Bilbo Hiria eta Hala Bedi irratiak (2) (segida)

Aipatutako punturik garrantzitsuenak: gehigarri solte batzuk

(a) Aurrekontuak direla eta…

Ezaguna da defizitaren muga BPGren %3a dela

Zergatik permititzen dute %, 4,6?

Beste alde batetik, 5.000 milioi euro ordaindu behar ditu Espainiako gobernuak

Beraz?

Lehen iruzurra: Europako Komisioak ahalbidetu zion defizita %5,2 izatea, harik eta PP-koek irabazi arte. Horrela, langabezia mantendu zen, ez handitu

Aldi berean, Greziako egoera TAMALGARRI da. Grezia laborategia izan da, esperimentatzeko estatua. Estatu txikia. Troika (NMF, Europako Komisioa eta EBZ) nagusi zeregin horretan

(b) Europar Batasuneko aginduak bete beharren dago Espainia…

Bai, baina barkatu egin zitzaion, Alemaniari berari ere barkatu egin zitzaion moduan, hasieran

Politikak agintzen du

Gero tira-birak egon dira, Frantzia eta Alemaniaren artean, Espainia eta Alemaniaren artean

Alemaniako finantza ministroak neurri gogorrak inposatu nahi ditu Europar Batasun osoan

(c) Euroaren gunean maldan behera…, politika neoliberaletan dute oinarria?

Bai, oso aspalditik dator afera

Ikus Bill MITCHELL-en  Eurozone Dystopia Millions are unemployed as a result

(Espainieraz ere badago)

(d) Arazoa handietako bat da Europar Batasuneko herrialdeek ez dutela fiskalitate berdina?

Ez dutela eraiki Altxor publiko bat, Europako benetako federazio politikoaren atzean egon beharko lukeen Altxor publiko bakar bat

Beste aldetik, EBZ independentea da, inon gertatzen ez dena: AEBn, Britainia Handian, Australian eta nonahi Parlamentuaren menpe dago Banku zentrala, beti

Gainera, politika MONETARIOak, hau da interes-tasa aldatzeak, ez du funtzionatzen neoliberal eta euskal ekonomialari guztiek uste dutenen kontra

(e) Europar Batasunak zailtasun handiak ditu politika fiskal eta ekonomiko bateratuak izateko?

Afera ez dagokio politika fiskal bateratua lortzeari. Berriz, Altxor publiko FEDERAL eta bakar bat antolatzeari baizik

Hori galdutako aukera izan da Mitterrand eta Delors-ekin

Gero etorri zen % 3a, erlijioari dagokiona, Trinitate sainduak irudikatzen duena

Zientziaren aurkakoa da, eta hala ere, Europar Batasunean DOGMA da, TEOLOGIAk agintzen du

(f) Europar Batasuneko politikak ezintasuna dutela diozu, zergatik (herrialdeen errealitate eta egoera ekonomikoa ezberdina delako eta horrek herrialde batzuk ito egiten ditu eta besten politiken menpe bizitzea?

Berriz, ez hori bakarrik. Ezina da gaizki antolatutako batasun ‘monetario’ bat erlijioarekin, %3rekin eta politika monetarioekin (Quantitative Easing eta abarrekin) ezer konpontzea

Politika fiskalaren ezari dagokio afera

(g) Alemaniako finantza ministroak beraz finkatuko ditu Espainiako aurrekontuak? Bere aginduetara jarri beharko da?

Alemaniako finantza ministroak ez zuen nahi Espainiako defizita lehen %5,2 izatea eta ez du nahi orain %4,6 izatea

Alemania eta Europako Komisioaren arteko gerla isil bat dago, denok ezagutzen duguna, hemengo politikariek eta ekonomialariek izan ezik

Alemaniak mozkin ederrak atera ditu eta ateratzen ari da Europar Batasunetik, hein handi batean Herbehereak ere bai, PIIGSen konturako (Portugal, Italia, Irlanda, Grezia eta Espainiaren kalterako)

Beste aldetik, ekonomiaren aldagairik garrantzitsuena LANGABEZIA da. Eta langabezia baldin badago, horrek esan nahi du DEFIZITA txikia dela, ez dela egokia arazoa konpontzeko

Beraz, DEFIZITA BPGren %8 izango balitz, orduan bai, orduan inbertsio publikoak, zerbitzu publikoak eta abarretarako diru PUBLIKOA egongo litzateke. Baita langabeziaren aurka egiteko ere, alegia, LAN BERMEko programa batez aritzeko ere

Lanpostu BERRIAK sortu behar dira

Non dago diru publikoa Europan? EBZ!!!

Diru publiko hori banatzeko eta ekonomia martxan jartzeko kostua ZERO da

(h) Otmar Issing-i  ekonomialari alemanari egindako elkarrizketa aipatzen duzu heterodoxia blogean,  bertatik zer aipatu ahalko genuke, esaterako,  Grezia aipatzen du ekonomialariak

Otmar Issing EBZ-ko lehen zuzendaria izan zen. Orain Europar Batasuna kritikatzen du, esanez karten gaztelu hori apurtuko dela, euroa porrot izugarria izan dela. Greziarekin egin dena sinestezina dela eta abar luze bat. Aldiz, Mitchell-ek dioenez, Espainiari politikoki lagundu diote, PP-k hausteskundeetan irabaz dezan

Alemaniarra hasiera hasieratik egon zen EBZn. Badaki zertaz ari den

(i) Bestetik Europar Batasunaren ezintasunak aipatzen ditu

Guzti honetatik ondorioak ateratzen dituzu. Europar Batasunaren sistema atzerakoia dela,  muturrera joan eta haustura da bidea bakarra?

Haustura ala austeritatearen bidez (murrizketak direla eta, %3a dela eta), infernuan segitzea (langabezia, pobrezia eta abar luzetxoa)….

Tartean ERRESKATEAK: krisia sortu zuten bankuei diru laguntza ederra eman zitzaien, ez jendeari…

Ez, ez dago ìnolako erreforma posiblerik, ezinezkoa da…. Zitekeena zen, baina aukera guztiak galdu dira. Okerrago. Agintzen dutenek ez dute nahi… gainera EZKERRA galduta dago, pentsatuz posible dela beste Europa bat eraikitzea (kasu, ERC, EHbildu eta abar horretan dabiltza)

Ez dakite diruak nola funtzionatzen duen

Katalunian CUPeko batzuek badakite. Grezian batzuk badakite. Eskozian ez dakite, Ipar Irlandan ez dakite…

Italian badago mugimendu eder bat, Diru Teoria Modernoaren inguruan…

Euskal Herriko egoera tamalgarria da, hala politikan nola ekonomian

Beharrezko haustura eta ereduak badaude: Islandia, Norvegia, Britainia Handia, Suitza,…

Moneta propioa, Banku zentrala, Altxor publikoa, Lan bermea, Diru teoria modernoa…, hamaika ikaskizun eta eginkizun gure aurrean

Iruzkinak (3)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude