EAJ-k nahi duena, argi eta garbi

Joxe Elorrieta-ren “Ez badago ezkerretik indar metaketa bat, ez dago prozesurik”1

Maltzaga bidea txarretsi duzu.

Teorikoki, prozesu interklasista bat defendatu dezakegu, puntu amankomun batzuk osatuta. Maltzaga hori zen —nik iraganean hitz egiten dut Maltzagaz—. Monzonek hori planteatzen zuen. Nire ustez, EAJk ez du nahi Maltzagara joatea. Hori ikusteko ez da igarlea izan beharrik. Nahikoa da irakurtzea zer esaten duen; oso garbi esaten ditu gauzak, urbi et orbi, denek ulertzeko moduan. Behintzat, EAJri eskertu behar zaio oso garbi hitz egiten duela. Garbi hitz egiteko interesa dauka, [Espainiako] estatuan homologazioa betiko lortzeko. Zein da EAJren helburu nagusia? Planteamendu neoestatutista bat, bai neurrietan eta bai prozeduran. Lortu nahi duena esaten du: eskumen gehiago eta ziurtasun juridiko handiagoa izatea. Hori ez badu onartzen estatuak, EAJk ez du beste planik. Eta hori ere oso garbi esaten du, eta dio helduko garela heltzen garen tokira. Eta, beti, instituzionalki eginda gauzak. EAJrentzat, gizartearen egitekoa Gasteizek eta Madrilen lortutako akordioa bozkatzea baino ez da; jakina, Iruñea ez da agertzen, ez hipotesi moduan, ezta erretorika moduan ere. Gainera, Urkulluk esan du estatutua berritzeko ez dagoela konstituzioa aldatu beharrik. Eta [EAEn] norekin egin ditu akordioak EAJk? PSOErekin, dudarik gabe. Eta Madrilen, hauteskunde aritmetikaren arabera gai bada PP baldintzatzeko eta kupoan zerbait lortzeko, hori egitera joango da, eta, bestela, AHTa, edo Konstituzionaletik bost edo hamasei helegite kendu…”

(…)

Idatzi duzu: prozesuko “lehen etapan behintzat EAJrik gabe”.

Egoera baldintzatzeko ez bada lortzen ezkerretik indar metaketa bat, ez dago prozesurik. EAJk ez du nahi prozesurik; PSOErekin eta PPrekin homologazioa lortzea nahi du. Ortuzarrek esan du estatuaren proiektua egituratzen lagundu duen indar bat izan dela EAJ, eta eredu berrian toki bat izatea aldarrikatzen duela. Oso garbi esan du. Gainera, badago beste arazo bat: daukan eredu neoliberalagatik ez da erraza EAJrekin indarrak biltzea. Orduan, fase honetan, hortik ez daukagu biderik. Baldintza berri batzuk lortzeko indar metaketa bat egin behar da beste eragile batzuon artean.

Eragile “neoliberalik” ezin al da egon lehen etapa horretan?

Planteamendu neoliberala hegemonikoa bada prozesu nazional batean, ez dago prozesu nazionalik. Neoliberalak egotea prozesuan? Ez dakit, hori beste eztabaida bat da. Baina hegemonikoa izatea planteamendu neoliberala, hori ez. Nola ikusten da neoliberalismoa hegemonikoa dela egun?”

Gogoratu ondoko hauek:

PNV-k argi dauka. Eta guk?

Gauzak argi, oso argi (alde batetik…)

Baita honako hauek ere:

Huntaz, hortaz eta hartaz

Prest gaude! Zertarako?

Eta bukatzeko, hauxe:

Euskal estatuaz


1 Ikus http://www.berria.eus/albisteak/130982/ez_badago_ezkerretik_indar_metaketa_bat_ez_dago_prozesurik.htm.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude