala ere, Euskal Herrian oso goraipatu izan dena. Oraindik ere?):

Baina Euskal Herrian behin eta berriz, aspertu arte, entzuten, irakurtzen eta idazten den moduan, Syriza (koalizioa) ezkertiarra da.

Arestik idatzi bide zuen moduan, “Lelokeria bat hamaika biderrez esanda (edo idatzita edo aipatuta) ere, lelokeria izaten segitzen du.”

Nik neuk honela esango nuke: “Astakeria bat hiru milioi biderrez esanda (edo idatzita edo aipatuta) ere, astakeria izaten segitzen du.”

Horixe da kontua mandangarekin, aka, lelokeria edo eta tontakeria horrekin gertatzen dena…

Oraintxe jakin dugu gure Euskal Herrian Euskal parafasia politikoa (Parafasia política vasca1) oso hedatu dela, ez soilik progreen artean, gaixotasun ‘politiko’ berri bat dela, eta nik gehituko nuke erabat kronikoa dela...

Astoak desastotzeko garaia joan zait. Gainera, astoak, nik dakidalarik, aharrantzaka besterik ez dute egiten!

Sentitzen dut, baina,… “Astakeria bat hiru milioi biderrez, alegia, Euskal Herri osoko ia biztanleria osoak, esanda (edo idatzita edo aipatuta) ere, astakeria izaten segitzen du.”

Arestirena gustatzen ez bazaizu, erabil dezakezu Anatole France-ren ondoko hau:

If fifty million people say a foolish thing, it is still a foolish thing.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude