Euskal Estaturako bidea prestatzen

Joseba Egibar-en artikulua: Euskal Estaturako bidea prestatzen1

Zipriztinak:

(a) Agindu bat: … euskal autogobernua eguneratzea gure herri-eskubideak ardatz ditugula eta Estatuko erakundeekiko harreman politikoaren estatusa finkatzea.

(b) EAJ: Izanak izan, Eusko Alderdi Jeltzalea ez zen jaio eta ez da ari Espainia salbatzeko, ezta Frantzia ere. Alderdi hau Euskadi Espainiatik bereizteko sortu zen, baita Frantziatik ere, eta Estatu propioa sortzeko.

(c) Brexit eta Europa: Horra Eskozia, berriro bidea egiten Estatu izateko. Brexit-a baliatzen ari da Europar Batasunean bere kabuz egoteko, Londres utzita. Guretzat ere aukera izan daiteke Espainia bilakatu zaigun zama astun eta eraman ezina nahikoa dela esateko, Europan egon nahi dugula baina bestela, ez Espainiaren menpe baizik herri independente izanez.

Eskoziari buruz, gogoratu ondoko hau: Eskozia eta Katalunia /edo/ Katalunia eta Eskozia

(d) Estatu egiturak ez dira oparitzen, eskuratu egin behar izaten dira. (…) Izan ere, nola ez gara izango gai Estatu maila lortzeko, giza garapenaz Nazio Batuek aztertutako munduko 188 Estaturekin alderatuta, Euskadiko Erkidegoa 8. tokira iritsita, aurretik Norvegia, Australia, Alemania, Herbehereak… ditugula…

(e) Erabakitzeko eskubidea: Eusko Alderdi Jeltzaleak erabakitzeko eskubidearen bidez denen artean onartzeko oinarriak aurkeztu dizkie gainerako alderdiei: euskal autogobernua eguneratzeko ez dagoela zertan Konstituzioa aldez aurretik aldatu beharrik, gure autogobernua eskubide historikoetara lotua dagoelako; legediarekiko errespetuak ez duela urratu behar oinarri demokratikoa, eta horrek esan nahi du euskal herritarren erabakiak balio nagusia eta funtsezkoa edukiko duela eta erabaki hori legea izango dela; eta eskubide historikoen jabea Euskal Herria dela eta nazio izaeraren araberako errealitate juridiko eta instituzionala dagokiola.

Eskozian, eta nonahi, independentziarako autodeterminazio eskubidea da giltza, ez inongo erabakitzeko eskubiderik!: RUI: zipriztinak

Galderak: non dago autodeterminazio eskubidea? Eta RUI? RUA?

Dakigunez, horiek dira giltza Katalunian, ez besterik:

RUI: independentziarako referendum unilaterala edo alde bakarrekoa

(f) Autogobernua: Autogobernuaren eguneraketak zabala izan behar du, herritarren partaidetzaren bidez: jendeak ezagutu beharrekoak dira legebiltzarrean adostuko ditugun oinarri politikoak eta herritarren eskura jarri behar dugu egitasmoa lantzea. Hitzartzen dena izango da autogobernu berriaren idazki politiko-juridikoaren bizkarrezurra eta legebiltzarrak onartu beharrekoa. Erabaki hori Madrilen aurkezterako, EAJk urrats garrantzitsu bat proposatzen du: kontsulta agintzailea. Eta gero, herriaren babesarekin, Madrilera, Gorteetan negoziatzera. Euskal erabakia irmoa izango da. Aldi berean, Nafarroari dagokionez, Foru Hobekuntzaren Legearen aldaketa landuko da eta Iparraldearekiko harreman-esparrua.

Gaixotasun larria, benetan!

Gogoratu: Gaixotasun larria eta Erremedio zuzena:

Euskadiko (ala Euzkadiko?) gaixotasun larria

Katalunia: independentziarako bide unilaterala ireki dute

Katalunia: independentziarako zipriztin batzuk

Dugun egina…

(g) Eusko Alderdi Jeltzalea bide hau urratzen hasiko da, ez bakarrik baizik eta eskuz esku ados dauden herritar eta gizarte-eragileekin. Bidea luzea izango da, konpromisoa eskatuko digu eta norabidea eta urratsak zehaztea, baita denborak eta ebaluaketak ere. Ibilbide honek itxaropena eta ilusioa berrituko digu, lortutako mugarriek ematen duten poza eta sortzen duten konfiantzarekin. Horiek horrela, arduretako bat da EAJk eta Sortuk elkar hartzea, borroka armatuaren ondorioak gainditu, benetako elkarrizketari heldu, errespetua eta konfiantza berregin eta euskal Estaturako bidea prestatzeari lotuz.

EAJ prest dago ekiteko, sinetsita herriaren gehiengoa pizteko eta batzeko indarra daukala Euskadiren independentziara daraman bidea egiteak.

Galdera inozo orokorra:

Zein urtetan, gutxi gorabehera, izango dugu euskal estatu independente hori?


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude