Euskara bantuzko hiztegia handituz doa

Granada1 honetan, hitz soil batekin hasi bazen euskara bantuzko hiztegi tipia, denboraren poderioz pixkanaka badoa gizentzen eta loditzen, …

(Hiztegi tipiaz, ikus Arestiar hiztegi tipia)

Izan ere, hasieran mandanga hitza izan zen: ikus Euskara bantuzko hiztegi berria

Segidan, ikerketa sakon bezain nekeza gauzatuz, ondorioz, hona hemen bigarren hitza: vascongadillo

Vascongadillo, hau da, Baskongadetan, hots, EuZkadin, erabiltzen den hitza benetan bertakoa dela adierazteko, hots, pedigri handiko berba, pertsona bati zein beste edozein zeri aplika dakiokeena.

Kasu paradigmatikoa: “kontzeptu vascongadilloa”, hauxe esan nahi duena, alegia, PNVren inguruan asmatua eta progre eta sasi-ezkertiar gehienek (sorry, super ezkertiarrek!) barra-barra erabiltzen duten kontzeptua.

Nota bene: vascongadillo berba Baskongadetan hasi bada ere, barruan daukan potentzialtasun ikaragarria dela medio, inongo misteriorik gabe, inolako mirakulurik gabe, Euskal Herriko progre guztiek, baita sakoneko pentsalariek ere, onartu eta barreiatuko dutela espero dugu.

Ikus Hiru (3) biderrez, hiru, mandangatik at!

Munduan zehar, alegia, benetako mundu mundialean zehar, jendeak autodeterminazio eskubidea erabiltzen badu ere, ulertu behar da, jende galdu horrek ez daukala euZkotarren prestutasunik…. beraz, ulertu ez ezik, barkatu egin behar zaiola  ere argi dago.

Pena handia: Txillardegi zenak, 2006an, ez zen gai mandanga-ren sakontasuna ulertzeko. Jakina denez, inor ez da perfektua!

Ikus 2006ko Txillardegi

PS: Segur aski hiztegitxo tipi honek segituko du handitzen… Nork daki!


1 Gogoratu Gabriel Aresti: … dena da posible Granadan… In Gabriel Aresti (maisua) eta DTM —> iruzkina.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude